Aita Santuaren bisita ostean

Eliza bera da gaur egun jende askoren fedearentzat oztopo. Casaldáligak esaten duen moduan, behartsuak ahazten dituen erlijioa faltsua da.

Esan nuen, aurrekoan, Aita Santuak eskubide osoa duela nahi duen tokira joan eta deritzona predikatzeko, esaten duena askok nahiz gutxik konpartitu. Alde horretatik ez dago inolako problemarik Erromako buruzagiaren bisitarekin. Gainera ausartuko nintzateke esaten ez zela momentua protesta egiteko.

Hemen beste problema bat dago: kutxa publikoa astindu da GMJ aurrera ateratzeko. Hori bai dela kuestionagarria. Zifra ikaragarriak aipatzen dira. Bere kasa dator bigarren galdera: zilegi ote da estatu akonfesional batean horrelako ospakizun bat kutxa publikotik ordaintzea; batez ere, jakinik zenbat jende dagoen paroan, ahora eramateko ezer gabe, Caritas eta antzeko erakundeetatik jasotzen duten laguntzarekin?

Konstituzioak, orain aldatzekotan dabiltzan Konstituzio horrek, ez al du esaten «sineste erlijiosoek ez dute inolako izaera estatalik?» Begi-bistakoa da agrabio konparatiboa. Esan, bestela, zein erlijiok jaso duen hainbesteko faborerik Estatuaren aldetik, protokolotik bertatik hasita? Frogatu nahi duenarentzat hor daude irudiak: aireportukoak, Akalako Atekoak… Hain zuzen, Benedikto XVI.a Alkalako Atean pasatzen ikusi nuenean, Jesus etorri zitzaidan gogora, Jerusalemen sartzen, Erramu Egunean. Baina ondoren nekaldirik gabe Erramu Eguna, nahiz eta nekerik aski baden laurogeita lau urteko aitonarentzat horrela ibiltzea; gainera, via crucis eta guzti. Hori bai, paperak aldatuta: Jesus marjinatuen taldean ibili zen beti, Ratzinger ez bezala.

Oraindik Roucok igual esango digu katolizismoa Espainian pertsegitua dagoela! Entzuna dut, orain dela 55 bat urte, gure herrian bi lagun bakarrik zirela elizara joaten ez zirenak –nik badakit bi horiez gain beste bat ere bazela–, baina tira! Aita Frantzisko Agirre frantziskotarra omen zen misiolari. Jakin du handik edo hemendik horren berri, eta hurrengo egunean ordu erdia luzatu omen zuen elizkizuna: errezatzen jardun zuten, bi ardi beltz horiek artaldera itzul zitezen. Pentsatzen nago Ratzinger eta Roucoren buruan hori baino ideia perbertsoagoak ez ote dabiltzan, Espainia “berrebanjelizatzeko”.

Ateraldi horrek ez dauka ez punta eta ez ipurdi. Aita Santuaren gomendioa, teologikoki, ez da zuzena: «Bakarka ez duzue Jesusik topatuko; saia zaitezte Elizaren barruan kristau izaten,» Baina nor dela uste du horrek? Nik alderantziz uste dut: oso zaila da benetako kristau izaten gaurko Eliza ofizialaren barruan. Jesus ez zuen inoiz gehiegi kezkatu erlijioak, hobeto esan, orduko erlijioaren hertsitasunak kezkatu zuen, eta horren kontra borrokatu zen. Gaur ere, Madrila etorri izan balitz, seguruenik ‘indignatuekin’ Aita Santuarekin baino lehenago egongo zen. Jesusen kezka pertsona zen beste gauza guztien aurretik eta gainetik. Jainkoaren Erreinua hots egitera etorri zen, hau da, marjinatu, pobre eta gaixoei Berri Ona hots egitera. Hartutako bideari fideltasun osoz jarraitu zion, Jainkoaren Erreinuaren alde, hots, behartsuen alde, maitasuna, bakea eta solidaritatea aldarrikatzen. Casaldáligak esaten duen moduan, behartsuak ahazten dituen erlijioa guztiz faltsua da. Serbitzen ez duen Elizak ez du ezertarako zerbitzen.  Ezin da ulertu horrenbesteko boatoa Elizaren barnean. Beraz, Jesus kezkatuago dagoke Elizaren hertsitasun eta inboluzioarekin, fedearekin baino. Eliza bera da gaur egun jende askoren fedearentzat oztopo.

Beste galdera bat ere badut niri jende jakintsu horrentzat. Zer da laizismoa eta zergatik egiten diote eraso zakurren pare? Laizismoa ez al da ondo ezkontzen modernotasun eta demokrazia pluralistarekin? Aita Santua haserre azaldu zen «geure burua jainkotzat hartu eta beste errorik gabe eraiki nahi dugulako dena» Nik dakidala, razionalismo humanistak ez du esaten gizakia jainko denik; egiten duena da jainkoak aldareetatik jaitsi, eta  esan gizakiok, pluralismoa jator batean barruan, elkar hartuta aurkitu behar ditugula bidea eta jomuga.

Eta zer da erlatibismoa? Dena balekoa dela? Hori izan liteke Gotzain Konferentziarn bertsioa, baina ez da horrela. Arrazoizko pauta batzuen barruan ibili behar du bizitzak. Bizitza ez da nahi duguna eginez ibiltzea, hedonismoa hutsa. Ez. Elkarren errespetua, askatasuna, solidaritatea, pluraltasuna… dira oinarrizko baloreak, inork bere burua inongo absoluturen ordezkaritzat jo gabe.

“Avis rara” asko dabil oraindik hemen-hauetan. Zenbaitek uste du katolikoa izatea eta elizara joate hutsa aski dela ona izateko. Baina gezur handiagorik ez dago. Are gehiago, badirudi elizara joanez gero eguneroko bizitzan nahi dutena egiteko bula jasoa daukatela. Eta algodoiaren probarekin amaituko dugu: katolikotzat jotzen diren herrialdeak –Espainia, Italia, Polonia, Hego Amerika…– ez dira, noski, eskubide zibiko, berdintasun sozial, etekinen partiketan… eredutzat hartzeko hautagairik onenak. Afrika eta Asia ere hor daudela esango didazue, baina Txirritak esan zuen moduan «Euskera ez zan bakarrik gauza, erderak lagundu dio». Eman dezagun ‘euskera’ han bertako gobernu korruptuen sinbolo dela; ‘erdera’, berriz, Mendebaldearen interesak, bistakoak nahiz ezkutukoak, edozein preziotan defenditzen dituztenen ordezkari.

Badakigu, nahi duenak duena esaten badu ere, Jesus behartuta, bere borondatearen kontra, bizitzan izan zuen jokabideagatik hil zutela Kalbarioetan. Guretzat ere, salba gaitezen, via crucisa beste biderik ez badago, idazle famatu batek igandean -2011/8/28- esaten zuen moduan, Jesusen kasuan ez bezala, Golgotara igotzea borondatezkoa izan dadila, ez gaitzatela eraman aginte zibilaren konplizitatearekin eta esposatua.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s