Amezketa eta Zaldibia

Amezketan gertatua

Garai batean, pilota-kontuan, lehia handia egoten zen Zaldibia eta Amezketaren artean. Orain esatera noan hau gertatu zela izango dira, gutxienez, 48 urte. Zalidibiko pilotariek, Meliton Erauskin eta Resti Sukiak Amezketan finala zeukaten han bertako Bautista Galarza eta Jabier Altunaren aurka. Zaldibitarren ateraldia zirikada bizia izan zen amezketarrentzat. Dadizuen bezala, Zaldibitarrak “arkakusoak” gara eta amezketarrak “euliak”. Bada, partida hasi aurretik, frontoi aurreko arboletan, euliak harrapatzeko tirak ipini zituzten zaldibitarrek, eta gainetik partida galdu. Orduan amezketarrek “cucholez”  (arkakusoak hiltzeko botika) estali zuten frontoi inguguru guztia. Belarriak ederki makurtuta etorriak izango ziren zaldibitarrak etxera.

Artxanberriren bertsoa

Zaldibiko Artxanberri, utzi digun altxor urria bezain aberatsak erakusten duenez, herri-bertsolari handia izan zen. Behin batean, Larraitzen ari omen zen kantuan, amezketar bat bertzo-lagun edo kontrario zuela. Lehen esan dugunez, amazketarren izengoitia “eulia” da, eta zaldibitarrena “arakukosoa”. Bakoitzak bere paperean kantatzen ome zuen, hau da, amezketarrak euliaren paperean eta zaldibitarrak arkakusoaren paperean.

Garai hartan, Espainiako Erregina alargun omen zegoen, eta, horrek gogorarazita edo, amezketarrak (euliak) kantatu omen zuen hark berdin jaten zuela Erreginaren plateratik; eta Artxanberrik (arkakusoak) honako bertso hau bota omen zion:

Erreginaren platera ori
al daukazu zuk gogotan!,
bai, ibiltari bizkorra zera
arrazoia dezu ortan…
Ni ori baino aundiagoak
egina nago frankotan:
lenengo naiko odola edan,
gero berarekin lotan.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s