Anai Junipero eta kontzientziaren bilakaera

San Frantziskoren lehen ikasle eta lagun kuttunetakoa izan zen anai Junipero; gizon txit apala eta karitate handikoa. Gaixo bat bisitatzera joan zelarik, zer nahi zuen galdetu eta hark erantzun: «Asko poztuko nintzateke, txerri-hanka bat ekarriko bazenit.»

Hala, hartu zuen labana eta txerri bati hanka moztu zion. Arreta guztiz prestaturik, gaixoari eraman zion, maitasun handiz. Gaixoak apetitu biziz jan zuen, eta anai Junipero benetan pozik zegoen.

Bien bitartean, txerriaren jabea fraideen komentura joan eta itxurontziak, litxarreroak eta maltzurrak, gaizkileak eta gizatxarrak deitu zien, haren txerriari hanka moztu ziotelako.

San Frantziskok isilka deitu anai Juniperori eta galdetu zion: «Zuk moztu al diozu hanka txerriari basoan?» Eta anai Juniperok erantzun: «Ene aita gozo, egia da, bai, txerriari hanka nik moztu diodala.», eta xehetasun guztiak kontatu zizkion; gero jarraitu zuen: «Benetan esaten dizut: anaia horrek hartu duen pozarekin, nik txerri bati ez ezik ehun txerriri moztu izan banizkie  ere, ziur nago Jainkoak ontzat emango zuela.»

Orduan Frantziskok, oso nahigabeturik, esan zion: «O anai Junipero, baina zergatik eman duzu horren eskandalu handia? Gizon hura arrazoiz dago minduta eta gure kontra hain haserre; eta orain, beharbada, guri izen ona kentzen ibiliko da hirian. Obedientzia santuagatik agintzen dizut, bada: zoaz agudo haren bila, eta aurkitzen duzunean ahuspeztu bere aurrean eta ordain iezaiozu egindako kaltea.»

Nahiz eta Anai Junipero guztiz harrituta geratu zen hitz horiekin, halako karitate-egintzagatik norbait haserretu zitekeelako, txerri-jabearengana joan eta kalte-ordaina eman eta barkamena eskatu zion. Txerri-jabeak onartu egin zuen kalte-ordaina eta dena barkatu zion Juniperori.

Alde batetik, badirudi anai Juniperok transeznditu duela kontzientzia egoikoa: handia du hurkoarenganako onginahia.  Baina, bestetik, Jainkoa ipintzen du testigutzat, eta bere fedearen araberako saria espero du Jainkoarengandik. Frantziskok, berriz, eskandaluari dio beldur eta txerri-jabeak zabal dezakeen izen txarrari. Lapurreta egin diotelako kexatzen da nagusia, txerria berea delako. Hiru portaerak dira ikuspegi dual eta egoarekin identifikaturiko kontzientziaren ezaugarriak.

Eta txerriaren eskubideak zer? Inor ez da errukitzen txerri gaixoa egoera negargarri horretan utzita! Frantziskok ere, hain animalia-zale izan arren, ez du aipatzen txerriaren egoera penagarria. Juniperoren kasua (ipuina?) ez dago gaurko mentalitatetik epaitzerik, baina adibide ona da.

On egin behar da on egitea berez justifikatzen delako, eta ez zeharkako xede batengatik; adibidez, zerurako merituak egitearren. Mesede ez da egin behar edozein preziotan: gogoratu herriaren eta Jainkoaren izenean zer-nolako astakeriak egin diren historian zehar, karitateko obra askorekin batera. Fanatikoak, fedearenak izanda ere, harritu egiten dira beren ekintzak kritikatzen bazaizkie. Noiz hartuko dugu izaki guztiok, Jainkoa barne –eta animaliak ere– Misterioaren sarea osatzen dugulako kontzientzia, kontzientzia unitarioaren bidea?

Baikorra izan nahi nuke: badira kontzientzia egoikoa, apurka-apurka, transzenditu eta transpertsonalera goazelako seinale batzuk: Gaur egun, oso gutxik onartuko luke Juniperoren portaera, gero eta gehiago aipatzen dira animalien eskubideak; GKE askok ez du fedearekin zerikusirik: ez daukate Goikoaren izenean ezer justifikatu beharrik; on egitea berez baita ona, eta badakite edozein preziotan ezin dela ongia praktikatu. Eta badakite munduko herri aberatsei askoz gehiago exijitu behar zaiela; adibidez, %0,7ren inguruan presioa eginez, ustelkeria salatuz, eta abar. Zergak ordaintzen ditugunok horretarako zilegitasun eta betebehar osoa dauzkagu. Herriaren eta Jainkoaren izenean, oraindik ere hiltzen da mundu zabalean, baina gero eta gutxiago. Heriotza-zigorraren aurka ez gaude jarrera etikoari eutsi nahi diogulako bakarrik, baizik eta ikusten hasi garelako, horrelako zigor bakoitzak, elkarrekin osatzen dugun sareari maila bat baino gehiago apurtzen dizkiola…

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s