Eskelarik gabeko bi estelaren historia

Amezketatik dator haria, baina Zunbeltzen hasten da historia, eta Lezaunen da amaitzen. Lezaungo jendeak, herritik gertu, berrehun bat metrora, errepide ertzean, estela bat ezagutu du “betidanik”, estela horren nondik norakorik inork ez bazekien ere. Norbaitek ipiniko zuen, eta ipini zuenean, artean, ez zegoen errepiderik;  gurdibidean ibiltzen ziren zaldiz eta idiekin.

Oraindik ere hor dago estela (egon da), haraxeago edo honaxeago, nahiz eta apur bat hondaturik egon denbora eta metereologiaren eraginez. Lezaundarrek beti izan diote begirune handia, norena zen jakin ez arren.

Baina ez da estela bakarraren historia, birena baizik. Bigarrena dago, hobeto esan, aurkitu dute lehenengoa dagoen tokitik hiru bat kilometrora, Zunbeltz aldera. Pedro Argandoña (lezaundarra) eta Antton Agirre (donostiarra) dira aurkikuntzaren jabeak. Ikerketan ari zirela, Lezaungo Fermin San Martinek non esaten dien estela bat zegoela Crescencio Huertaren ortu ondoan, sasi artean galdurik.

Hariak aurrera jarraitzen du, eta kasualitateak ere bai. Koldo Argandoña, Pedroren anaia, artxibozaina da, eta Iruñeko artxibo batean lanean ari zela, dokumentu garrantzitsu batekin egin zuen topo. Dokumentu horri esker, orain badakigu estela horiek noren omenez eta ohorez ipini ziren. Halaber, badakigu Lezaunek eta Amezketak, bolada aski luzean, izan zuten harremana, lan-harremana.

Mila zortziehun eta hemezortziko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, bi gizon abiatu ziren Amezketatik, Lezauna iristeko asmoan. Domingo  (Chomin) Orbegozo eta Franzisko Pildain ziren gizaseme horiek; biak ezkonduak eta biak berrogeina urtekoak. Lezauzen egurra ugari izaki, ohola egiteko egurra zerratzen aritzen ziren. Dokumentuak esaten du “carpinteros aserradores”.  Garai hartan oso ohikoa zen Gipuzkoarrak, “probintzianoak”, Nafarrora lanera joatea; ez bakarrik, egurra lantzera, baita hargin, teilagin eta antzeko lantegietara ere. Askotan, gainera, bertan geratzen ziren betiko. Adituek diotenez, gaur egun Lezaunen dauden abizen asko “probintzianoengandik” helduak dira: Aranburu, Basabe, Mujika, Echeverria, Zabaleta, e.a.

Kuestioa da 1818 urtarrilaren 7an, asteazkena, Lezaungo bizilagun batek gizon baten gorpua aurkitu zuela inguruko soro batean. Dokumentuak sekulako datu mordoa ematen du; esate baterako, hildakoa nola jantzita zegoen; aipatzen dira gizonak herioan galdu zituen ikazkin-sonbrailua eta motxila ere. Honako hau da, berriz, polita, Azpilicueta erregidoreak esaten duena: “le pregunté al cadáver quién le había muerto, no me ha contestado”. Beste xehetasun bat: gorpuak herriko plazan, jendearen aurrean, zirela hasten zituzten dilegentzia guztiak. Bata urtarrilaren 8an eta bestea 9an ehortzi zituzten Lezaungo elizan. Horretan ere xehetasun handiak datoz: “Se ha enterrado en la octava sepultura de la cuarta y última hilera…” Badator erretorearen izena ere: José Antonio Pérez de Obanos.

Hurrengo egunean, bigarren gorpua aurkitu zuten, lehenengoarengandik hiru bat kilometrora, Espinal edo Zelaia izeneko mendian. Kasu honetan ere sekulako datu mordoa dator: gizonaren neurria, adina, janzkera…

Garai hartan Cecilia Garaialde zen Zunbeltzeko benteroa; hark dionez, errege bezkeran, arratsaldeko hiru eta erdiak aldera atera ziren bi amezketarrak Zunbeltzeko bentatik, kuartillo bana ardo edan ostean.

Jende askori hartu zioten deklarazioa, baina hasiera-hasieratik garbi zegoen ez zela izan pertsonaren egintza amezketarren heriotza. Dokumentuak argitzen du kausa: “Los venteros comentaron que la muerte pudo ser casual porque un poco más tarde de que salieran desató un temporal tan fuerte de viento, lluvia y  nieves, capaz de perderlos y mucho más en el tránsito a Lezaun, que dista hora y media desde la venta, por haber quedado la noche más lóbrega que se ha conocido”.

Beraz, agi denean, naturak betidanik eman ditu kolpe bortitz eta zorrotzak. Gurean ere beti izan dira “Catrina” eta “Gustav” txikiak, baina indartsuak eta malapartatuak.

Patxi Argandoñari, Pedro eta Koldoren aitari, zor diogu idatzi honetako informazio nagusia. Baita hurrengo konfidentzia hau ere: “orain bi estela horiek gure etxean daude, baina asmoa dugu lehenbailehen berriro ere, apur bat erreparatu ondoren, heriotzak gertatu ziren inguruan ipintzekoa, eta ospakizun bat egitekoa horren kontura; Amezketaren ordezkariak han direla, noski!”.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s