Gutuna idazteko eredua

SARRERA

Jaun/andere agurgarria:

Pozik nintzen auto berria erosi nuenean, hainbat denbora horren zain egon ondoren. Baina gauzak oker atera zaizkit, eta gutun honen bidez kexa adierazi nahi dizut, autoan dudan arazoa konpontzeko asmoz.

ARAZOA: autoaren matxurak:

Orain dela bi hilabete auto berria erosi nuen zuen auto-etxean. Eta lau aldiz eraman dut tailerrera dagoeneko: lehenik, konexio bat gaizki zeukalako; ondoren, motorrean zarata handia zuelako; gero, berogailua hondatu zitzaiolako; eta, azkenik, frenuak gaizki zeuzkalako.

ONDORIOAK: istripua.

Okerrena da frenuen erruz istripua izan nuela; istripua larria izan ez bazen ere,  horren ondorioz 4 puntu kendu dizkidate dagoeneko. Nori erreklamatu behar dizkiot orain nik puntu horiek?

AUTOA ALDATZEKO MOTIBOAK:

Ikusten duzunez, autoa azkarregi hasi da problemak ematen, eta aldatzea da konponbide bakarra. Tailerreko langileek esan didatenez, zure departamenduan eman behar didate soluzioa. Eta, esan bezala, soluzio bakarra autoa aldatzea da. Izan ere, egunero kilometro asko egin behar izaten dut, nire lanbidea (saltzailea naiz) dela medio, eta ez daukat duda-mudako ibilgailuarekin irteterik. Begi-bistakoa da ezin naizela moldatu autorik gabe.

AGURRA:

Espero dut arazo honek soluzioa lehenbailehen izatea, bestela neurri gogorrak hartuko ditut: alde batetik, hilabete barru autorik edo erantzunik ez badut, Arartekoari emango diot parte; bestetik, salaketa ipiniko diot zuen auto-etxeari. Espero dut nire eskaera kontuan hartzea, eta, besterik gabe, agurrik beroenak.

Lasarte-Orian, 2006ko urriaren 6an. Pedro Joxe Zubiaurre

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s