Karma edo salbazioa

«Miseria, gosea, etxea kentzea, lantegitik botatzea… hori dena norberaren errua da»

Kontu handiz hartu beharreko bi hitz dira. Biek antzeko esanahia dute, nahiz teorikoki alde handiak diren bien artean. Honetan dute antza: gizakiak onartu egin behar du bizitza hau, buru-makur onartu ere, baduelako ‛Geroan, bizitza berrian, etorkizun zoriontsua’. Hori da erlijioek, aginte ekonomikoak, politikak… saldu nahi diguten astoa; asto itsua, Fernandorena bezala.

Esan ez dute esango, baina beren jokabideak garbi adierazten du: «Miseria, gosea, etxea kentzea, lantegitik botatzea… hori dena norberaren errua da.» Edo, bestela, kausarik gabeko ondorio gisa aurkezten dizute. Bada, kausarik gabeko ondoriorik ez dago inoiz, eta garbi eta altu esan dezakegu sistema edo portaera jakin batzuek dutela munduko egoeraren errua.

Burla eta sarkasmoa dira ahora zer eramanik ez duenari ogia ukatu eta zerua eskaintzea. Eskandalu ikaragarria ere bai. Munduko miseria salbazioarekin estali nahi izatea da egin litekeen bekaturik handiena; batez ere, Jainkoaren Erreinuak eta salbazioak Jesusentzat zer esan nahi zuten ikusita.

Jainkoaren Erreinua mundu honetan hasten da. Hain zuzen, hori aldarrikatzera etorri zen Jesus, hau da, behartsuen alde egitera, maitasuna, bakea, solidaritatea eta errukia hots egitera. Hartutako bideari leial eta fideltasun osoz jarraitu zion, nahiz eta garbi jakin bide horretatik gurutzea zetorkiola.

Horrek ez du esan nahi Jesus suizida zenik; ez du esan nahi gurutzera bere borondatez joan zenik. Are gutxiago, gu salbatzearren joan zenik. Birao itzela da esatea Jainkoak bere semea gurutzean hil nahi izan zuela gizadiari bekatua barkatzeko.

Jainkoa eta kreazioa ez dira elementu separatuak. Dantza eta dantzaria  bezala dira: dantzaririk gabe edo dantzarik; ezta dantzarik gabe dantzaririk ere. ‛Eta ona zela ikusi zuen’. Beti izango da ona. Jainkoak ez dauka damutzerik. Izan beharreko guztia hasieratik da. Egin beharreko guztia egin du. Eman beharreko guztia eman du. Jainkoa ‘aktu purua’ da; ez dago ezer ‘potentzian’. Jainkoaren borondatea asebetea dago. Ez du ezer desio. Zerbait nahiko balu, zerbait faltako luke, ez litzateke perfektua. Dena hasieratik. Horregatik, norbaitek azalduko beharko luke, hobeto, otoitza zer den eta zertarako den.

Jatorrizko bekatua da beste ezinezko bat, beste inposible bat,  Darwinen eboluzio-katean ez baitago Adan eta Evarik. Elizak asmaturiko kontua da hori, edo paradigma premodernoan eta kontzientzia-maila mitikoaren garaiko literaltasun zentzugabea; hain zuzen, Jesusen –batere misteriorik ez daukan– ‛gurutzeko misterioari’ zentzua emateko. Horrela ulertzen dut Gabino Ulibarri jesuitaren kezka. Ez dago ados Jesusen bizitza eta proiektu historikoa gurutzeko heriotza eta piztueraren aurretik jartzearekin.

Gogoan hartu izen hau: Gabino Ulibarri, Elizaren barruan karrera egitera ‘predestinatua’ dago eta.

Niretzat ez dago hau baino definizio ederragorik salbazioari buruz: Eguneroko presente eternoan bizi, IZATEAREN Misterio osoarekin bat eginik.  

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s