Munduari itzulia sei urte eta erdian

Ez da marka handia horrela esanda edo hor amaituta. Baina bizikletaz egin duela esanez gero, dezente aldatzen da kontua. Horixe da Arabako Arbulun bizi den Lorentxo Rojoren abentura. 1997aren erdi aldera irten eta 2003 urtearen amaieran itzuli zen etxera, lau kontinentetan ibili ondoren: Amerika, Ozeania, Asia eta Europan. Estatu Batuetako Seattle-tik atera eta Frantzian amaitu.

Nahiz eta tarteka lagun berriak topatu, bizikleta zen, esan bezala, eguneroko adiskide mina bidaia osoan zehar. Haren gainean garraiatu zituen ekipajea eta anoiak, eta biziketak eta biak eraman behar zuten zama osoa, batak eutsi eta besteak eragin, euren pisua barne, bizikleta eta Lontxorena alegia.

Hor ekingo dio Oregondik San Franziskora eta handik Las Vegas aldera, lehenego gaua baso zabalean akanpaturik igarotzeko. Ingelesez tutik jakin gabe egin zuen piloto bat lagun, eta haren hegazkin txikian egin zuen lehenengo txangoa. Amerikarren politika ez zaio gustatzen, baina aitortzen du han ere badela jende jatorra.

Mexikora sartu zenean, gauzak asko aldatu zitzaizkion: han espainolez egiten baita, nahiz eta badiren beste hizkuntza batzuk ere. Mugan honako hau irakur daiteke: “Prohibidas armas y municiones”. Bada monumentu bat Espainiako konkistatzaileen sinbolo dena eta, bide batez, han hasi omen zen Latinoamerikaren sorrera. Diapositibetan, nola ez, maiatarren kulturak utzitako arrastoak erakutsi zizkigun, eta badira harritzeko moduko lanak, kontakizun honetan aipatzea ezinezkoa bada ere. Oraindik ere bizirik dirau neurri batean kultura maiak. Chiapas entzutetsuko irudiak ere ikusi genituen.

Gero Kubara joan beharra zegoen. Hango patriotismoa harrigarria da. Handik Guatemalara eraman gintuen, eta Guatemalatik Nikaraguara. Horko bizimoduaz ez zigun azaldu guk ez dakigunik, paisaje zoragarria ez baldin bada. Bagenekien haur langileak edozein momentutan azalduko zirela, adibidez zapata-garbitzaileak. Eta Ertameriako aldia amaitzeko Kosta Rikara joan ginen.

Hego Amerikan, Colonbiatik ekin genion. Zehatz esanda, Mompos hiritik, Magdalena ibaiaren ondoan. Betiko paradoxarekin egin genuen topo: Latinoamerika aberatsa da, jendea pobre bizi bada ere. Kolonizazioaren garaiko hiria da Mompos, beraz badira eliza eta eraikuntza ikusgarriak. Bereziki irudi batek hunkitu ninduen: emakume bat arto egosia saltzen errepidean. Kolonbiarrek badute, alabaina, borrokarako kultura ere, eta hantxe irakurri genuen: “¿Y el derecho al trabajo qué?”. Paraje dotereak ikusten ziren; dotoreak, politak eta menditsuak.

Ekuadorren Cuenca hirian gelditu ginen. Handik Perura. Han Holandar batzuen lagun egin zen arabarra. Erakutsi zigun zer bazkaldu zuten ere: arto egosia, tomatea, arrain berezi bat, yuca eta boniato. Peruk kostalde desertikoa du, eta kontraste handikoa: desertua eta itsasoa ageri dira aurrez aurre, joan ahala joan bidean. Bada edari bitxi bat: Inca Kola du izena; kolore berdexkadun freskagarria da. Berehalaxe har daiteke 4.700 m-ko altura (Andeetan).

Ez dago itzultzerik Titikaka lakua bisitatu gabe. Han dago beti bezain maiestatiko, Peru eta Boliviaren artean. Boliviako Txikitania lurraldean gaude orain. Hemen izugarria da Che Guevarak utzitako arrastoa. Nonahi ikus daitezke haren posterrak. Bada toki bat La Higuera de Che Guevara deritzona. Hantxe hartu zuten preso, 1967 urtean, eta hantxe bertan hil zuten. Eta zer esan Potosi mendiari nahiz Potosi hiriari buruz? Biak dira ospetsuak. Mendi osoa zilarrezkoa omen zen. Makina bat indigena hil omen zen handik zilarra ateratzen. Gero, ordea, hango zilarrik gehienak Europa aldera etorri ziren, barkuetan sarturik. Han gelditu zirenekin, berriz, elizak kaleak apaintzeko erabili zituzten. Esaten dutenez, zaldien ferrak ere zilarrezkoak ziren. Hori da “El cerro rico”ren historia. Goi ordokia edo lautada polita baina pobrea da. Han ez genuke erraz etsiko, eta bizimodua aterako ere. Badira argirik eta urik gabeko tokiak oraindik, eta horixe errebindikatzen dute. Beste gauza bat harrigarria da sekulako gatzaga. Edozer dago han gatzez egina, hormak, oheak…

Iritsi gara Argentinara Argentinan ez zitekeen falta “Plaza de Mayoko” ama eta amonen argazkirik, beste gauza askoren artean. Argentina handia bada, Brasil ez eskasagoa. Han ere paraje zoragarriak: 150 km-ko hondartza, ur-jauziak, baina, zoritxarrez, pobreziarekin nahasi. Estepa galanta ere ikusi dugu, artaldez gainezka.

Uruguaiko Montevideo hiriburuan gaude orain. Grazia egin didate: denak matea hartzen. Eta jo dezagun Akonkaguara, handik, “El paso de los libertadores”en barrena Txilera joateko.

Ez nuen uste Santiago de Chilen hainbesteko kutsadura nabaritzerik. Valparaiso ere azaldu zaigu. Anekdota txiki bat: ez zuen ipintzen stop baizik eta pare. Sumendien indarra ere gogor nabari da. Maputxe etniaren aztarna batzuk ere ikusi ahal izan ditugu. Ondoren, Patagonia berdera joan gara. A zer basoak eta ibaiak! Eta glaziarrak? Oker ez banago, “Perito Moreno” deritza batek eta besteak Grey. Paine dorrea ere Txilen kokatu du.

Honenbestez amaituko dugu ibilaldiaren lehen zatia.

Kontinentez aldatzera goaz. Zelanda Berrian sartuko gara. Hain zuzen, Lontxo ingelezez ikasten hasi zen herrialdea, eta baita kiwi sailetan lanean aritu zena ere, diru apur bat eskuratze aldera.

Orain Australiara goaz. Erdi aldeko basamortua bisitatuko dugu lehenik. Gauza batek eman zidan atentzioa: haiek kamioi tzarrak ikusten ziren. Gure bidaiariak esan zigunez, sekulako errepidea dago basamortuan zehar, bihurgunerik gabea eta hor lasai ibil daitezke hain kamioi luzeak.

Indonesiaren txanda da orain. Indonesia, dakizuenez, ehunka irlaz osatua dago. Sumatra da entzutetsuena. Hara doanak, Lorentxok esan bezala, oso teilatu berezidun etxeekin egingo du topo. Arroza nola erein eta non hazten den ikusi nahi duenak aukera ona du. Baita tenplu budistak ikusteko, nahiz eta orain dela 10 bat gizaldira arte lurralde musulmana zen.

Malasiaren orena da orain. Hango irudi bikainak ikusi genituen segidan. Han bai daudela zantzu musulman garbiak, meskitak tartean direla. Baina bada gurean asko ikusten diren “eliza” klasea ere: zentro komertzial handia. Azukre-kainabera ugariko tokia da. Hari ateratzen dioten zukua saltzen dute, errepide ertzean jarrita.

Tailandian gaude orain. Uste dut askoz ere ezagunagoa dela izen hori denontzat. Budismoak indar du. Monasterio ugari ikusiko ditugu, eta, bestetik, ez dirudi hemen adinako bokazio faltarik dagoenik, monje gazteak ere ez baitira gutxi. Gainera, Lorentxok esan zigunez, han gizonezko guztiek igarotzen dute bizitzan zehar aldiren bat monasterioan.

Bagoaz Kanboia aldera. Han ere irudi ederrak ikusi genituen, seguruenik hango bizimoduarekin kontraste handia egiten zutenak. Angkorreko tenplu ikusgarriak ere han daude, duela 10 mende Jemer zibilizazioak sortuak.

Txina.- Txinan ez genituen ikusi Pekin bezalako hiri handiak. Lontxok nahiago izan zuen beste errealitate bat erakutsi: nekazari-lurraldea. Han ari ziren lurra lantzen, eta, nire ustez, aski modu apalean. Estanpa gisa oso polita da turistentzat, bizimodu gogorra iritzi nion.

Arabako txirrindulariak ez zeukan Tibet ahazteko. Tibet Himalaiako mendi-kate handiarekin lotzen dugu beti. Baina bada beste errealitaterik ere. Esate baterako, Txinaren mende dago Tibet. Hango buruzagi erlijiosoa erbestean bizi da exiliaturik. Tibetetko goi ordokia ederra da, baina zaila ere bizitzeko. Jakin-min handiko jendea da; hala zirudien, behintzat: turistarik sumatuz gero, berehala elkartzen dira haren ondora. 4.700 m-ko altura lanean ari ziren neska nekazariak ikusi genituen. Esan dugu Txinaren mende dagoela, eta hemengo kultura suntsitzearren kolonia-sistema ezartzen ari da. Alde horretatik, errepresioa dago.

Nepal.- Harritu nintzen ikusirik, Nepala iristeko, jaitsi egin behar zela. 1.700 metrotan gaude orain. Lontxok eta nik esan gabe ere badakizue hura dela munduko mendi handietarako sarrerako atea. Herri txikia da, mendi handien oinean. Pentsatu izan dugu mendi handietarako joateko bidea baino ez dela; badago, ordea, bertan trekinak egiteko modua. Oso ondo prestatua dago horretarako.Tenplu hinduistak ikusiko dituzu hemen. Bai hinduistak dira nepaldarrak, nahiz eta esaten duten Buda hantxe jaio zela. Badira horren seinaleak, adibidez Budaren irudia bere otoitz-lekuarekin.

Indian geratu behar dugu oraingoz, Ganges ibaiarekin aurrez aurre; non bestela? Nork ez daki Indian etnia asko daudela. Horietako garrantzisueneta bat Sikhs etnia da, urrezko tenpluen jabe direnak. Munduko edozein lekutan egongo dira bazterrak eta muturrak bizimoduari dagokionez, hau da, oso aberatsak eta oso pobreak, bada Indian ere hori nabarmena da. Haiek dira elizak haiek! . Bien bitartean, jende asko kalean ahoan sartzeko deus ez duela.

Bagatoz itzulian: Pakistandik Irana, trenez eta autobusez. Ikusgarriak dira Iraneko desertuko argazkiak ere. Iraniarrak abegikorrak dira. Hantxe pasatu zituen gure ziklistak bi egun gonbidatu. Zerbait azpimarratzekotan, Hispajan (horrela al da?) azpimarratuko nuke. Ipuinetako hiria dirudi.

Berehala gara etxean, Turkian baikaude. Han Realaz mintzatzen zitzaion jendea, Lontxo batere futbolzalea ez den arren. Izan ere, garai hartan Nihat famatua Realean ari zen. Ez zioten beste enkargurik eman: bidal ziezaizkiela Realaren elastiku batzuk, sinadura eta guzti. Lontxok zintzo konplitu zuen promesa.

Sei urte eta erdiren buruan Europan zegoen berriro: Estanbul, Bulgaria, Errumania, Hungria (Budapest, Danubio), Alemaniatik (Bavaria), Suizatik jiran Frantziara. Han bizikleta utzi eta Arbulura. Zazpi hilabetez bakarrik egon zen bere herrian, berriro bidaiari ekin zion, oraingoan Afrika aldera. Lau urterako atera zen. Handik ere ekarri bide du argazki ederrik, baina horiek beste batean ikusiko ditugu.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s