Nor zara? Zuk esaten didazuna

Ez dugu bizi espontaneoki gure barneko energia, ez dugu bizi sakonean gauzak ikusteko dugun ahala.

Txiki-txikitatik hasten zaizkigu arauak eta pautak ematen: «Hau ez da horrela egiten; hori ez duzu egin behar; hori egiten baduzu, zigortu egingo zaitut.» Horrek adierazten dio haurrari nor den, zer balio duen, eta, “bide zuzenetik” joan nahi badu, zer egin behar duen. Beraz, izate-molde jakin bat egituratzen ari da bere baitan, inguruak eraginda. Horrela ohartuko da bere jokabideen arabera baloratzen dutela: ona bada, balio du; bestela, ez. Ez duela balio esatea da identifikaziorik ez duela esatea. Hau da, umeak identifikatzen du bere burua inguruko errealitate “inposatuaren” arabera. Eta hori bakarrik ezagutzen duenez, horri heldu beharko dio; eredu itxi hori onartuz egin beharko du aurrera, nahiz eta horrek problema handiak sortu haurraren nortasunean. Esan nahi baitu sakoneko kontzientzia naturaletik urruntzea: poz-atseginen kontzientzia, energia espontaneoaren kontzientzia eta berezko asebetearen kontzientziatik aldentzea

 Umea salduta dago gizarteak eskaintzen dion ereduarekin. Ez dena izanarazten zaio, bidea markaturik dauka: «Honela daukat jokatu beharra; esandakoa betetzen ez badut, ez naiz inor; ez naute maitatuko; zigortu egingo naute; auzoko lagunek aurrea hartuko didate.» Besteak bilakatzen dira hauarraren balioaren neurri. Gure identitatea denborarekin aldatzen da, baina oinarrian dago arazoa: aipatu dugun eredu jakin horren gainean eraikiko ditugu aldaketa guztiak, eredu horren arabera bizi eta erantzungo diegu sortzen zaizkigun problemei, benetan garena ezagutu ere egin gabe.

Ez dugu bizi espontaneoki gure barneko energia, ez dugu bizi sakonean gauzak ikusteko dugun ahala. Ez gara bizi ur sakonetan murgildurik, gainazalean baizik: “halako naiz, honela pentsatzen dut, horrenbeste irabazten dut, toki onean/txarrean bizi naiz, proiektu hau daukat…” Hau da, ematen dizkidaten posibilitate eta nire ikuspegi mentalaren arabera moldatuko naiz gizartean. Beste guztiek egiten dutena egingo dut, gutxi gorabehera. Ez dago esaterik garena bizitzen ari garenik, garela uste duguna baizik. Azken finean, “inportaziotik” bizi gara, maila deontikoan.

Pertsonak zoriontsu izan nahi du, atsegin betera iritsi. Benetako “kontratu soziala” egiten dugu inguruarekin: ” Ni horrela portatuko naiz, zuk onar nazazun”. Nire buruaren ezagutza, beti, zeharkakoa da; sekulako indarra du besteek nitaz diotenak. Norbaitek esandako inpertinentziak luzaro samintzen bazaitu, hori seinale txarra da; kasu gehiegi egiten diozu. Egoarekin identifikaturik gauden bitartean, gainera, zaila izango da horrelako gauzak gainditzea. “Izatea” eta “sentitzea” bi gauza diferente dira. Adibide bera ipintzen dut beti: ni ez naiz “sentitzen euskaldun”, ni “euskalduna naiz”. Egoarekin era honetan plantea daiteke arazoa: “ez naiz egoa”, baina “hala sentitzen naiz”.

Esan daiteke alde batekoak kontratua betetzen duenean, bestekoak ere bete beharko lukeela. Baina ez hala gertatzen. Besteek agindutako moduan portatzen bagara, suposatzen da afektua eta eredua onartzean hitzartutako gaineratiko guztia eskuragarri izan beharko genukeela. Sistemak ez du funtzionatzen. Bat ona izan arren, ez du gisako erantzunik jasotzen. Orduan. ogitarteko txokolatea bezala geratzen gara: hartu dugun ereduak ez digu ematen babesik, eta barne sakoneko identitatetik deskonektaturik. Horrek angustia eta estura sortzen dizkio buru-gogamenari; angustia eta estura, afektiboki: bakarrik eta abandonaturik sentitzen gara; agustia eta estura, bizitzari aurre egiteko energiaren ordez.

Esan dut haurretan hasten direla problema horiek. Haurrak konponbideren bat aurkitu nahiko dio bere angustia mentalari. Honela arrazoituko du: “Saiatuko naiz, bada, ona izaten,  horrela jendeak hobeto hartuko nau eta.” Bizitza osoa besteei lausenguak egiten pasatzen dute; baina ez da barrendik ateratzen zaien zerbait, artifiziala baizik; jarrera neurotikoa, denekin ondo egon nahia; eta, bakarren batek kontrako hitzik eginez gero, asko sufritzen dute. Ez dute inorekin haserretu nahi; inoiz deskuidatzen badira, arrazoi izan arren, badakite burua makurtzen, berriro adiskidetzearren. Baina har dezakete kontrako jarrera ere: “Denek huts egin didate; nik jakingo dut zer mendeku hartu!” Eta aurrean jartzen zaien guztiaren aurka ekiten diote: “Dime de que se trata, que me opongo! Horrela sentitzen dira indartsu eta seguru. Bestea ukatzen dute, bereari eusteko, arrozi dutela “demostratzeko”. Bada hirugarren jarrera bat ere: “Ez dago inorengan fidatzerik; mundua gera dadila, jaitsi egin behar dut eta; nahiago dut bakarrik, lagun txarrekin baino; liburuz eta musikaz inguratuko naiz, horiekin mintzatuko naiz.” Erabat zoriontsu izango ez badira ere, ez dute sufritzen.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s