Pierre Topet “Etxahun”

Halako karakterra eta satira-gaitasuna izanda, nola ez zien aurre egin beste problema batzuei?

Herenegun (2011-VII-26) bete ziren 225 urte Pierre Topet ‘Etxahun’, Zuberoako Barkoxe herriko koblakari handia, jaio zela. Hil, berriz, 1862ko urtarrilaren 17an hil zen; beraz, 75,5 urte zituela. Testuinguruan kokatzearren, esan dezagun Aita Larramendi hil eta handik 20 urte justura jaio zela, eta Txirrita jaio eta handik 2 urtera hil. Fernando Amezketarra (1764-1823) eta Joan Ignazio Iztueta (1767-1845) Etxahunen garaikideak ziren. Elkar ezagutzen ote zuten? Fernando eta Joan Ignaziok bai. Baina Etxahun, seguruenik, ez zuten ezagutu, ez aurrez aurre eta ez aditzeraz. Eta Aita Larramendi? Iztuetak ezagutzen zituen haren izkribuak eta hiztegia. Ezagutu ez ezik eragina ere nabari zaio Zaldibitarrari. Etxahun eta Fernandok, ziurrenik, ez zuten Larramendiren entzuterik. Beste bi ospetsu ere, Iparragirre (1820-1881) eta Xenpelar (1835-1869), haren garaikoak ziren.

Bizitza ondo gorabeheratsua izan zuen, behintzat, Zuberoako koblakari handiak! Batzuetan, ulertezina gertatzen da nola litekeen pertsona berari horrenbeste ezbehar egokitzea. Pentsa ezazue: gizon bat hil behar eta hura ez zuen asmatu, kontrakoa hil zuen. Izan zuen alderdi bakarra: ekintza horrengatik epaitu bai, baina absolbitu egin zutela! Barkoxe eta inguruko jendeak, ordea, erruduntzat jotzen zuen, eta ez zen libratu, orain esango litzatekeen moduan, epaiketa paralelotik, eta horren ondorioetatik. Bizilagunek ihes egiten zuten harengandik, marjinaziora kondenatua zeukaten.

Beharko izan koblakari edo bertsolari ona! Nolabait atera egin behar, noski, barruan irakiten zeukan lapikoko egoskari gorbezitua! Bestela nondik sortu bizitzari fronte egiteko kemena? Askotan galdetu diot neure buruari ordurik ere izan ote zuen zoriontsu Pierre gizajoak, kontuan harturik eskola-umeetarainoko guztiek erasotzen ziotela; ez eskale zebilenean bakarrik, baita eskolan zebilela ere. Izango ziren kasu tristeak eta makurrak historian zehar, baina zaila da tamaina horretakorik aurkitzea. Euskal letren historian, behintzat, nik ez dut ezagutzen.

Badakit gaurko mentalitatetik ez dagoela epaitzerik orain 200 urteko kasua, baina badut zalantza bat. Halako nortasuna, karakterra eta satira-gaitasuna izanda, nola ez zien aurre egin beste problema batzuei; adibidez, ezkontza kontuei?

Azkenean, aurreko paragrafo bateko galdera gorabehera, pentsatu nahi izaten dut kobletan ari zenean, han hartako presentean, dena ahazturik, zoriontsu zela. Horrekin gelditzen naiz.

Esta entrada fue publicada en 1 Biografia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s