Presentean zoriontsuago

Ohikeriazko bihurtzen zaizkigu, lehen, umetan, ilusioa eta emozioa sortzen zizkiguten jardun asko

Anaia zena sendo zegoen bere iritzian. Pasatutakoak ez zuen deus balio harentzat. Igarotakoa ahaztu eta bizitzeari egunero, berriz, ekitearen aldekoa zen hura. Hori zen haren filosofia. Ez dakit arrazoi osoa zuen, baina neurri batean bai. Batez ere, hain ongi gestionatu gabeko lehenak alferrikako damuak eta norbere eta inoren kontrako burugabekeriak eragiten ditu. Beharrezkoa dugu geure buruarekin barkaberak izatea. Bestela ere, sarritan, bizitzak badu garratzetik zerbait.

Gure anaia ez zen ikasia baina, askotan, jende arruntak ere baditu bere arrazoibideak. Behin, Lasarte bertsolaria zeharo harritu zen; itxura hori egin zuen, behintzat. Hernaniko apaiz gazte bat Abaltzisketan egon zen. Apaiz horrek, Larraitzen topo egin genuen batean, esan zigun seminarioan baino gehiago ikasi zuela Abaltzisketako baserritarren artean. Orain leitzen ari naizen liburuak ere –Vivir lo que somos– anaiari ematen dio arrazoi. Niri baino gehiago bai, behintzat. Liburuaren egilea da Teruelgo apaiz, psikologo eta teologoa: Enrique Martínez Lozano.  Liburu asko idatzi du. Nik irakurri ditut batzuk. Badut lagun pasiotar bat eta harexek gomendatu zidan lehenengoa. ‘Una gota en el océano’.  Hortaz, bi iturriak konbinatzea da onena: herri xehearena eta jakitunena.

Dena den, bai anaia zenaren eta bai terueldarraren aurka, hauxe esan nahi nuke: gertaerak izan litezke lehengoak, igarotakoak, baina oroitzapenak beti presentea, beti oraina dira, gure kontzientzian irauten duten arte.

Hala ere, idazle terueldarrari esker hasi naiz arazo baten mataza askatzen. Urte asko dira enigma gisako bat neramala barnean: zergatik bihurtzen zaizkigu ohikeriazko, lehen,  ume edo gaztetan, halako ilusioa eta emozioa sortzen zizkiguten gauza eta jardunak? Orain zergatik ez digute eragiten halako zirrararik?

Adibidez, bertsolariez gogoratzen naiz: Uztapide, Basarri, Xallbador, Lasarte, Lazkao Txiki… Ez ziren planeta honetakoak, niretzat. Idoloak ziren, hitzaren zentzurik zabalenean.

Honetan datza aldea: umeak arreta jartzen du, behatu egiten ditu gauzak. Helduak, aldiz, pentsatu egiten ditu. Dirudienez, pentsamendua eta behaketa kontzeptu kontrajarriak dira; Teruelgo apaiz psikologoarentzat, bai behintzat. Helduari ezagun egiten zaizkion gauzek txunditu egiten dute umea. Heldua lehenean bizi da; umea presentean. Presentean bizitzeak abantaila handiak omen. Agi denean, zoriontsuago bihurtzen gaitu. Egin dezagun, bada, aproba!

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s