Saramagoren Cain

Espainiko Gotzainen Koferentzia erruz kexatu ohi da Saramagoren antzeko erasoen eta iritzien kontra

 ‘Caín’ek jende askori mugiarazi dizkio hesteak. Ez dakit zergatik, kontuan harturik Saramagok bere ateismotik egiten duela kritika. Zentzu horretan, aurrera zezakeen proposizio bakarra da berak ateismoan sinesten duela.

Baina ‘Caín’ nobela da. Testamentu Zaharra idatzia dagoen klabe berean idatzia dago, hau da, lengoia mitikoan. Dena den, Saramagoren aroa kontzientzia arrazionalistaren aroa da. Horregatik, kritikak indar puska bat galtzen du. Hala ere, harritzekoa ez da honako gauza hauek ezin ulertua: Jainkoak Kain zergatik gaitzetsi zuen, Sodoma eta Gomorraren kiskaltzioa, Noeren misioa, Job-en historia, Isaaken sakrifizio-eskaria, eta abar. Saramagok kritikatzen du, nire ustez, nola den posible klabe mitikoan bere zentzu osoa duten errelato horiek, oraindik ere, zenbaitek literalki hartzea.

Baina ‘Caín’ nobela da. Nobela bikaina, guk dakigun “historiari” beste osagai eta bizigarri batzuk erantsita; adibidez, batzuetan erotismo fina, besteetan gogorra, eta denborarekin egiten dituen jolas eta joko magikoak.

Espainiko Gotzainen Koferentzia erruz kexatu ohi da Saramagoren antzeko erasoen kontra. Komunikabide eta gizarteko sektore batzuetatik bultzatzen den “laizismoak” eta “erlatibismoak” omen dute krisiaren errua. Nire ustez, gainbeheraren errua beste bat da: nekazaritza-aroan sortu ziren erlijioek osatu dute beren ibilia.Ez dira moldatu zibernetika aroko lkultura postmodernora.Kultura preindustriala desagertzean,kultura horretato forma erlijiosoak lurrik eta kontesturik gabe geratu dira, eta ezin fruiturik eman.

Kontzientziaren estadio mitikoa atzera geratu dela esan badugu, kontzientziaren estadio arrazionalista ere ez da definitiboa. Jainkoa “objektu mentala” da oraindik. Arrazionalismoak dualitatea esan nahi du: ni-hi, ni-bizitza, ni-mundua, ni-jainkoa. Mundutik berezituriko jainkoa azaltzen digu. Baina oso zaila da hor nonbait, bere bizar handi eta guzti, pertsona itxuran azaltzen den jainko horrengan sinestea. Iritsiko da garaia dualitate hori gainditu eta errealitate osoa modu integratuan ikusiko duguna, hau da, Misterio bezala. Horretarako, kontzientziak eboluzionatu behar du, estadio integralera iritsi.

Adituen esanetan, gaurko erlijio-formak desagertu egingo dira. Espiritualtasunak haturko du horien tokia. Espiritualtasuna da Misterioaren aurrean harridura, bakea, loturetatik libre, maitatasun unibertzala, elkartasuna, miresmena, bizipoza eta esker ona… sentitzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s