Testuak konparatzen

Bertsio originala

Gure on beharrez etengabe saiatzen denik inor baldin bada, sendagileak direla esango nuke. Ikerketa-lanetan edo inbestigazioan jarduten duten sendagileak, batez ere. Karrera bukatu arren, gauza gehiago eta berriak nondik jakingo saiatzen diren medikuak, alegia. Horiei esker, lehenago erremediorik ez zuen gaitz asko, gaur ez ditugu aintzakotzat ere hartzen.
 

Badira gure artetik oso ezkutatu diren gaiatzak ere. Ez zuten batere faltarik egiten, eta joan daitezela ondo. Gure ondorengoek, guk pasatutako zenbait gaitzen aztarnarik ere ez daukate, eta hala hobe. Gure aldean ate zabaletik sartu ziren mundu honetara gure seme-alabak.

Easan bezala, sendagile saiatuak badira. Eta saiatzen denak beti egiten du zerbait. Mediku jaun horien azkenaldiko lanek erakusten dutenez, osasunerako udan lana egitea hobea da neguan egitea baino. Udan lana egin eta neguan atsedengo bagenu, osasun hobea izango genukeela, alegia.

Sendagileen esanetara jartzea ez da ordea beti hain lan erraza izaten. Zuztarrak ondo egindako mila ohitura dauzkagu, eta horiek denak nolo aldatu? Uztapide zenak esan ohi zuenez, gorputzak  komeni ez zazikion gauzak eskatzen dizkigu beti. Beraz, geure buruari gogor egin behar, eta hori latza da. Sendagileek esaten digutena egingo bagenu, hobe genuke, noski. Baina zeinek menderatzen du gure gorputz koskor hau? Fantasia piska bat ere izaten dugu (gustatzen zaigu piska bat presumitzea ere), eta horrek ere ematen dizkigu bere lanak. Hor dago, esate baterako, udan oporrak hartzeko ohitura. Udan lana egin eta ez dago hor zehar joanda eguzki-kolorea hartzerik. Auzoko eta lagunei nola adierazi gu ere oporraldi batzuk igarotzeko adina bagarela?

Oporrak neguan hartzea gorputzarentzat ona izan daiteke, gehigo atsedengo baikenuke, baina medikuek esaten duten hori egitea zail samarra ikusten dut. Mundua azpikoz gora jartzea izango litzateke. Kanpoko berri zerbait jakin nahi izatea ere bidezkoa da, eta negua ez da garai aproposa horretarako. Diru-irabazte edo interes askoren ardatza da, gainera, uda.

Neguan elurrez estalitako mendiak politak izango dira. Udan hondartzak ez al dira politak?

 (Bertsio moldatua) 

Esango nuke sendagileak direla, inor baldin bada, gure on beharrez etengabe saiatzen direnak; batez ere, ikerketa-lanetan edo inbestigazioan jarduten duten sendagileak; alegia, karrera bukatu arren, gauza gehiago eta berriak nondik jakingo saiatzen diren medikuak. Horiei esker, gaur ez ditugu aintzakotzat hartzen ere lehenago erremediorik ez zuen gaitz asko. 

Badira gure artetik oso ezkutatu diren gaiatzak ere. Ez zuten batere faltarik egiten, eta joan daitezela ondo. Gure ondorengoek ez daukate guk pasatutako zeinbait gaitzen aztarnarik ere, eta hala hobe. Gure seme-alabak, gure aldean, ate zabaletik sartu ziren mundu honetara.

Esan bezala, badira sendagile saiatuak. Eta saiatzen denak beti egiten du zerbait. Mediku jaun horien azkenaldiko lanek erakusten dutenez, osasunerako hobea da udan lana egitea neguan egitea baino; alegia osasun hobea izango genukeela, udan lana egin eta neguan atsedengo bagenu.

Beti ez da hain erraza izaten, ordea, sendagileen esanetara jartzea. Zuztarrak ondo egindako mila ohitura dauzkagu, eta horiek denak nola aldatu? Uztapide zenak esan ohi zuenez, komeni ez zazikion gauzak eskatzen dizkigu beti gorputzak. Beraz, geure buruari gogor egin behar, eta hori latza da. Hobe genuke, noski, sendagileek esaten digutena egingo bagenu. Baina zeinek menderatzen du gure gorputz koskor hau? Fantasia piska bat ere izaten dugu (gustatzen zaigu piska bat presumitzea ere), eta horrek ere ematen dizkigu bere lanak. Hor dago, esate baterako, udan oporrak hartzeko ohitura. Udan lana egin eta ez dago, hor zehar joanda, eguzki-kolorea hartzerik. Nola adierazi auzoko eta lagunei gu ere bagerala oporraldi batzuk igarotzeko adina?

Oporrak neguan hartzea ona izan daiteke gorputzarentzat, gehiago atsedengo baikenuke, baina zail samarra ikusten dut medikuek esaten duten hori egitea. Mundua azpikoz gora jartzea izango litzateke. Bidezkoa da kanpoko berri zerbait jakin nahi izatea ere, eta, horretarako, negua ez da garai aproposa. Uda, gainera, da diru-irabazte edo interes askoren ardatza da.

Neguan, elurrez estalitako mendiak politak izango dira. Udan hondartzak ez al dira  politak?

Oharra: klasean erabiltzeko egina, beste xederik gabe.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s