Zer da askatasuna?

Identifikazioaren absentzia, ‘zerbait’ izan gabe ‘izatea’, ‘norbait’ izan gabe ‘izatea’

Jenialak. Sesharen ideiak! Agi denean, identifikatze-zentzua eta sufrimendua uztartuak daude. Zenbat eta sakonago identifikatu hainbat eta handiagoa sufrimendua. Gure benetako barne izaera zein den jabetu ezinetik sortzen den jarduera omen identifikazioa. Gorputza, ahal fisikoa eta arrazoimena besterik ez garela pentsatzea, argi omen dagoenez, itsaso aldakorrean nabigatzea da; emozio, pentsamendu eta desioen oreka ez-egonkorrean murgiltzea. Omen.

Nola konbentzitu inor, ordea, identifikatze-zentzua dela oinazearen kausa? Identifikazioa oso konplexua da ulertzeko, eta transzenditzen nekeza. Pentsa dezagun ametsetan ari garela –lotan eta hizketan–, egoera oniriko horretan aurrean jarri zaigun edozein pertsonarekin. Pentsa ezazu zein zaila den ez dela existitzen esatea. Imajina ezazu zer-nolako aurpegia ipiniko duen esaten diozunean senidea hil zaiolako sentitzen duen oinazea ez dela existitzen. Begiratuko dizu eta malkoak ikusiko dituzu haren begietan, oinaze eta desesperazioaren malkoak… eta, garbi esanda, ametsa baino ez da. Aski da esnatzea, ameslariaren tragedia bertan behera gera dadin; oinazea, magiaren indarrez bezala, desagertzeko. Esnatzean konprenitu dugu mundu hura irreala zela, ilusio hutsa.

Lo zauden bitartean, zurekin hizketan ari dena bere oinazearekin identifikatzen da. Ziur dago oinazea erreala dela. Etorkizuna iraganean oinarrituko du. Baina hori guztia pikotara doa esnatzean. Ametsetako pertsonak difuminatu egiten dira, eta beren identifikazioak desegin.

Ziurtasun bat dugula bide desagertzen dira oinazea eta identifikazioa. Esnatzea da ziurtasun hori. Baina esnatzeko horretan Izatearen errealitate berria atzematen ez dugun bitartean, oinazea eta angustia gaindiezinak dira. Horretarako, identifikatze-zentzua gorputz-buruekin amarratzen duen kateak hausten hasiko behar du. Eta noiz hasiko da? Gure buru-gogamenarentzat Ez-dualtasuna ilun-bistatik ateratzen hasten denean. Zer da Ez-dualtasuna?  Ezagumen-forma berezia, Kontzientziaren jarraia ez-berezitua, ezagutzaile eta ezagutuaren arteko erlazio ez-berezitu gisa.

Oinazea aldentzeko, ziurtasun irmoak dira onenak. Adibidez, ziurtasun hau: bizitzak gehiago balio du geure burua hobeto ezagutzen dugun neurrian. Buru-gogamena zalantzak jotzen duenean, aldiz, gainbehera hasiko da bizitza. Identifikazioa zapi magiko bat da, buru-gogamenean baino existitzen ez den zapi magikoa, bere baitan ziurtasun irmo eta sakonik ez duenaren babesa. Umearen irudiak ederki argituko dizkigu gauza batzuk. Negarrez dago. Oinazea du. Baina berehala ohartuko gara oinazea jakin-min bihurtzen zaiola, adibidez, jostailu berria eskuratzeaz batera. Nola desager daiteke hain erreala zirudien gauza bat? Identifikazioa uste okerra da, ezagutzailea eta ezagutua diferenteak direlako uste okerra. Zer egin? Buru-gogamena hezi dualtasun hori aldatzeko, presentearen emariari etengabe arreta jarriz. Hori da mekanismorik egokiena identifikazio faltsua transzenditzeko.

Beraz, objektu-subjektu  dualtasuna apurtzea da konponbidea. Horretarako, uneoro berritzen ari den presentean arreta jartzea da erremedio bakarra. Izan ere, dualtasun hori apurtzetik  baino ez dator egonkortasuna; mutur batetik bestera zabuka dabilen egoera mentaletik irtenaraziko gaituen egonarria. Horrela baizik ez dugu ezagutuko askatasuna. Sesha dixit.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s