Eltzetik babak atera

Aspaldion sarritan ari naiz entzuten ‘eltzetik babak atera’ esamoldea, adiera honekin ‘sacar las castañas del fuego’. Hori niretzat berria da, guk beste esanahi batekin ikasi genuen: harridura eta, norbaiti zerbait aurpegiratzeko, ironia moduan erabili ohi genuen.

Esate baterako, horretarako modurik ikusten ez zaion batek, neuk kasurako, berrehun mila euroko autoa ekarriko balu, gure herrian askok esango lukete (denek esan beharko lukete): «Rufinok berrehun mila euroko autoa erosi?, horrek atera dizkigu eltzetik babak!»

Bada horren antzeko beste esamolde bat ere, behintzat gure inguruan, adineko jendearen artean: ‘ez dirudielako txoria’. Honelatsu aplikatu ohi zen: pertsona isil eta zintzo itxurakoa oso, baina egin du ekintza bereziren bat, deigarria, orduan esango genuke: «Hara gure ez dirudielako txoria!» Nik uste dut pareka daitekeela erdarazko ‘¡quién te ha visto y quién te ve!’ edo antzekoren batekin.

Batek esan dit nire ‘eltzetik babak atera’ horrek beste honen antza duela: ‘ez zagok astoa lokatzetan!’ Hori nik gehiago lotzen dut erdarazko honekin: ‘¡cualquiera le  tose!’

Behin honezkero, beste bat ere aipatu beharko dugu: ‘… eta guzti’. Sarritan entzun dut gaizki. Ez du balio logikaren arabera egiten diren gauzak adierazteko, adibidez gaizki dago: «Edurne ezkontzera doa soineko zuri eta guzti.» Ondo hau legoke: «Ezkontzeko soineko zuri eta guzti sartu da Edurne ohean.» Esan dudan eran, logikaren kontrako enuntziatuak osatzeko balio du.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s