Bizitzea da bizitzaren zentzua

Erlijioek ez dute onartzen bizitzea dela bizitzaren zentzua

Horixe idatzi nuen behin: «Bizitzea da bizitzaren zentzua.» Orduan ez nuen asko pentsatzen gero mila aldiz irakurriko nuela esaldi hori, baina jakintsu handien izkribuetan, adibidez Osho handiaren liburuetan. Bizitza honetan pasaeran gaudela eta horrelakoek ezinari zama arin diezaiokete, baina ez dute funtsik. Nire kontzientzian gero eta garbiago dut osotasuna dela bizitza, ez eskailera soil bat gorago dagoen txoria atzemateko. Zer sentidu daukate Picassoren koadroek?, zer sentidu daukate Xalbadorren bertsoek? Beren baitan dira xede.

Horrekin batera, beste hau ere idatzi nuen: «Ni ez naiz izan euskaltzale –eta ez naiz ibili euskal munduan– bereziki herrian pentsatuta, gustatu eta disfrutatzen dudalako baizik. Idaztea, adibidez, ez dut euskararen aldeko bitartekotzat hartzen, idazteak bere baitan du zentzua niretzat. Gustatu egiten zait, disfrutatu egiten dut. Hori da dena!» Jakina, norbaitek irakurtzea ere atsegin dudala esango ez banu, gezurretan arituko nintzateke, baina gauza guztiek dute lehentasun-ordena.

Bestalde, nire filosofia berria Unamunoren ‘Niebla’ nobelako Augustoren euritakoarekin hasten da: Zein den eder euritako zarratua! Erabiltzeak gauzak hondatu egiten ditu, kontenplatzeak edertu. Kontenplazioan jotzen du goia espirituak; erabilpenean, hondoa. “Ezertarako balio ez duten gauzak” dira baliosenak. Horiek dute balio espirituala; balio materiala ez dago konparatzerik balio espiritualarekin. Behin, gure aita atera zen, aitzurra bizkarrean zuela, satorrak harrapatzera. Itzuli zenean, amak galdetu zion:

–Zenbat harrapatu dituzu?

–Bat bera ere ez.

–Horixe da ibili tontoa egin duzuna!

   Ni orduan umea nintzen, eta ez nuen ezer esan. Gaur, ordea, hau pentsatzen dut: Egin daitekeen ibilirik probetxugarriena, paseo ederra eman zelaietan barrena, eta satorrak bizirik utzi. Gauza ederra da satorra zelaian behetik gora kolpeka sumatzea, lurrari jauzi txikiak eginaraziz, eta gero mordoxkaka pilatzea. Soberan daude “zergatik?” eta “zertarako?” guztiak. Bihotzarekin ikusten diren egiak dira.

Zaila da hori ulertzea, dena honela sailkatzen duen gizarte honetan: “interes eta diru bihurtzen diren objektuak eta ekintzak” eta “etekin material izpirik ematen ez dutenak”. Zentzu horretan, erlijioak dira okerrenak. Ukatu egiten dute bizitza honek bere baitan zentzurik duenik. Ez dute onartzen bizitzaren zentzua bizitzea dela, baizik eta beste bizitza irabazteko mediotzat jotzen dute.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s