Gizakia, makina biokimikoa

Egia handia. Makina biologikoa da gizakia. Baina ez al da hori baino zerbait gehiago ere? Egia esan, jenderik gehiena jo daiteke makina biologikotzat, eta hori bakarrik. Gorputza eta gogamenak osatzen dute makina hori. Eta nola aurkitu gorputza eta gogamena transzenditzen dituen hori? Oshoren hitzetan, meditazioan.

Psikologoek, batez ere psikologo konduktistek, badaramate, gutxienez, mende erdia gizakia ikertzen. Baina gizaki arrunta bakarrik ikertzen dute. Jakina, beren tesiak beti konfirmatzen dira ikerketetan. Gizaki arruntarengan, inkontzientearengan, ez duzu aurkituko gorputza eta gogamena baino. Egun batean jaio ziren, eta beste egun batean hil egingo dira.

Baina badago zerbait gehiago. ‘Zerbait gehiago’ horrek iratzarrarazten gaitu, bihurtzen gaitu ‘iluminatu’ , Budaren edo Jesusen antzera. Baina Pavlov eta Skinner-ek ez zuten eskuartean Buda eta Jesusik, ikertu ahal izateko. Haien ikerketak gizaki inkontzientearengan kokatzen ziren, eta, jakina, gizaki inkontzientearengan ez dago ezer transzendentalik. Aurki dezakezu potentziala, posibilitatea, baina oraindik gauzatu gabe eta, ondorioz, ikergaitza da.

‘Iluminatu’ bat, buda bat, bakarrik iker daiteke. Eta, gainera, ez da batere erraza, kasik ezinezkoa. Izan ere, budaren portaera bakarrik azter dezakezu. Zeren besterik ez dagoela konbentziturik bazaude, portaera horretan ez duzu ikusiko erreakzio mekanikoak baino. Ez duzu ikusiko haren barne tasunik. Hori ikusteko, ikertzaileak ere meditazioan murgildu behar du.

Psikologiari ‘arimaren zientzia’ esaten bazaio ere, oraindik ez omen da horraino iritsi. Budak egoa ukatu zuen, ez arima. Egoa eta arima ez dira sinonimoak. Egoa ukatu zuen, egoa ez baita existitzen gizaki inkontzientearengan baizik. Gizaki inkontzienteak behar du egoaren halako ideia bat, bestela ez luke jakingo bere burua gidatzen, ardatzik gabe baitago. Eta benetako ardatza ezagutzen ez duenez, gezurrezko ardatza asmatu du munduan ibiltzeko.

Budak dioenez, arima ezagutu ahal da egoa erabat baztertutakoan. Ezezka ematen die gauzei konponbidea: «Zu ez zera gorputza, ez zara gogamena, ezta egoa ere.» Kontzebitu ahal den guztia ezabatzen du, eta geratzen denari buruz ez du deus esaten. Horixe da zure “errealitatea”, geratzen dena, lainorik gabeko zeru urdinaren antzera, pentsamendurik gabe, identitaterik gabe, emoziorik gabe, desiorik gabe, egorik gabe… ez da ezer geratzen. Lainoak desagertu dira… zeru urdin purua besterik ez dago. Adierazezina da, esanezina, definiezina…Horregatik, ez zuen ezer esan egoera edo izaera horri buruz.

Budak ukatu egiten du bananduriko entitateak garela. Bat gara, existentzia osoaren batasun organikoari atxikiak. Beraz, ez da zuzena banaketaz mintzatzea.

Batzuek diote gizakia ez dela ordenagailu biokimikoa baizik. Hori esan al dezake ordenagailu biokimiko batek? Ordenagailuek ez daukate egoeren ideiarik ere. Ez dago adimen artifizialari buruz deus idatz dezakeen ordenagailurik. Adimen artifizialak idatz al dezake adimen artifizialari buruz? Ez ote da beste zerbait gehiago behar? Ohar gaitezen Buda ez datorrela bat ideia horrekin. Budaren esperientzia meditazioa da. Meditaziorik gabe inork ez daki Buda zertaz ari den. Zientziaren ikuspegitik esana dago ordenagailu biokimikoarena, ez bere esperientziaren baitatik esana. Kanpotik dihardu ikertzen ordenagailu biokimikoa eta adimen artifiziala; nor ari da ikertzen?

Gai ote dira bi ordenagailuak elkar ikertzeko? Ordenagailuak kanpotik sarturiko inputa bakarrik prozesa dezake. Informazioa eman eta ordenagailuak bere memorian gordeko dizu. Izugarriak egin ditzake matematikaren esparruan; izan daiteke Einstein bera baino hobea alor horretan, baina ordenagailuak ez dezake meditaziorik egin. Ordenagailua ez daiteke maitemindu, ez dauka edertasunari buruzko esperientziarik, ez daki zoriona zer den. Ordenagailuak ez du kontzientziarik. Zer daki isiltasunari buruz? Gaitasun horiek hauxe adierazten dute: adimen artifiziala baino zerbait gehiago dela gizakia.

Adimen artifizialak egin ditzake ongi eta azkar lan zientifikoa, matematikoa, kalkulua… makina delako. Baina ordenagailuek ez dezake sentitu asperdurarik, bizitzaren zentzu ezik, depresiorik. Ordenagailua ez zaizu hasiko egiari buruz ikertzen, ez daiteke monasterio batean sar eta espiritualtasunaren bila ekin. Ez dezake ezer kontzebitu mekanikaz kanpo, eta garrantzia duen guztia mekanikaren gaindi dago.

(Cfr. “Destino, libertad y alma”, Osho).

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s