Espiritualtasunarekin solasean

Misterioari sentimenduaren begiak irekita begiratzea da espiritualtasuna. Erlijioarekin konparatuta diferentea. Erlijioa araua da, dogma da… Espiritualtasuna, askatasuna. Poesia, bertso eta kantuarekin dauka zerikusi handia espiritualtasunak. Bihotzarekin atzematen da. Adibidez, espiritualtasunean, Jainkoa ez da gugandik at dagoen ezer, gure baitan dago, edo gu Haren baitan. Hori espresatzeko, orain arte, ozeanoa erabili dugu, hori zen metaforarik ulergarriena: Ozeanoan murgildurik gaude, esaten genuen, Jainkoaren baitan gaude, esateko. Hemendik aurrera, agian, beste metafora batzuk ere erabili ahal izango ditugu; esate baterako, Higgs-en Kanpoa.

Batzuen ustez, Misterioaren aurrean galdezka hasi behar da. Nire iritziz, hori izan liteke erlijioa, baina ez espiritualtasuna. Espiritualtasunak begiak ixtea eskatzen du; soil-soilik kontenplatzea, galdera guztiak bazterturik. Misteriori kanta dakioke, poemak eskain dakizkioke, bertsotan adierazi daiteke, bihotzarekin beti ere.

Erlijioa ezarpena da, espiritualtasuna aukera. Zein gizarte motatan sortzen zaren, gizarte horren balore, kultura eta erlijioa harraraziko dizkizute. Espiritualtasunarekin ezin da hori egin, bakoitzaren izatearekin lotua dago, eta ez seriean fabrikaturiko erlijio-gizakiarekin.

Erlijioa beldurra da, geroren esperantza edo pesimismoa eta goikoen mende jartzea. Espiritualtasuna transzendentzia da. Jainkoaz ez dago hitz egiterik. Jainkoa errazegi esplikatzen bada, hori ez da Jainkoa. Misterioak inguratuta bizi gara. Misterioaren aurrean ez dago itaunik, isiltasuna da erantzuna. Begiak itxita baino ez da ikusten misterioa edo, hasieran esan dudan eran, sentimenduaren begiak irekita. Nik ez dut ongi ulertzen batzuk nola mintza daitezkeen Jainkoaz egunero berarekin telefonoz hitz egingo balute bezala: “Jainkoak hau onartzen du, hura ez”, dio Xabier Letek.

Jainkoaren izatea eta borondatea zein den Elizak erabaki du –batzuetan kontzilioetan; besteetan, Erromatik zuzenean, Aita Santuaren infalibletasuna aldarrikaturik–, horretarako autoritaterik inork ez daukanean. Jainkoa Misterioa da, eta bihotzarekin baino ez zaitezke hurbildu harengana. Seme-alabak maitatzeko ez dira sekula argudio eta arrazoiak planteatu behar, arrazoirik ez dagoenean ere berdin maitatzen dira. Jainkoarekin antzeko zerbait gertatzen da, arrazoimenak urrun gintzake Jainkoarengandik, eta emozioak eta hunkidurak hurbildu.

Hasierakoa errepikatuko dut. Musika, paisaia, poesia, abestia, artea, jolasa, kirola, zientziaren deskubrimendu eta aplikazioak… ez dira besterik, Jainkoa edo Misterioagana hurbiltzen gaituzten elementuak baizik.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s