1997an, gaurko egunez

 

Hamabost urte betetzen dira gaur hilketa izengabe hura gertatu zela!

 

Gaurko egunez, uztailaren 12an, malkoak isurtzen ikustea tokatu zitzaion, dio lekukoak. Egia esan, uztail osoa izan zen gogorra lekukoaren begipeko adiskidearentzat, laster azalduko dugunez. Ikasturtea amaitu berria zen Lasarte-Oriako Udal Euskaltegian. Ordu asko sartu zituen adiskideak kurtsoan zehar eta uztailean hartu zituen sobera zeuzkanak, dio lekukoak.

Ez zituen hartu festarik festa ibiltzeko. Klinika izan zuen egonlekurik ohikoena edo tokirik bisitatuena. Aurrena, lankide bat bisitatzera joaten zen. Uztailaren 4an hil eta 5ean izan zen haren hileta-elizkizuna, Urnietako eliza dotorean. Korutik egin zion azken agurra adiskideak Mirari lankideari.

Uztailaren 6an, klinikara itzuli zen, eta 7an, 8an, 9an… eta 12an. Egun gogorrak izan ziren. Batetik, mutil gazte bati lagun egitera joaten zen klinikara. Oso gaixo zegoen. Azkenik, uztailaren 28an hil zen.

Bestetik, Miguel Angel Blanco sekuestratua zegoen, ETAren eskuetan, inork nahi ez zuena gertatzeko bidean. Uztailaren 12aren arratsaldeko 5:00ak arteko epea zeukan Ermuako gaztearen biziak. Ezpata gora jasoa zeukaten. Hau zirrara eragiten dit oroitze hutsak! Era guztietara eskatu zion herri honek Miguel Angelen gainera jausi ez zezan, belauniko ere bai askok. Hala ere, dakigun bezala, entzungor egin zuen ETAk. Konplitu egin zuen epaia, oraindik ikusi dugun epairik injustuena. Hamabost urte dira gaur.

Lekukoak dioenez, bere begipeko adiskideak ikusi zuen anbulantzia klinikara iristen, baina, ertzain batzuk kenduta, ez zuen sumatu aparteko polizia-banaketarik, eta halakorik pentsatu gabe hartu zuen klinikako aparkalekutik autoa. Aurreneko lana, irratia piztea. Lehenengo notizia, Miguel Angel Blanco aurkitu berria zutela larriki zauriturik eta eraman zutela klinikara. Orduan jabetu zen huraxe zela anbulantzian sartzen ikusi zuena.

Hortzak estututa etorri zen bidean. Ailegatutakoan, emaztea aurki zuen telebistaren aurrean. Ezer komentatu gabe jarraitu zuten ikusten eta entzuten, biei masailean behera malkoak hasi arte.

Hamabost urte betetzen dira gaur hilketa izengabe hura gertatu zela! Gauzak asko aldatu dira, zorionez. Lezioa ikasiko ahal dugu denok, lehenik ETAk eta bere inguru ideologikoak. Adiskideak kondenatzen du heriotza hura, ez 7 aldiz baizik eta 7 bider 77, heriotza injustu guztiak bezalaxe. Ezin ahaztu gertakari dramatiko hura, baina aldi berean, bizitzak aurrera dauka egin beharra esan zuela adiskideak, dio lekukoak.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s