Presaren presaz

«Asti gehiago bazenuela jakin izan banu, kuleroak kenduko nituen.»

 Mary eta John New Yorkeko etxe-bloke berean bizi dira. Egun batean elkarrekin topo egin dute, eta zeharo maitemindu dira. Hilabete batzuk geroago, Johnek bere apartamendura gonbidatzen du Mary. Beste ezertarako betarik gabe ohean sartu dira. Handik minutu batzuetara, ahots kraskatuaz, esaten dio Johnek Maryri: «Birjina zeundela jakin izan banu, asti gehixeago hartuko nuen», eta erantzuten dio Maryk: «Asti gehiago bazenuela jakin izan banu, kuleroak kenduko nituen.» (Cfr. Osho: ‘Destino, libertad y alma’.

Horrelakoak dira presaren lanak. Azkar, agudo, presaka, “kendu paretik” esanez egiten dugu dena. Nora goaz, bada? Inora ez, baina segi behintzat.

Horretan, kristautasunak erru pixka bat badu. Mezua badakigu zein den: Bizitza bakarra da, eta ongi baliatu beharra dago, zerua irabazteko. Jakina, bakar horretan huts egiten baduzu, ez dago besterik hutsegiteak zuzentzeko, jokaldi bakarrean arriskatzen duzu dena.

Budistek ez daukate horrelako problemarik. Pertsona bakoitzak milaka bizi, karma, ditu. Lasai egoteko moduan daude, “oraingoan ez bada hurrengoan izango da” esanez.

Orain, ordea, sekulako paradoxa sortu da. Zerura begira zegoen zibilizazioa guztiz mundutar bilakatu da. 180ºko jira eman du. Lehen, beste mundurako bidea egiteko zegoen larria; orain, mundu hau aprobetxatzeko dago presa. Laburra da, eta ahalik eta etekin handiena atera behar zaio bizitzari, azkar ibili, ez gelditu. Autoa hartu, badaezpada ere potente samarra, eta goizean Ordizian gosaldu, eguerdian Lizarragan bazkaldu; Lezaunen kafea hartu, eta Larraitzen afaldu. Etxean zaudenean, berriz, bi telebista eta irratia piztuta eta, badaezpada ere, sakelan “segapotoa”. Facebook eta Twitterra ere martxan. Dena harrapatu nahi, dena jakin nahi, zakuan sartu nahi… azkar, agudo, kendu paretik!

 Egonarria pitzatu bakarrik ez, zeharo hautsi zaigu. Eta diogu, denok bat eginik, ahots bakarrez: “Bizitza bakarra baita, beraz disfrutatu eta gozatu”. Baina kontuz! Ondo dago orainean bizitzea, bizitza disfrutatu eta gozatzea, baina orainean bizitzea ez korrika eta presa bizitzea. Ez da itomenean galtzea. Hain zuzen, presentean bizitzeak patxadan bizitzea esan nahi, egunak duen minutu bakoitzari zukua ateratzea, naturak eskaintzen digun ikuskizun bakoitza miretsiz; adibidez, atzo eguzkiak, bera lotara erretiratu ostean, utzi zigun iluntze zoragarria, sorbeltzak eta enarak, hegaldi akrobatikoetan, xomorro-harrapaketan direla.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s