Berlin eta Nagasaki

 

 Lotura estua dago gainegitura eta azpiegituraren artean, baina bidirekzionala

 Gaurko eguna seinalatua da munduko historian, besteak beste bi gertakarirengatik, bata bestea baino mila aldiz mingarriagoa, noski, baina biak esanguratsuk, eta nola-halako lotura dutenak ere bai. Olinpiadetan gaudenez, hortik hasiko gara.  1936. urtea da, Berlingo olinpiadetan gaude. Jesse Owens atleta beltzak laugarren domina irabazi du, baita munduko errekorra ondu ere, 4×100 erreleboetan.

Suge-begi eta bibote faxistadun gizon txiki bat dago palkoan. Bere aldeko erakusleiho gisa erabili nahi ditu Berlingo joko olinpikoak diktadore arrazistak. Barrua sutan dauka ikusten ari denarekin: beltzak indartsu eta gailen. Hitler-ek irabazle guztiei esku emateko asmo du, baina Owensen laugarren dominak bere onetik ateratzen du. Palkoa supituan utzi eta desagertu egiten da, bere pentsamoldea garbi utzirik, nahiz eta artean ondorio zehatzak ateratzeko goizegi zen. Zoritxarrez, urte batzuk beranduago baieztatuko ziren haren buruan egosten ari ziren basakeria ankerrak.

Marxen arabera, ideologia eta jokaera asko –gainegitura– produkzio-sistema eta lan-erlazioetan –azpiegitura– oinarritzen dira. Baina nago, Hitler-en kasuan, ideologiak hil ala biziko eragina izan zuela, guztiz erabakigarria izan zela. Beraz, lotura estua dago gainegitura eta azpiegituraren artean, baina bidirekzionala eta ez bakarrik behetik gorakoa.

Bigarren gertaera, mila aldiz mingarriagoa. Kasu honetan, 1945ean gaude. Hiroshimaren ostean –abuztuak 6– Nagasaki kiskali zuten amerikarrek gaurko egunez, bigarren bonba atomikoa jausirik. Benetan balantze zirraragarria: Mitsubishi fabrikaren gainera jaurtiki zuten “Fat Man” izeneko bonba, Truman presidentearen aginduz. 50.000 bizilagun kolpean hiltzen dira, hau da, %53, 195.000 baitziren guztira. Horiez gain, 30.000 larriki zaurituak. Eta ondorengo urteetan milaka eta milaka gehiago hilko da erradiazioaren erruz.

Ez dugu esango Japoniaren politika, sasoi horretan, santu baten bedeinkazioa zenik, egia da, baina Estatu Batuek, beren historia osoan, egin duten kanpo-politika beste herrien kontrako gerra eta txikizioan oinarritu izan da. Ekintzaileak ere halakoxeak hautatzen dituzte, eskrupulurik gabeak. Esate baterako, Paul Tibbets pilotua, Hiroshimako bonba jaurtiki zuena, ez zen sekula damutu. Ez da hil zaharra: 2007an, 92 urterekin. Nagasakin bota zuena, berriz, Charles W. Sweeney, 2004an hil zen, 84 urterekin. Bistan da kontzientziako kargak ez ziela oztopatu luzaro bizitzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s