AHAL DEN BEZALA JATEN EMAN

Ahal den bezala jaten eman: Jesusek miraria eginda, Sánchez Gordillok dagoen tokitik hartuta

Jesusek ere, gutxienez behin, egin zuen lapurreta, astakumea harrapatu zuen, haren gainean Jeruselemen sartzeko «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartzean, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri niri. Norbaitek zergatik askatzen duzuen galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du”» (Lk 19-30-31). Bestalde, norbait behar gorrian dagoen kasuan, munduko ondasunak guztienak dira, bizitza duina izateko gizakiak behar duena osatu arte, dio Akinoko Santo Tomasek. Bakoitzak ahal duen moduan ematen du jaten: Jesusek ogien eta arrainen mirarekin, eta Sánchez Gordillidok dagoen tokitik hartuta.

 Azkenaldian, guztion ahotan dabil Sánchez Gordillo, Marinadelako alkatea, hipermerkatu batetik, ordaindu gabe, karrokada txiki bat jenero atera ostean. Gauza batek harritu nau asko: kontrako komentarioak gehiago entzun ditut aldekoak baino, baita jende txiroaren artean ere, delinkuentetzat jo ez duenak zorotzat hartu du. Inork ez du epaitu bere neurri justuan ekintza sinboliko hori. Beste ezer baino gehiago kontzientzia-esnatzaile izan beharko zuen, baina ez dakit, intoxikazio mediatikoaren erruz, gure kontzientzia narkotizaturik ez ote dagoen. Kristauon kasuan, hori larria da.

Twitterrean ere ikusi ditut haren kontrako txioak: «Marinadelako alkate hau, legez kontra, 2 soldata kobratzen aritu da, hori ez al da herriari ostea, Juan Manuel jauna?», dio José A. Borrerok. Modu bertsuan mintzatzen da María José Estrella: «Sánchez Gordillo jaunak bi soldata kobratzen ditu, alkate bezala eta diputatu gisa. Hobe, jakina, jatekoa lapurtzea norberak ematea baino, ez?» Akusatuaren erantzuna kontundentea da: «Inoiz ez dut kobratu alkate bezala.» Beste esaldi hau ere S. Gordillo jaunarena da, eta badu mamirik: «Zenbat milioi karro izango dira Bankian galdu diren 23.000.000.000 euro? Guardia Zibilak hemen ez al du inor atxilotu behar?»

Bistan da gure protagonista irain-kanpaina baten biktima dela. Badakigu zein diren antolatzaileak ere: botere eta dirudunen zerbitzuan dauden medioak eta komunikabideak. Victor Hugo idazle handiak esaten omen zuen aberats bakoitzak asasino bat gordetzen zuela.

ONUko Giza Eskubideen Komisioko Kontsulta Kontseiluko Presidenteordearen hitzak dira hauek: «Ordena kriminal eta kanibalean bizi gara, non kapital finantzariodun oligarki txikiek erabakitzen duten, forma legalean, noski, nor hil behar duen eta nor ez goseak.

 Dena esana dago.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s