Galileo eta Eliza

 

Elizak barkamena eskatu omen zuen Galileoren aurkako ekintza harengatik!

 Etzi, abuztuaren 25ean, 403 urte beteko dira Galileok lehenengo teleskopioa, Veneziako Senatuan, aurkeztu zuela. Horixe hartuko dugu aitzakiatzat, eta betiko topikotik abiatuko gara: Galileok eman zion buelta Munduari eta hari eskerrak utzi zion Lurrak Unibertsoaren zentro izateari, geozentrismotik heliozentrismora pasatu ginen. Badakigu zer ondorio izan zituen horrek zientzialari italiar handiarentzat: Elizaren zigorra, eta publikoki uko egin behar egiari, bizirik sutan erreko ez bazuten. «Eppur si muove» (Eta badabil!).

Elizak barkamena eskatu omen zuen Galileoren aurkako ekintza harengatik! Hori sinestarazi nahi izan digute, baina ikus dezagun zertaraino den egia eta egiazkoa barkamen eske hori. XX. mendera egingo dugu zuzenean salto. Pio XII.a izan zen lehena Galileoren aldeko zuzia pizten, Aita Santu hautatu eta handik lasterra. Bere biografoaren hitzak hauek: «… pena handia sentitu zuen Galileori gertatutakorekin.»

Besteak beste, 1979an, Juan Pablo II.ak barkamena eskatu zuen elizgizonek historian zehar egindako hanka-sartzeengatik. 1981ean, komisio bat osatu zuen hori guztia aztertu eta Galileori bere izen ona bihurtzeko. 1992 aldera amaitu zituen komisio horrek bere lanak. Ez, alabaina, burua erabat makurtuta, ezta gutxiagorik ere! Berretsi egin zuen Galileok ez zeukala argudio zientifikorik heliozentrismoa demostratzeko eta Eliza errugabea zela instituzio gisa eta Galileo beharturik zegoela obeditu eta Elizaren ‘Magisterium’aaitortzera.

 Ratzingerrek, artean kardinala zela, hitzaldi batean, Paul Feyerabend filosofo agnostiko eta eszeptikoaren hitzak bere egiten ditu: «Garai hartako Eliza Galileo bera baino ere lotuago zegoen arrazoiari; bestetik, Galileoren doktrinaren ondorio etiko eta sozialak ere hartu zituen aintzat. Beraz, epaia arrazoizkoa izan zen, eta oportunismo politikoak baino ez du justifikatzen errebisatzea. » Hori gutxi balitz, Bloch marxistaren iritzia ere ondo datorkio Ratzingeri Galileorena justifikatzeko: «sistema heliozentrikoa nahiz geozentrikoa aurreikuspen demostratuezinak dira.», eta batere lotsarik gabe botako du. Bloch-ek arrozoitzen du bere tesia, baina gaur egun guztiz gezurtatua, Erlatibitatearen Teoriari esker.

 Hori baino eskandalagarriagoa da oraindik Ratzingerrek C.F.von Wizsäcker-en hitzak ere bere egitea, zeinek bide zuzen-zuzena ikusten duen Galileoarengandik bonba atomikora.

Hori bada Elizak Galileori eskaini dion errehabilitazioa… hobe isiltzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s