Etsipena emandako presoak

Zoritxarrez, jende askok kartzelan ikusi nahi du Uribetxebarria azken arnasa ematen

 Gizarte arakaiztu batean bizi gara. Bakoitzak bereari eusten dio, arrazoibideak eta legeak alde batera utzita. Arte berezia daukagu gauza errazak zailtzeko. Uribetxebarriaren kasuaz ari naiz. Zoritxarrez, jende askok kartzelan ikusi nahi du azken arnasa ematen, legearen gainetik pasatuta bada ere. Hain zuzen, legea argia da. Kausak eta gauzak, politizatzen direnean iluntzen dira. Kode Penaleko 92.3 artikuluak zein Kartzela Arautegiko 196.2 artikuluak garbi adierazten dute gaixotasun larri eta sendaezina aski dela, egoera horretan aurkitzen den presoari baldintzapeko askatasuna emateko.

Hemen askori gauza ebidenteak ahanzten zaizkie: delinkuenteak ere pertsonak direla, eta pertsonak diren aldetik eskubide batzuen jabe. Eskubide horiek ukatzea, Barne Ministroak duela gutxi esan duen eran, izan daiteke prebarikazioa. Agian, Ezker Abertzaleak ere jaso nahi du alerik bere kutxatila politikorako, baina hori ez da arrazoia gauzak behar diren bezala ez egiteko. Adibidez, biktimen ordezkari omen den talde bat presio gogorra egiten ari da, Uribetxebarriaren askatasuna eragozteko. Bestetik, Audientzia Nazionaleko fiskalak zer ikuspegi legal eta, batez ere, etikorekin ipini nahi du errekurtsoa, epaileak libre uzte duen kasuan? Aski beharko luke izan mediku-taldearen informea eta informe horren arabera Kartzela Zaintzako epailearen erabakia.

Bada beste kontzeptu-errore bat ere –jakinaren gaineko kontzeptu-errorea, noski– gaixo terminala ez da barrik denbora laburrean edo oso laburraren barruan hil daitekeena, baizik eta gaixotasun sendaezina duena eta egoera atzera bueltarik gabearen mende dagoen guztia, nahiz eta, sufrimendu eta guzti, gaixoak erlatiboki denbora luzea bizitzeko probalitatea eduki. Ez da begiratu behar zenbat denbora bizi litekeen, gaixotasuna oso larria den ala ez baizik.

Bestalde, epaileak bisita lezake presoa, zenbait diligentziak tramitatzeko, baina presoaren osasun-egoera ezagutu nahi duela esatea, salto kualitatibo handiegia ematea da. Lehen esan dugun eran, gure ustez, medikuaren informeetara mugatu beharko luke.

Badago beste gauza bat ere demokraziarekin ongi uztartzen ez dena: zeren zain egon dira kartzelako arduradunak (mediku zein epaileak), kalean protestaka hasi aurretik, isiltasunean eta diskrezio osoz kasua, legeak agintzen duen moduan, bideratzeko? Orain, ikuspegi legal eta… baita humanitariotik ikusi beharreko kausa guztiz politizatu egin da.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s