AZKENEKOAK, LEHENENGO

Egoarekin identifikatzeak bizi-estilo bat hautatzea esan nahi du: gure egoa ipiniko dugu bizitzaren erdigunean edo zentroan, eta nork bere interesak baino ez ditugu hartuko aintzat. Interes horien aiekatik epaituko dugu dena. Gure jardunbide osoa interes horiei loturik egongo da, eta interes horien baitan antolatuko dugu bizitza osoa.

Baina egoa inkontzientea eta hutsa da –kontzientziaren fikzio optikoa baino ez–, Einsteinek esango zukeenez. Gurdi horretara igotzen dena gose-pasatu eta aseezin bihurtzen da; ez du atsegin eta gozorik, ez beretzat eta ez beste inorentzat. Egoarekiko identifikazio faltsu horren dinamikak galbidera darama pertsona. Inoiz ez du egiten nahikorik, beti gehiago behar du; hondorik gabeko saski hutsa baita egoa.

Ondorioa badakigu zein den: frustrazioa eta alferrikako sufrimendua, hedonismoaren gurpil zoroan murgildurik; izan ere, plazertsu bizi nahi izatea zilegi d; baina, inolako mugarik gabe, edozein preziotan lortu nahi izateak ez du egiten sufrimendua areagotu baino.

Zein da, ordea, horren guztiaren kausa? Nor garen ez ohartzea, puntu horretan ezjakin jarraitzea. Geure benetako identitatea ezagutzen ez dugunez, ez garena hartzen du identitatetzat; erraturik gaude eta bizi gara, sufrimenduan murgildurik. ‘Ezjakintasun basikoa’ deitzen diote adituek, benetakotzat harrarazten diguluko ‘ametsa’ baino ez dena. Aldiz, benetan erreala ‘irudipentzat’ jotzen dugu.

Antonio Damasio neurologo ospetsuak dioenez, gure eboluzioaren ondorio gisa, gizakiak ideia hau sortu du automatikoki: neu naiz nire garuneko pelikularen jabe.

Eta garunaren funtzionatzeko modua dela bide, nahasturik amaitzen dugu, hau da, uste dugu gogamenak esaten digun hori garela. Zer gertatzen da? Fracisco Rubiaren liburu baten izenburuak dioen eran, garunak ‘engainatu egiten gaituela’.

Gogamenak ez dezake jakin nor garen. Arrazoia sinplea da: gogamena ere ez da gure izate osoaren parte bat baino, ‘objektu’ bat gehiago. Bere esanetara jartzen bagara, gauzak ikusteko gaitasuna oso mugaturik geratzen zaigu.

Hain zuzen, ‘ikusteko’ (esnatzeko) ezinbestekoa da gogamena isilaraztea. Uxatu objektu mental eta emozional guztiak  –pentsamenduak, sentimenduak, emozioak, erreakzioak, afektuak…–, eta begiratu zer geratzen den. Izenda daitekeen guztia objektu bat gehiago besterik ez da. Beti irauten duena, bizi daitekeena, baina izendatu eta ez pentsatu ezin dena,  Hori da gure benetako identitatea: izatearen Kontzientzia purua, honela espresatu ohi dena: ‘Ni, Naiz’

Horrela ikusten eta hautematen du Jesusek bere burua, egoarengandik desidentifikatua, Kontzientzia transpertsonal moduan aitortua, identitate atenporal eta mugagabea. Eta hauxe esanarazten dio: ‘Abraham sortu aurretik Ni, Naiz’ (Jn 8,58).

 Pertzepzio horretatik, zeharo iraulirik geratzen da ‘ni bananduaren’ ideia edo ustea. Egozentrazioa aldatu egiten da, Batasun sentimendu eta esperientzia bilakatzen. Ego bereganatzaile huts izateari utzi eta bide edo kanal izateari ekiten dio, eta kanal horretan barrena jalgitzen da sakonean garena… Jakinduria eta errukirako bidea zabalik geratzen da.

Egoaren ezaugarria, gauzak bereganatzea, beretzat hartzea, baldin bada            –inportanteena izan–,  ‘Ni Naiz’en bereizgarria zerbitzua da.

Eta ikuspegi horretatik ulertuko dugu ongi Jesusek Jainkoa Grazia huts gisa zergatik aurkezten digun. Gogoan izango dugu ‘Jesus bere ikasleei oinak garbitzen’ ekintzazko parabola (Jn 13,1-15). Jesusek esklabo papera hartzen du, beste guztien zerbitzuan, eta, ekintza horrekin, Jainkoa ere Zerbitzu eta Zaintzaile gisa azaltzen digu.

Eskema horrek pertsona erlijioso askok Jainkoari buruz zeukaten irudia apurtu egiten du. Jesusen arabera, Jainkoak ez du kreatzen zerbitza dezagun. Jesusen hitzetan, Jainkoa Zerbitzaria da. Beraz, nola ez dugu ulertuko Jesusek bere burua ere horrela identifikatzea?

Orain garbi ikusten dugu ‘inportanteenak’ ez duela zentzurik. Jesusek bezala ikusten duenarentzat, ‘azkena’ da lehena eta guztien zerbitzari.

Horixe esan nahi du ‘haurra erdian ipintzea’ irudiak. I. mendeko Palestinan, ezerez hutsa zen haurra, ez zen aintzat hartu ere egiten –are gutxiago neska bazen–; haurrak ziren azkenak gauza guztietan. Orain, berriz, Jesusen bidez, garbi ikusten dugu engainua, eta irauli osoa ematen diogu, egoarekin identifikatzea engainu hutsa dela onartzen dugunean: lehenengoak azkeneko. Jesusek buelta ematen dio ikusmoldeari. Azkeneko horiek dira Jesusen begikoak, eta ‘Ni bidali nauenaren begikoak’.

(Cfr. E. Martínez Lozano, ebanjelioaren komentarioa -2012/09/23- Mk 9,30-37)

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s