Iritzi-artikulua ipuinaren egituran

KONTRAESANAK

Hasierako egoera 

Ez da dudarik etengabe zorionaren bila gabiltzala. Horren kontra ez dago ezer esaterik, gizonak berezko joera baitu hori. Txalogarria da zoriontsu izan nahia, horixe baita gizakiak mundu honetan duen egiteko nagusia.

Hasierako egoera aldatzen duen gertaera 

Baina kontraesan nabarmenean erori gara.

Korapiloa 

Gure barrenak bakea nahi du, eta gerraz inguraturik. Telebista buru dela, alde guztietatik zoriona eskaintzen ari zaizkigu, eta deprimituen kopuruak gora egiten du.

Oraintxe ez dago kasik ezer kontsumitu ez daitekeenik, baina gure barrena ezin da asebete. Inoiz baino pilatuago bizi gara, eta gero eta bakartiago sentitzen gara. Ahalik eta merkeen produzitzea da helburua, eta gero eta zorpetuago bizi gara. Justizia eskatzen dugu munduan behartsu eta larri bizi direnentzat, baina ez gara pasatzen telebistako irudiek eragiten diguten erruki-sentimendutik; ez gara gauza errukia sentiarazten digutenen alde konpromiso seriorik hartzeko. Buru-belarri gabiltza patxadaren bila eta ez gara konturatzen presaka bizi garela, paradoxikoki toki guztietara berandu iritsiz.

Amaiera 

Iñaki Beristainek dioenez, gaur egungo zibilizazioak gorputzari kasu handia egiten dio; bihotza, ordea, oso txiki geratu zaigu. Eta hauxe galdetzen digu: “Bizitza luzatu bai, baina bizitzen ikasten ez bada, zertarako bizi gehiago? Munstruo baten antzeko gizakia sortzen ari omen gara: gorputz handikoa eta bihotz txiki-txikoa.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s