Esamoldeak, hizkera jatorra

Animaliak eta esamoldeak

Hizkuntza guztietan hartzen dira animaliak erreferentziatzat. Geuren burua animaliekin konparatu beharra daukagu, nonbait, geu nolakoak garen jakiteko. Denok dakigu lanak grazia handirik egiten ez dioinari ZORRIA BAINO ALPERRAGOA dela esan ohi diogula. Esan beharrik ez dago, MANDOA ZERRALDO BOTATZEKO MODUKO USAINA darionak ez duela soinean kolonia usain gozo freskorik eramango. Era berean, indarra sobrean duenari ZEZENAK BAINO INDAR GEHIAGO duela esango diogu. Honako konparazio hauek ere ez dira azaren barreneko orria: LIPUA BAINO GAIZTOAGOA, BAREA BAINO MAKALAGOA, ASTOA BAINO TONTOAGOA, ZERRIA BAINO ZIKINAGOA…

Fernandoren egiak

Aparra bezala dauka horrek dirua.

Aze hitzontzia hire lagun hori!

Fernandoren egiak dira horiek.

Gero alferrik izango da nigar egitea.

Goian behean euria ari zuen.

Horixe bai dela esker gaiztokoa!

Horrek ez du ez punta eta ez ipurdi

Hutsaren baitan hartzen dute kargu hemen.

Kaskarin bat aski da bazter guztiak nahasteko.

Leku ederrean zagok hori Indurainen mailara iristeko.

Nahiago nuen hitzik atera ez banu.

Oker zaude, gizona; hori ez da horrela.

Ondo hasi da, baina azkenean, pott egin du.

Zartagiari kirtenetik gogor eutsi.

Zer esaten ari zarete zuek, esne mamitan bizi zarete eta.

Zirt edo zart egin beharrean gaude oraintxe.

Eman

 Alde ezazu begien bistatik, bakea emango duzu eta!

Alkateak bere gestioaren kontu eman omen du.

Aze pasada eman genion!

Besterenetik erraz ematen duk hik!

Egon zaitez lasai, hazten denean ume horrek buru emango du eta!

Ertzainak istripuaren berri ematerako jakinda geunden.

Ez dugu nolanahi amore emango

Gabardina horrek onenak eman dituela uste dut.

Goian behean ari du euria.

Hitz ematen dizut gehiago ez dela gertatuko.

Joxek eman zigun aditzera.

Lanak eman behar dizkigu ume horrek!

Senitartekoez inguraturik eman zuen azken arnasa.

Buru emango badugu gainean egon behar!

Hartu

 Jendeak ahotan hartua dauka herriko medikua.

Irakasleak begitan hartu nau..

Inoren begikoa izateko, ondo portatu behar da.

Ekipo osoak elkar hartu behar du.

Ondo gogoan hartua/jasoa daukat erretoreari buruz esan zenidana.

Pertsonarik xumeena ere aintzakotzat hartu behar da..

Gure sagastian lapurretan ari zirelako hartu genien kargu.

Suak hartuta jarri nintzen.

Usaina hartuta nengoen, lehenago ere, matrimonio hori ez zebilela ondo.

Zelatako Joxe ezkontzen omen da. Honez gero Elizak hartuko du!

Santu hartua

Jan

 Olanok jan zion mundiala Induraini.

Gurasoek utzitako diruak jan ditu eta orain kontuak!

Nik ez diot inoiz inori emandako hitzik jaten.

Egin didatena egin eta nor ez litzateke tripa jaten egongo?

Oraintxe jan diat hemen zer gertatzen ari den

Beste batzuk

A

A ze nolako istilua!

Abelera hura ikusi eta negarrari eman nion.

Adarra jo.

Aditzera izan

Ahoa bete hortz utzi nuen.

Ahobero hutsa da hori.

Ahoko zuloan uzten zion pilota eta, tanto egingo ez zion ba!

Ahoko zulora begira egon.

Aho-zabalik geratu.

Ahul samar nabil, egia esan

Ahuntzak adina ardiak!

Aidean irabazi.

Ainara hori ondo goiz-oilanda dator.

Aintzakotzat hartu

Aitaren batean.

Alde hemendik!

Alderoa

Aldez edo moldez.

Alferrik ari gara!

Aproposa, aukera-aukerakoa.

Arima erratua ez ezik heriotza bera zirudiena

Atzekoz aurrera jantzi.

Aukeran, txuleta nahiago dut.

Aurreak erakusten dik atzea nola dantzatu.

Australiarra haizela? Lekutakoa haiz!

Azpijanean ari da.

B

Bai zera!

Banengoen ba, ni!

Bapo bizi zara

Bateko dirua behar duela, besteko kotxea aberiatu zaiola…

Bazterrak nahasi

Beharko geldirik egon!

Beharregite ederra egin dut.

Behin edo behin.

Behin laurogeita hamar urtetara iritsiz gero ez dago erronka handirik jotzerik.

Bereak eta bi entzunda han geratu da.

Berehalako batean.

Berez etorri zaio nahigabea.

Beroarena kendu.

Berriketan ibil zaitez eta, mina hartzen baduzu, ikusiko duzu!

Betor nirekin

Bi hankako otsoak.

Bi urtez azpiko haur guztiak hil zituen Herodesek.

Bideak betean zetorren.

Bostekoa luzatu.

Buru berotzaileren bat izan da hor.

Buru-belarri ari da euskara ikasten.

Burutazio hura uxatzeko

D

Direnak eta ez direnak esan dizkio muturrera!

Dituen eta ez dituen sosak

E

Ederra daukazu!

Ederra kontua!

Egonean giro?

Egunak joan eta egunak etorri.

Egundoko zartada

Egunetik egunera okerrago gabiltza.

Egunik onenak eman ditugula uste dut.

Entzute hutsarekin gaixotzen naiz

Entzutea izan.

Esan eta izan!

Esanekoa izan.

Esne mamitan bizi zarete eta?

Etorritako bidetik joaten zitzaion

Etsipenak emanda

Ez ahal duk ausartuko!

Ez arre eta ez so!

Ez banau garbitzen!

Ez da egia izango!

Ez da erraza zu gabe ohitzea!

Ez da horrenbesterako izango!

Ez da nire gustoko tragoa, baina!

Ez dago ekaina iritsirik!

Ez dauka zer eginik!

Ez diat zipitzik ere jokatzen

Ez diozu ez dena!

Ez dira atzo goizeko kontuak.

Ez dut zer galdurik

Ez naiz alfer gaiztoan etorri Aizarnako puntatik

Ez nuke egon nahi horren larru-azalean!

Ez zerurako eta ez infernurako geratu

Ez zuen asko usteko, baina adarra ederki jo diogu.

Ezaguera gehixeago nahi litzateke.

Ezarian-ezarian hobeto egosten da eltzea.

Ezinean dabilenari laguntzeko jende ona dago hemen!.

Ezta burutik pasa ere!

Ezta pentsatu ere

F

Finala beti finala da

Firin-faran ibili eta gero etxera anparo bila

G

Gaitzerdi!

Gaizki esaka ari zaizkigu

Galanta, gainera!

Galduan atera

Galtzak bete lan!

Garai ederrean patata-haziarekin, patatak erne eta gero!

Garai onean zatoz erreklamazioarekin!

Gau eta egun, etengabe, ari gara lanean.

Gauetik goizera alda liteke bizimodua; istripu bat aski da horretarako.

Gaupasa egin nahi duzula! Hamalu urte besterik ez eta… ederki eman ere!

Gaur hilak zenbat ditu?

Gaur-biharretan.

Gazte askoa da oraindik.

Gazte bai! Aspaldi gazte izandakoa!

Gaztetan zailtzen denak baditu bere bentajak.

Gizona ez da metroarekin neurtzen.

Gizona gizonarentzat otso

Gizonaren izatea ez dago handi-txikian.

Gogaikarria zara horratik!

Gogorrean hasten bada, muturreko bat eman eta hankaz gora bota, bere lege eta guzti.

Gorputzaldi txarra daukat gaur.

Gorpuzkera polita eta dotorea du horrako mutil horrek!

Gorriak ikusitakoak gara gu.

Gozoa jarri da!

Gure aldean gaztea da hori.

Gure etxean hankarik gehiago jarri ez.

Gutxi fidatu!

Guztia beharrekoa da.

H

Haginak aspaldi berdinduta egongo da hori.

Hainbestean gabiltza.

Haizerik ere ez huke han sartuko!

Hamaika amaren semek han izango du ostatu!

Han-hemenka.

Hanka hankari emanda.

Hankak laster jaso.

Hara hor esan egia!

Hark dauka etorria.

Hatzak eta behatzak jan

Hau beroa egiten du!

Hau da harria!

Hau estuasun gorria!

Hau isilik gordetzeko kontua duk

Hau marka!

Hezeak eta iharrak jan

Hezur eta azal dago, gaixoa.

Hezurrak osorik ekarri genituenean, gustora!

Hik egitzak etxeko lanak!

Hik, moteil, argizarizko animoa daukat. Beti hiletak jotzen!

Hitzetik hortzera

Hobe duzu, umeari zerbait egin!

Honenbestean gustura!

Hor doa sakatzera!

Hor konpon, Marianton!

Hor nonbait ibili!

Hori beste kupel bateko sagardoa duk!

Hori da patxada, hori! Egonean giro, ezta?

Hori eta horrenbestez, ez dizute baimena emango.

Hori jakin izatera

Horixe etorriko dela!

Horrek ez du hurrengo kukurik entzungo.

Horrek ez zeukak bueltarik

Horrek, neska, euli bat hiltzeko kapazitaterik ere ez zeukan!

Horrekin zabiltza? Horrek, gizona, haizea besterik ez du buruan.

Horrenbeste hankagorrirekin ez dakit ama horrek buru emango duen.

Horretarakoxe nago!

Hortik aurrerakoak hor konpon!

Hortxe-hortxe ibiliko da.

Hots txarrak atera dizkiote.

Hura zen ziztua! Ez zuen harrapatuko infernuko deabruak ere!

Hutsaren baitan galdu zuen apustua. Tanto baten aldea zen guztia!


I

Ia gureak egin du.

Idia adar eta guzti jango nuke oraintxe.

Indarrak bajatuta egon

Inoren praketan sartzen denari horixe gertatzen zaio; beti galduan atera.

Irrikan nago Aste Santua iristeko.

Isil nadin

Istilu gorriak paseak gara gu geure denboran.

Itxura antzean edo? Ba, nahikoa poliki

Itzal handikoa izan.

Izarretan gora igo da angularen prezioa.

J

Jai eta aste, etengabe egiten dugu lan.

Jainkoa lagun dakigula!

Jainkoak bestek ez daki zenbat sufritu dudan kontu horrekin!

Jainkoari aurrea hartu dio, bere buruaz beste egin du.

Jakin izan banu!

Joan, ez joan egon zen, eta asmatu egin  zuen, bestela hura ere hantxe garbituko zen.

K

Katu madarikatu hori!

Kinka larrian egon.

Kolokan egon.

Komeni baino huts gehiago egin

Konforme, Jaxinto!

Kontu-kontari

Kosta ahala kosta.

Kabila ez da inoiz ere puntatik hausten.

L

Lainoa sartu eta ezin dugu biderik ebaki.

Lanak ditu hori ongi konpontzeak!

Lapurra halakoa!

Legearen izenean nator

Lepoa bihurrituko nioke alu horri!

Leporaino egin.

Lur jota nengoen


M

Majo jan du!

Medikutan ibili

Meza-luzagarria.

Mingain puntatik kendu didazu.

Mingainaren puntatik kendu didazu.

Mingainera etorritako guztiak esan nizkion.

N

Nagiak atera.

Nekearen nekez bihotzak leher egin eta bertan ziplo geratu zen.

Ni batere jokatzen ari ez eta

Nik ardoa edaten dut suelto! Hain suelto edan ere!

Nik esneko haurra izan behar nuen artean.

Nire laranja jan duela? Bereak eta bi entzun beharko ditu, ba!

Niri adarra jotzen? Deskuidatzen baldin bada nik kenduko dizkiot horri tonto usainak!

Noan etxera

Nondik edo handik konpondu beharra dago arazo hau.

Noraezean dabilen gizona arriskutsua da.

Nork santu egingo dabil hori.

O

Odolkiak ordainetan.

Okituta nago beti haragia jaten.

On egin deizula!

Ondo behetik jotzen duzu zuk! (erosleak ganaduagatik gutxi eskainitakoan)

Ondo konpontzen badira, hainbat hobe.

Ondo latosoa haiz behintzat!

Onenak emanda gaude gu!

Ongi izan!

Oniritzia

Oraindik Ez du gai galdurik

Oraindik ez du garai galdurik,

Ordubetez azpitik iritsiko da puntaraino.

Orpoz orpo

Otsoak ez du otso haragirik jaten

P

Paretarekin hizketan aritu.

Penaren penaz hil zen Danbolinero.

Penatxo nuela geratu nintzen etxean.

Propio galdu?

Puri-purian egon

S

Sardina baino antxoa nahiago dut aukeran.

Soro horiek emango dutena eta putza, biak bat

T

Tantua ikusi egiten dute egin baino lehen

Tarteka-marteka etortzen da.

Tontoa halakoa!

Topean

Tutik ere ez dakit inglesez.

Txikerra gehiago da

Txikerrari izerdi hotza zerion

Txoriburua halakoa!

U

Ume-umetatik ekarri zuen horrek musikazaletasuna.

Utziozu! Doala, nazkante zikin hori!

Z

Zalantzan ipini.

Zaude horretan!

Zaude isilik, kontakatilu hori!

Zehar etzanean nengoela, bat-batean sirena hotsa. Hura sustua!

Zer esatea nahi duk!

Zer moduz? Hainbestean.

Zertan dira posturak?

Zintzo ordaindu.

Ziri ederra sartu hidan herenegun.

Zortzi egun barru.

Zuk hori esanarekin dena egina daukazu!

Zur eta lur geratu ginen.

Zure aldean zaharra naiz.

Zurru-murrua zabaldu

 

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s