Ekintza egokiak

Taktika eta estrategia egokiek ongi funtzionatzen dute animalien artean ere

 Terrenoa ezagutzea, indarrak neurtzea, testuingurua jakitea, egoeraz ohartzea… ezinbestekoa da ekintza egokiak burutzeko edo ekintzak egoki burutzeko.

Aurreko astelehenean, Iruñako Erregistro Zibilean izan nintzen, paper batzuk ateratzen. Leihatilako mutilak bazekien –maila apal samarrean bederen– euskaraz eta saiatu zen ahal zuena egiten, nahiz eta berehala eman zidan bere egoeraren berri. Handik aurrera ez nuen behartu euskaraz mintzatzera, erdaraz lagundu nion nire bisitaren motiboa zein zen azaltzen; bera, berriz, oraintxe erdaraz eta oraintxe euskaraz (motel antzean) mintzatzen zitzaidan. Hizkuntzarena lasai hartzeko esan nion, hala ere dezente ahalegindu zen euskaraz egiten. Haserre-aurpegia ipini izan banio, saiatuko al zen horrenbeste?

Bezperan, berriz, igandean alegia, egiten ditudan joanaldi horietako batean, auzotar baten zortziurreneko meza izaki, elizan izan nintzen. Apaizak ez zuen irakurri igande horri zegokion ebanjelioa (dibortziatzearena eta Maisuak gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzen dituena), beste bat baizik. Hasieran, harritu egin nintzen, baina berehala ulertu nuen motiboa. Barkatuko didazue argi edo esplizituegia ez izatea, baina baziren tartean pertsona eta zirkunstantziak irakurketa hori baztertzea gomendatzen zutenak. Kasu horretan, apaizak jakin zuen egoera interpretatzen, testuingurua baloratzen; ikusi zuen herri txikiegian zegoela, anonimatua ezinezkoa zela, kontua ez dela inor mintzea denek ezagutzen dutelako, eta irakurgai horiek herri eta eliza handiagotarako utzi behar direla. Nik nota ipini behar banio, ‘bikain’ ipiniko nioke apaiz horri.

Asteartean, zaborra botatzera joanik, eszena kuriosoa ikusi nuen. Hiru zakur, bat handia eta bi txikiak, ziren protagonista. Festa ondorenean ez zaie falta izaten zer janik herriko zakurrei; baina banaketa, noski, ez zen denen gustukoa. Zakur handia zen jaun eta jabe; maska-maska ari zen hezur eta okela artean hortz-haginak astintzen. Txakur txikietako bat zaunkaz ziharduen, zainak eten beharrean; aski zuen, ordea, zakur handiak burua altxatzea, buztana hankartean sartu eta sabel-hutsik ihes egiteko. Bien bitartean, beste txakur txikia isilik zegoen, isatsa dantzari zuela, eta egokierarik txikiena baliatzen zuen, handiari jatekoa ostu, irentsi eta, berriz ere, ezpainak miaztuz isatsa dantzatzeko. Taktika eta estrategia egokiek ongi funtzionatzen dute animalien artean ere.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s