Norbera zaindu ezinik

Partiduaren interesari askoz ere gehiago erreparatzen zaio onura publikoari baino

 Giza talde, elkarte edo zerbitzu bat sortzen denean, helburu batekin sortu ohi da. Esate baterako, pertsonak eta ondasunak zaintzea da poliziaren egitekoa. Sarritan, ordea, herria babestu beharrean, herriaren kontra altxatzen da polizia, azkenaldian Atenas, Bartzelona, Madrilen edo Valentzian ikusi dugun eran. Baina sarritan egin zaio eraso poliziari berari ere, adibidez narkotrafikoaren edo terrorismoaren kasuan, eta orduan poliziak bere burua zaintzen dauka lanik asko. Beraz, nola zaindu beste pertsonak eta ondasunak? Hemen bertan nozituak gaude ertzaintza egunero kalean ikustetik erabat ezkutatzera, atentatu beldurrez.

Alderdi politikoak aipatuko ditut orain. Horien egitekoa, teorian, herriaren alde saiatzea da, komunitateak hainbat eremutan dituen problemak konpontzea. Solidaritatea banderatzat harturik herriaren gida izatea dagokie, bidea markatu eta proposamen egokiak egin behar dituzte. Indibidualismoa edo ‘egoa’ gainditzen lagunduko duten formulak plazaratu eta kontzientzia kolektiboa indartzeko sistemak aurkitzen saiatu beharko lukete. Baina askotan atzekoz aurrera egiten dira gauzak. Partidismo izugarria nabari da Alderdi politikoetan. Partiduaren interesari askoz ere gehiago erreparatzen zaio onura publikoari baino. Elektoralismoaren mendean daude denak. Boto batzuen izenean egiten diote uko benetako politikari.

Erlijioa edo erakunde erlijiosoak datoz ondoren. Zenbat problema hor ere! Niretzat, larriena da benetako mezua desitxuratzea. Pertsona izan beharrean zentro eta gune, erakundea bera bihurtu da protagonista. Adibidez, non gelditu da ‘Jainkoren Erreinua’ espresioaren benetako esanahia? Edo “ez naiz etorri zerbitza nazaten, zerbitzatzera baizik?” Ahanzte horrekin batera, bakoitzak bere doktrina inposatu nahia nabari da, aginte-gosea, testuen irakurketa literalista. Ezerk izatekotan, erlijioko testuek daukate premia larria paradigma zaharretik berrira itzultzeko. Gaurko gizaki postmodernoak ezin ditu ‘jan’ paradigma premodernoak beretzat interpretatu zituen testuak.

Dena den, giza talde guztietan izaten edo sortzen diren arriskuak dira. Denek nahi dute euren taldea indartsu ikusi, besteen gainetik egon, zertarako sortu ziren ahazturik. Espazio bat okupatzea eta nori agindua izatea da kontua. Egozentrismoa eta etnozentrismoa harlauza handi bana dira gure bizkarrean. “Me llena de orgullo y satisfacción servir a este pueblo”, esaten duten denek, baina axaletik.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s