GAITASUN KOMUNIKATIBOA

1. GAITASUN LINGUISTIKOA [eduki formalak] (zuzentasuna)

1.1. Deklinabidea:

  Ongi bereizten al dira mugagabea, mugatua, singularra, plurala… forma zein funtzio aldetik?

 Posposizioen erregimena ondo erabiltzen al da?

 1.2. Aditz sistema:

  Aditz sistemarik ez al da nahasten?

 Aspektua, denbora, hipotetikoa/erreala nahasten al al dira?

 1.3. Sintaxia:

  Komunztadura zuzen erabilita al dago?

 Ergatiboa ongi erabilita al dago?

  Galdegaia zuzen erabiltzen  al da?

 Zehar galdera, eraltiboa eta konpletiboa ongi bereizten al dira?

 Juntagailuak eta menderagailuak zuzen erabiltzen al dira?

  Intentsiboak zuzen erabiltzen al dira?

 (…)

 1.4. Ortografia:

2. GAITASUN SOZIOPRAGMATIKOA [eduki pragmatikoak]

 (kontestuan egokitu)

2.1. Igorlea:

Kontutan hartzen al da igorlearen kargua edo rolak eskatzen duen hizkera?

 2.2. Hartzailea:

 Kontutan hartzen al dira hartzailearen adina, ezagutzak eta interesak?

 Kontutan hartzen al dira gaiari dagozkion hizkera eta xehetasunak?

 Hitz eta esamolde egokiak erabiltzen al dira? Ba al dago zehaztasunik gabeko hitzik?

 Kontutan izan al dira hartzailearentzat ezezagunak izan litezkeen terminoak?

 Igorleak hartzaileari ematen dion tratamendua egokia al da?

 2.3. Testuaren helburua:

 Argi eta garbi al dago helburua?

 Testuko ideiak eta xehetasunek ba al dute zerikusirik lortu nahi den helburuarekin?

Zein da helburua: kontatzea, deskribatzea, argudiatzea, zerbait azaltzea… konbentziteko, hartzaileare­gan eragiteko?

 2.4. Berbaldi mota:

  Elkarrizketa, erreportajea, iritzi artikulua, gutuna (era askotakoak), ipuina, testu dibulgatiboa…

 Erabiltzen den berbaldi mota egokia al da helburua lortzeko?

 Testuak errespetatu al ditu berbaldi mota horrek gure gizartean dituen ezaugarri formalak?

 2.5. Edukia:

  Nahiko informazio ematen al da gaiari buruz, hartzaileak garbi uler dezan?

 Zerbait erantsi beharra al dago mezua garbiagoa izan dadin?

 Ba al dago lortu nahi den helburuarekin zerikusirik ez duen informaziorik?

Erabiltzen diren argudioen sendotasunak helburua erraztu egiten al du?

Testuak luzera egokia al du?

 2.6. Aberastasuna:

Arretari eusteko, informazioa dosifikatzen al da?

Irakurlearengana iristeko eta inplikazeko estrategiarik ba al dago?

Testua aberasteko esamoldeak, hitz joko, konparazio, metafora, enfasi, e.a. ageri al da testuan?

Egitura aberatsik ikusten al da?.

3. GAITASUN TESTUALAK [eduki testualak] (baliabide testualak)

 3.1.  KOHERENTZIA

3.1.1. Tesia:

Zein da tesia? Garbi adierazita al dago?

3.1.2. Paragrafoaren azterketa:

 Zein da ideia nagusia? Argi eta zehatz adierazita al dago?

Bigarren mailako zein ideiek garatzen edo azaltzen dute ideia nagusia?

Adibide egokirik ba al dago?

Ba al dago paragrafoaren batasuna hausten duen esaldirik edo kontraesanik?

Ideiak ordena logikoan ala irizpide jakinik gabe emanda daude?

Bigarren mailako ideiak egoki ordenatu al dira?

Ongi konbinatu al dira esaldi luzeak eta laburrak?

Behar den informazio guztia ematen al da, alferrikakorik gabe?

Gaiarekin loturarik ez duen alderdirik ba al dago?

 3.1.3. Ordena:

Paragrafoak egoki ordenaturik ageri al dira?

 3.1.4. Progresio tematikoa:

Informazio berria ematean baliatzen da ordura arte eman den informazio zaharraz?

Sarrera egokia ematen al zaio informazio berriari?

3.2.  KOHESIOA

3. 2.1. Kohesio emaileak:

3.2.1.1. Juntagailua: eta, baina, edo, ez ezik, nahiz, ala…

3.2.1.2. Menderagailua: mendepo esaldiak sortzen dituzten partikula guztiak (helburuzkoak, kausalak, baldintzazkoak, denborazkoak, erlatiboa…

3.2.1.3. Lokailua: jakina, noski, hau da, alegia, adibidez, batik bat, lehenengo, azkenik, halabeharrez, harrezkero…

3.2.1.4. Erreferentzia:

Izenordain pertsonala

Erakuslea (katafora, anafora).

Adberbioa

Artikulu mugatzailea

 3.2.1.5. Ordezkapen semantikoa:

Errepika

Sinonimoa

Hiperonimoa

Hiponimoa

Kohiponimoa

Inguru erlazioa

Puntuazio markak

Nominalizazioa

 3.2.1.6. Elipsea:

 3.2.1.7. Puntuazio markak:

3. 2.2. Kohesioa testuan:

 3.2.2.1. Paragrafo barruko loturak:

  Paragrafoko perpausak egoki loturik al daude elkarren artean, ala telegrama antza hartzen dute?

 Egoki erabili al dira lotura-hitzak eta erreferentziak?

 3.2.2.2. Paragrafoen arteko loturak:

  Paragrafoak elkarrekin ongi josita ageri al dira, ala kateatu gabe?

 Egoki erabili al dira lokailuak?

4. GAITASUN ESTRATEGIKOA [eduki estrategikoak] (prestakuntza)

 4.1.  Oinarrizko faseak

4.1.1. Gaia aukeratu: tesia, ikuspuntua.

4.1.2. Komunikazio parametroak finkatu, egokitasuna

4.1.3. Ideiak bildu

4.1.4. Ideiak hautatu (tesiaren arabera)

4.1.5. Ideiak antolatu zati nagusien arabera

4.1.6. Eskema egin.

 4.2. Testua idatzi

 4.3. Testua zuzendu eta berridatzi.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s