ITZULKETA

Zer da itzultzea?

Definizio sinple batez erantzungo diogu. Itzultzea da T1 testuan adierazten dena T2 testuaren bidez ematea. Sorburu-hizkuntza deitzen zaio T1en eskribiturik dagoen hizkuntzari eta xede-hizkuntza (XH) T2n idatzita dagoen hizkuntzari. Hurrengo bi baldintza hauek ezinbestekoak dira: SHn adierazten den guztia egon behar du XHn, eta XHn dagoen testua ez da izango SHn dagoen testua baino ulergaitzagoa. Lana errazten bada, oraindik hobe. Bestetik, esan gabe doa, itzultzaile izan nahi duenak bi hizkuntzak, SH eta XH, menderatu behar ditu ongi. Bada kontuan izan beharreko beste gauza bat ere: T1en formulazioa bera ere ez da absolutua; informazio bera emateko egon daitezke formulazio bat baino gehiago.

  • Hoy ha habido una manifestación en Bilbao contra los recortes.
  • Hoy se ha celebrado en Bilbao una manifestación contra los recortes.
  • Hoy ha tenido lugar en Bilbao una manifestación contra los recortes.

Demagun T1en bigarren formulazioa azaltzen dela. Guztiz egokia izango litzateke hurrengo itzulpen hau:

  • Gaur Bilbon manifestazioa egin da murrizketen aurka.

Euskarazko formulazioa erdarazko edozeinen ordain egokia da. Hain zuzen, ez genuke asmatuko se ha celebrado literalki itzuli nahiko bagenu. Adibidez, ospatu hitza ez baita egokia testuinguru horretan. Bestetik, euskaraz ez daukagu manifestazio bat zertan esanik, manifestazioa baizik. Horregatik da garrantzitsua bi hizkuntzen funtzionamendua ongi ezagutzea.

Esanahia itzuli behar da. Ez da transposizio gramatikal hutsa egin behar. T1ek duen intentzioa eta eragina sortu behar da irakurlearengan T2ren bidez.

Honako hau da itzulpengintzaren axioma nagusia: T2k autonomia osoa izan behar du T1ekiko; alegia, T2 ulertzeko ez da T1era jo behar. Ez dadila igarri testua itzulitakoa dela. Ez dago arrazoirik T2 T1 baino kalitate eskasagokoa izateko. Norberak sinisten ez duen testua, irakurleak gutxiago sinestuko du. Beraz, T1 behar bezala asimilatu gabe ez da T2 sortzen hasi behar. Areago oraindik, T1 testu txarra izan arren, ez dago inolako aitzakiarik T2  kalitate txarrekoa izateko.

Kasik esan beharrik ere ez dagoen kontu batekin gatoz orain. Itzulketa prozesuan bi pauso daude: T1n deskodifikatu eta T2n kodifikatu. Deskodifikazio prozesuan,  T1 azaleko egituratik libratu eta sakoneko egiturara jotzen da. Sakoneko egitura hori interpretatu egiten da; ezin da zuzenean komunikatu. Hala ere, intersubjektiboa denez, kontrasta daiteke, baina azaleko formulazioen bidez. Inoiz ere ezin da frogatu esanahia bera denik. Era absolutuan, itzulpena ezinezkoa da, baina funtzionatu egiten du. Mundua ez litzateke gaur dena izango, itzulpenak funtzionatuko ez balu.

Begi-bistakoa denez, lexikoa eta gramatika baino gehiago da testua. Eta ez dago itzultzerik interpretatu gabe. Hauek ere testuaren osagaiak dira: a) komunikazio-xedea, b) hizkuntza-maila, c) estiloa, d) tonua, e) T1eko kulturaren barneko erreferentziak. Hori guztia interpretatu egin behar, eta T2ko oinarri linguistiko eta kulturaletara egokitu, irakurleagan eragiteko .

Hauxe da urrezko erregela: jatorrizko testutik ahal bezain gertu ibili, baina behar bezain urruti.

Itzulketarako adibide praktiko batzuk (gaztelaniatik)

Bada euskaraz aditza esaldiaren atzean ipini behar delako mitoa, Xebero Altuberengandik omen datorrena, eta geroztik ere arrakasta izan duena. Ezibestekoa da horren gaineko gogoeta bat. Beraz erdarazko eskema edo ordena hau da: subjektua, aditza, obektua (larbur esantsa); euskarazkoa, aldiz, beste bau: subjektua, objeltua eta aditza. Hori ulermenarentzat, zenbait kasutan, oztopo handia da. Ipin ditzagun adibide batzuk:

Jatorrizko testua:

Honek senarra ondo aukeratu zuela berresten du. Berriz ezkondu behar balu ere lehengo berberarekin ezkonduko litzatekeela gaineratzen du.

Bertsio berria

 Honek berresten du senarra ondo aukeratu zuela, eta gaineratzen du, berriz ezkondu behar balu ere, lehengo berberarekin ezkonduko litzatekeela.

Jatorrizko testua

Geure baitan federik gabe bizi gintezke, baina batere sinemenik gabeko inguru batean bizitzea poesiarik edo bestelako artetik gabeko munduan bizitzea bezain gogor eta latza suertatuko litzaiguke. Ezinezko ere bai. Erlijioak bere kontra egoteko bederen balio du. Erlijioaren zuzia gizonak beharrezkoa duela uste dut.

Bertsio berria

 Bizi gintezke geure baitan federik gabe, baina batere sinemenik gabeko inguru batean bizitzea suertatuko litzaiguke poesiarik edo bestelako artetik gabeko munduan bizitzea bezain gogor eta latza. Ezinezko ere bai. Erlijioak balio du bere kontra egoteko bederen. Uste dut gizonak beharrezkoa duela erlijioaren zuzia.

Jatorrizko testua

Erosotasun edo komoditatea nahi izaten du gure gorputzak, baina zaildu gabe ezer gutxi lortzen da bizitzako edozein arlotan ere.

Bertsio berria

Gure gorputzak erosotasun edo komoditatea nahi izaten du, baina ezer guxi lortzen da zaildu gabe, bizitzako edozein arlotan ere.

Gehiago sakondu nahi izanez gero ikus:

https://rufiraola.wordpress.com/2012/10/18/testu-ulergarriagoak-sortzeko-proposamena/

Gaztelerazko hainbat esapidek –errefrau, esamolde, hitz-joko, eta abar– atsotitz, nolabaiteko tradizioa duen ordain zuzenik ez du, ez da itzuli behar hitzez hitz.  Horrelakoetan, esanahiaren abstrakzioa egin eta euskaraz nola adieraziko genukeen aztertu behar dugu. Beraz, atsotitz edo esamolde baten ordainak ez dauka zertan izanik  atsotitza edo esamoldea.

Adibidez:

  • Ese tema va a ser la gallina de los huevos de oro de la prensa rosa.
  • a) Gai hori urrezko arraultzen oiloa izango da prentsa arrosarentzat.
  • b) Mauka ederra izango da gai hori prentsa arrosarentzat.
  • c) Gai hori dela eta ez dela, pagotx ederra izango du prentsa arrosak.
  • d) Gai hori dela eta ez dela, izango du zer esana ugari prentsa arrosak.

Argi dago (a) ordaina ez dagoela ematerik. Baina (d) ordainak (b) eta (c)k baino indar txikiagoa ote du?

Hizkuntza batetik bestera, gauzak asko aldatzen dira. Esate baterako nola esango dugu euskaraz?:

  • Sarna con gusto no pica.
  • Gustuko tokian aldaparik ez..

Edo

  • La avaricia rompe el saco.
  • Xuhurraren poltsak bi zulo.

Begira, esanahi  bera emateko, forma aldetik zer diferentzia dagoen!

Nolanahi ere, badira itzulita nahiko ondo geratzen diren esamoldeak ere:

  • Una golondrina no hace primavera
  • Enara batek ez du udaberria egiten.

Hizkuntzak eta sintaxia

Esaldiak antolatu eta uztartzeko, hizkuntza guztiek ez dute modu berean jokatzen. Hizkuntza batzuek, gaztelerak, esate baterako, informazioa esaldi “kilometriko” bakarrean biltzeko joera du,  eta maila ezberdineko egiturak josten ditu. Menderazaileen bidez egiten ditu esaldien arteko loturak. Zenbaiten ustea,  desbideratze estilistiko hutsa joera da hori, eta ez komunikazioren egokitasunak bultzatzen duena.

Beste batzuek, berriz,  esaldi-multzo handiagotan ematen dute informazioa, eta  koordinatzaile eta testu antolatzaileen bidez lortzen dute egiturak uztartzea. Gartziaren esanetan, euskaraz ez da beldurrik izan behar itzuli beharrekoa esalditan zatikatzeko, oso astunak gertatzen baitira hurrengo egitura duten esaldi motak. adibidez:

EZPELA SERVICIOS DE PREVENCIÓN S.COOP” en adelante “EZPELA”, es un “Servicio de prevención ajeno” que dispone de la autorización otorgada por la Autoridad Laboral, s/ expediente nº 990074.40.01.06.01, que le faculta para ejercer su actividad en todo el Estado en las cuatro especialidades preventivas (Seguridad en el trabajo, Higiene industrial, Ergonomía y Psicosociología aplicada y Vigilancia de la salud.). Como entidad formativa en PRL, tiene la acreditación de la autoridad laboral según expediente Nº 02.0130.50.01.06.04

EZPELA PREBENTZIO ZERBITZUAK, KOOPERATIBA ELKARTEA, aurrerantzean, EZPELA, ‘kanpoko prebentzio-zerbitzua’ da, Lan Agintaritzak emandako baimenarekin, espediente-zenbakia 990074.40.01.06.01, eta horrek ahalmena ematen dio Estatu osoan bere jarduera burutzeko, lau prebentzio-espezialitate hauetan: Laneko segurtasuna, Industria-higienea, Ergonomia eta Psicosoziologia aplikatua, eta Osasun-zaintza.

Laneko Arriskuen Prebentziorako trebakuntza emateko, badu Lan Agintaritzaren akreditazioa, 02.0130.50.01.06.04 zenbakidun espedientearen arabera.

TESTUTIK ESALDIRA

Komunikazio-unitatea testua bada, esaldia da esanahi unitatea. Konexioada esaldi barneko lotura, eta koordinazio nahiz menderakuntzazkoak izan daitezke lotura horiek. ETA, bereziki, eta BAINA dira konektorerik nagusienak.

Testua, ordea, ez da esaldi zerrenda hutsa. Esalditik testurako jauzia emateko, esplizituki nahiz inplizituki, esaldien arteko erlazioak edota loturak markatu behar dira. Kohesio emaileek betetzen dute funtzio hori: testu-antolatzaileak, sinonimoak, hiperonimoak, hiponimoak, errepikapen lexikala, parafrasia, anafora, elipsia, … Oro har, bi multzotan sailka ditzakegu: batetik, esaldien arteko erlazioa esplizitatzeko erabiltzen direnak –testu antolatzaileak– eta, bestetik, mintzagaia (tema) errekuperatzeko erabiltzen direnak (gainerakoak).

Erdara hizkuntza prepositiboa; auskara, berriz, deklinatiboa; hori ere oso kontuan hartu behar da hizkuntza batetik bestera itzultzerakoan.

Gaztelania, inguruko hizkzuntza hegemonikoa izaki, gehiegitan hura bihurtu zaigu euskaldunoi arau- eta estilo-emaile. Ea menpekotasun horretatik libratzen garen.

Etengabeko periodo trinkoa egitea da gaztelaniaren joera estilistikoa. Sistematikoki jotzen da horretara, idazkera jantziagoa egin nahian, kultoagoa delakoan. Txistorraren edo teletipoaren sindromea esan ohi zaio horri. Euskaraz joera estilistiko horri men egiten bazaio, hizkuntza prepositiboa ez denez, oso testu astunak sortzen dira. Beraz, txistorra edo teletipoaren joera alde batera utzirik, txorizo edo txurroarena hartu behar dugu; hau da, sasimenderakuntza alde batera utzirik, esaldi laburragoak egin. Lan hori ez da gramatikala, mentala baizik. Euskararentzat musika eta erritmo egokia aurkitu behar ditugu.

Euskaraz subordinaziora gutxiago jotzen denez, oso garrantzitsua da, Juan Gartziaren esanean, hasieratik etsipena hartzea. Ezin da gaztelaniatik euskararako transposizio gramatikalik egin. Egin daitekeena da baliokidetasun taula bat egin. Euskaraz ezin dira esaldiak honela egin: PN → PM1 → PM2 → PM3. PM horiek ez dira benetako PM-ak.

PM horiek ez baitira benetako PM-ak. Preposizio bidez egin daiteke lotura hori, baina euskaraz ezin da. Euskaraz, edo preposizioak asmatu edo beste zerbait asmatu behar dugu.   Irakurleak, irakurri ahala jarraitu behar du testua, eta horretarako erraztu egin behar da irakurketa-prozesua. Argi dago, hizkuntza bakoitzaren joera estilistikoak eta esaldiaren osagaien ordenak zerikusi handia dutela errazte edo zailtze prozesu horietan.

Esaldiaren antolamendua

Esanahi unitatea da esaldia. puntuazioa eta lokailuak dira bere osagaiak. Puntua (.) eta puntu eta komak (;) esaldien, esanahi unitateen, arteko bereizketa egiten dute. Esanahi unitateen barruan ez dago ez puntu ez puntu eta komarik sartzerik. Iustaposizio, koordinazio eta lokailuen bidez elkartzen dira esanahi unitateak. Koma (,) da esaldi barruko puntuazio marka. Gazteleraz puntuazioa gaizki erabiltzen bada, ez da desastre handiegirik gertatzen; euskaraz bai, ordea.

Mintzagaia, galdegaia, aditza eta aditzaren osagarriek finkatzen dute esaldia. Elementu horietatik aditza da ezinbesteko elementu bakarra. Itzulpengintzan komunikazio linguistikoaren eremuan ari garenez, elementu paralinguistikoak alde batera utzirik, aditzik gabe ez dago esaldirik. Gainerako elementuak aukerakoak dira.

Mintzagaiak zertaz ariko garen adierazten du. …-RI DAGOKIONEZen bidez eman dezakegu. Juan Gartziaren esanetan, mintzagaia benetakoa izanik, eta subjektua ez bada, beti aurretik idatziko da komaz bereizita. Subjektua eta aditzaren artean ez da komarik jarriko. Tentazioa subjektua aurreratzea izaten da. Ez dago zertan aurreraturik galdegaia ez bada. Mintzagai gisa joan daiteke aurretik, baina galdegaia ez bada, hobe atzeratzea.

Galdegaia da esaldian posizio behartua duen elementu bakarra. Beti aditzaren aurrean jarriko da. Ezin da ezertxo ere sartu aditza eta galdegaiaren artean. Aditzaren osagarriak komaz bereizita idatziko ditugu. Aditzaren osagarri bat baino gehiago badugu, ahal dela, esaldia ez da aditzarekin amaitu behar. Aurreratu egin behar da aditza. Galdegaia soilik jarriko dugu, derrigor, aditzaren aurrean. Mintzagaia ere aurrera daiteke, komaren bidez bereizita.

Adibidea:

  • Esaterako, euskara, gaztelania bezala, lan-hizkuntza izan daiteke.

Kasu horretan, euskara mintzagai eta subjektua da; lan-hizkuntza da galdegaia.

Esa dugu komenigarria dela aditza ahal den neurrian aurrera. Hurrengo esaldia adibide horietako bat:

Halaber, bi hizkuntza ofizial dituen gizartean, administrazio-kontratuetan beste zenbait obligazioren ondoan hizkuntza betebeharrak ere kontuan hartzea egin beharrekoa dela uste dut (…)t,

Beste era honetan idatzita ez al da egokiago, ulergarriago, geratzen:

Uste dut, halaber, bi hizkuntza ofizial dituen gizartean, administrazio-kontratuetan, beste zenbait obligazioren ondoan, hizkuntza-betebeharrak ere kontuan hartu behar direla (…),

Oharra: begiruatu puntuazio-markei ere.

Kalkoak saihesten

Erdaraz –ez dakit ongi dauden– normalak dira honelako esaldiak:

  • Le  dio cinco euros a su amigo, que compró un paquete de cigarros.

Ez genuke zalantza izpirik behar horrelako esaldiak itzultzeko. Hauxe litzateke formulazio egokia:

  • Bost euro eman zizkion lagunari eta zigarro-paketea erosi zuen.

Hurrengo forma hauek ere gogaikarriak dira euskararentzat:

  • El autobús perdió el control, para luego caer por el terraplén.

Zenbat ez dugu ikusi esaldi hori honela idatzita?:

  • Autobusak kontrola galdu zuen, gero luizian behera erortzeko.

Hori, zuzen idatzita, honela da:

  • Autobusak kontrola galdu  zuen eta gero luizian behera erori zen.

Badira -TZEKO faltsuak ere:

  • Nacemos solos, para morir solos.
  • Bakarrik jaiotzen gara, bakarrik hiltzeko.

Ez, horrela ez, baizik eta:

  • Bakarrik jaiotzen gara, eta bakarrik hil.

Erlatiboarekin kontu apur bat

Erdarazko erlatibo itxurako asko ez dira erlatiboak:

  • La chica que se casó ayer estudia medicina.
  • Atzo ezkondu zen neska medikuntza ikasten ari da (ongi)
  • Ha venido la directora, que ha llevado al médico a la enferma.
  • Zuzendaria etorri da, eta medikuarengana eraman du gaixoa (ongi).

 Aposizioarekin ere kontuz:

 Los ñinos que se portaron mala fueron castigados.

  • Zigortu egin zitutzen gaizki portatu ziren umeak (ongi).
  • Los ñinos, que se portaron mal, fueron castigados (aposizioa).
  • Zigortu egin zituzten umeak gaizki portatu baitziren (ongi).

Denborazko batzuk

  • ·        La mayoría iba a la playa, mientras que yo iba al monte.
  • ·        Gehienak hondartzara zihoazen, ni mendira nindoan bitartean (gaizki).
  • ·         Gehienak hondartzara zihoazen, ni, berriz, mendira (ongi).
  • ·        Gehienak hondartzara zihoazen eta ni  mendira (ongi).

Jerundio faltsua

   

  • Ha habido una explosión procando diez heridos
  • Leherketa izan da, hamar zauritu eraginez (gaizki).
  • Leherketa izan da, eta hamar zauritu eragin ditu (ongi).

Beste batzuk: kontuz hauekin:

 Han/bertan; bere/ (-); nire/gure; bera/hura; hau/hori; bat/-a (eta eratorriekin).

  • Zestoako bainu-etxera joaten bazara, egun ederra pasatuko duzu bertan (gaizki).
  •        Zestoako bainu-etxera joan ginen, aspertu ezin, eta bertan geratu ginen gaua pasatzen (ongi).
  • ·        Ikaratu egiten zen eta bere amak lagundu zion etxera (gaizki).
  • ·        Ikaratu egiten zen eta amak lagundu zion etxera (ongi).
  • ·        Taberna itxita badago, nire etxean izango da horrenbeste, senarrari esango diot zerbait prestatzeko (gaizki).
  • ·        Taberna itxita badago, gure etxean izango da horrenbeste, senarrari esango diot zerbait prestatzeko (ongi).
  • ·        Ez al zaituzte onartu? Gure zuzendariari galdetuko diot, berak ez zaitu kalean utziko (gaizki).
  • ·        Ez al zaituzte onartu? Gure zuzendariari galdetuko diot, hark ez zaitu kalean utziko (ongi).
  • ·        Jexux etorri da haren onera (gaizki).
  • ·        Ez al zaituzte onartu? Gure zuzendariari galdetuko diot, berak ez zaitu kalean utziko (gaizki)
  • ·        Jexux etorri da bere onera (ongi).
  • ·        Honako puntu hauek izan behar dira kontuan (ongi).
  • ·        Haraino joan eta ez digute ezer argitu, jokabide hau ez zait batere gustatzen (gaizki)
  • ·        Haraino joan eta ez digute ezer argitu, jokabide hori ez zait batere gustatzen (ongi).
  • ·        Ama batek ez du sekula traiziorik egiten (gaizki).
  • ·        Amak ez du sekula traiziorik egiten (ongi)

Bibliografia:

Jexus Mari Asurabarrena “Atxu”, ITZULPENGINTZA ikastaroa, Zarautz, 2002.

Rufino Iraola Garmendia, bloga: rufiraola.worpress.com /testu ulergarriagoak sortzeko proposamena.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s