Izen-sintagma, posposizioa

 

01. Deklinabidea (orokorra)

01.01. – absoluttiboa (nor, zer)

            – ergatiboa (nork, zerk)

            – datiboa (nori, zeri)

01.02. – inesiboa (non, noiz, zertan, nola)

            – leku genitiboa (nongo, noizko, zertako)

            – adlatibo soila (nora, zertara)

01.03. – hurbiltze adlatiboa (norantz, norenganantz)

            – muga adlatiboa (noraino, norenganaino)

            – ablatiboa (nondik, noiztik, zertatik, norengandik)

01.04. – partitiboa

            – genitiboa (noren, zeren)

            – soziatiboa (norekin, zerekin)

            – instrumentala (zerez, nortaz, zertaz, nola, noiz)

01.05. – motibatiboa (norengatik, zerengatik)

            – destinoa (norentzat, zerentzat)

            – adlatibo destinatiboa (norako, norenganako)

            – prolatiboa (nortzat, zertzat)

02. Gaineratiko deklinabidea:

 

02.01.    ─ galdetzaileak

            ─ zenbaitzaileak (zehaztuak, zehaztu gabeak)

            ─ erakusleak

            ─ izen propioak

            ─ predikatiboa

            ─ lokatibo bereziak

.02.02  ─ graduatzaileak (horren, hain, oso, aski, biziki, arras, samar, dexente, erdi, zeharo,                     batere, ezer ere*,…)

02.03.  ─ distributiboak: -na, -naka, -ko.

            ─ bihurkariak (elkar, bere burua)

02.04.    ─ intentsiboak (adberbioak, erakusleak, izeordainak, bera, bere…)

            ─ anaforikoak (nik neuk…)

            ─ bera-berdina

            ─ amak berak

02.05   ─ izenlagunak (norentzako, norainoko, norako, norekiko, norenganako)

─ zeren aldeko, kontrako…

─ plural hurbila

─ X eta biok.

 

02.05.    ─ besterik, bakarrik.

─ enetariko bat.

─ ahalik eta … en.

 

03.       Posposizioak:

 

03.01   ─ absolutiboa edo partitiboa:

 

ARTE: Aita etorri ARTE ez dugu bazkaltzen.

BARIK: Aita BARIK Ander joango da geltokira, ama ekartzera.

EZA: Dirurik EZA gauza txarra da

GABE: Dirurik GABE ez dago joaterik zerura ere.

GABERIK: Hatza zaurian sartu, erruki GABERIK

SALBU: Haurrak SALBU besteek ordaindu egin beharko dute.

 

─ genitiboa edo hitz elkartua

 

AITZAKIAN: Nekaturik dagoen AITZAKIAN sukaldea ez du jaso.

AKORDUAN: Gure AKORDUAN ez da gertatu horrelakorik.

ALDE: Normala den bezala, nire ALDE atera zen ama.

ALDEAN: Nire kotxea zurearen ALDEAN ona da.

ANTZERA: Zuen ANTZERA jokatuko bagenu, akabo Euskal Herria.

ANTZO: Legami ANTZO mundua berritu behar dugu.

ARABERA: Ohar horren ARABERA, denok kalean geundeke.

ARGITAN: Azter ditzagun arazoak ebanjelioaren ARGITAN.

ATZEAN: Ate ATZEAN dago ezkutaturik.

AURKA: Anaiak elkarren AURKA. Zeinen tristea den!

AURREAN: Ate AURREAN jarri dira, protesta egiten.

AITZINEAN: Begi AITZINEAN neukan eta ez dakit zer egin duen

AZPIAN: Zubi AZPIAN dauden ijitoak Etxarrikoak dira.

BARNE: Jende asko hil da umeak BARNE.

BARRU: Hiru urte BARRU XXI. mendea.

BERRI: Desagerketaren BERRI izan orduko hasi ginen bila.

BILA: Andre BILA saiatu nintzen, baina ez nuen topatu.

BITARTEZ: Jesukristo gure Jaunaren BITARTEZ. Amen!

BIZKAR: Txit lotsagarria da inoren BIZKAR bizitzea.

BURUAN: Astebeteren BURUAN jakingo ditugu emaitzak.

ERRUZ: Neure ERRUZ ez nintzen sartu bonbero.

 

03.02.  ─ genitiboa edo hitz elkartua (jarraipena):

 

ESKE: Diru ESKE etorri zitzaidan, baina ez nion eman.

ESKU: Zeuen ESKU dago euskara ikastea.

FABORE Ni, normala denez, anaiaren FABORE atera nintzen.

FALTA: Gure FALTAN osaba izendatzen dugu zure tutore.

FALTAZ: Bere FALTAZ ez zen iritsi alkate izatera.

GAIN: Bere GAIN hartu du zorren ordainketa.

GAIN: Mendi GAINEAN elurra dago.

GERIZAN: Zure GERIZAN gustora biziko nintzateke.

GOGARA: Bere GOGARA antolatu zuen dena.

GOI mailako teknologia behar dugu Euskal Herrian.

INGURU: Hogei mila pezeta INGURU balio du irrati berriak.

INGURUAN: Zuen INGURUAN ez da giro!

IRITZIZ: Nire IRITZIZ, Induarain ONCEra joango da.

KABUZ: Neure KABUZ ikasi dut filologia

KASA: Ni neure KASA ibiltzen naiz ongien.

KONTRA: Ni ez nago soldaduska kentzearen KONTRA.

KONTURA: Gure KONTURA bizi nahi badu, ederki dabil!

LEKUAN: Haren LEKUAN banengo makna berria erosiko nuke.

LEPOTIK: Inoren LEPOTIK bizitzea itsusia da.

MENDE: Diruaren mende baino hobe da egiaren MENDE.

ONDOAN: Zuen ONDOAN ez dago gauza onik!

ORDEZ: Aitaren ORDEZ ama etorri da haurra jasotzera.

PARTEZ: Etxera joan PARTEZ tabernara joaten da.

PARTETIK: Emaizkiozu goraintziak nire PARTETIK.

PESKISAN: Ganaduen PESKISAN atera da mendira

TRUK: Diru TRUK ez bada larru TRUK emango dit informazioa.

USTEZ: Bere USTEZ oraindik indartsu dago.

ZAIN Zure: ZAIN nengoen, kuttuna!

 

 

03.03.  ─ partizipioa:

 

BEHARREAN: Haragia erosi BEHARREAN arraina erosi dut

BEHARRIK: Gauza batzuk ikusteko ez dago begiratu BEHARRIK.

BERRIA: Jan berria nago eta oraindik ez noa lanera.

USTEA: Zahartu USTEAK ez dio mesederik egiten gizonari.

ZAHARRA: Jertse hori oraindik ez da erosi ZAHARRA

 

─ ablatiboa:

 

ALDE: ALDE horretatik ez dago problemarik.

AT: Jainkoaren babesetik AT ez dago abarorik.

HURBIL: Elkarrengandik HURBIL daude, baina ez elkarrekin.

KANPO: Etxetik KANPO daramatza sei urte.

 

─ inesiboa

 

ALDI: ALDI batean etxetik kanpora ibili zen.

BARRENA: Txindokin BARRENA joan ginen Ameketara.

BEHE: BEHE partean ez dago argirik.

BELDURREZ: BELDURREZ aidean joan nintzen soldaduskara.

GAINDI: Mendian GAINDI ibili ginen zortzi orduz

PESKISA: PESKISA horretan ez dago etxetik ateratzerik.

ZEHAR: Kalean ZEHAR zihoan, erdi mozkorturik.

─ datiboa

BEGIRA: Beti ez dago horri BEGIRA egoterik.

BURUZ: Horri BURUZ nik ez dakit ezertxo ere.

ESKER: Euskarari ESKER irabazten dugu eguneroko ogia.

GAINEAN: Hitlerren heriotzaren GAINEAN ez daki ezer.

─ nominalizazioa/erlatiboa:

ALDERA: Zelaia garbitze ALDERA eman ziguten belarra.

ERAN: Etorritako ERAN joaten da dirua.

ESPERANTZAN: Zure erantzuna laster jasoko dudan ESPERANTZAN

GISAN: Zuek zabiltzaten GISAN zaila da bizimodua ateratzea.

MODUAN: Es dugu soberarik, baina bizitzeko MODUAN gaude.

ZORIAN: Hiltzeko ZORIAN /HILZORIAN jarri nintzen.

03.04.  ─ instrumentala

APARTE: Jan eta edateaz APARTE jantzi ere egin behar da.

GAIN: Horrez GAIN badu beste arazorik ere.

─ esamolde eta beste:

AGERIAN dago.

ALDE ALDERA badakit non ibiliko den.

ALDE batera arrazoi du

ALDETIK: Gurasoa naizen ALDETIK familia zaintzea dagokit.

ARKUPETAN jokatzen genuen pilotan.

BAZKALOSTEAN siesta egiten du egunero.

BEGIKO: Oso BEGIKO ninduen irakasleak.

BEGIRA egin genuen tratua.

BEGITAN: Irakasleak BEGITAN hartu nau.

BEREZ hernaniarra da.

BESTALDE, berandu ohartu ginen.

BISTAN da ez digula axola handirik Ruandan nola dauden.

DENBORATAN eskolara joan gabe egon nintzen.

ESPEROAN: Hemen gaude, ESPEROAN.

GOGOKOA: Oso GOGOKOA dugu festa hori.

GUSTURA joango nintzateke Asiara

HURRENEZ HURREN: Indurain eta Olano HURRENEZ HURREN

LEPO jan genuen.

ORDAINETAN: Odolkian ORDAINETAN, lehen eta orain.

TENTUZ: TENTUZ jokatzea hobe izango dugu.

URRUN: URRUN dago oraindik zure titulua.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s