Beharrak eta akordioak

‘Klitxe baliagarriari’ esker egin daiteke aurrera, problema da euskararen premia nola sortu

 Bi artikulu ditut eskuartean, Andoni Egaña eta Patxi Baztarrikarena, urriaren 6 eta 10ean, Berria eta Diario Vasco-n publikatuak. Biek euskara dute hizpide. Nahiz eta planteamendu aldetik bat ez datozen, esango nuke elkarren osagarri direla biak. Utz iezadazue, ordea, aurrera jarraitu aurretik, Aitor Aldasoro zinegotziaren ‘Beasaingo Udalari ’artikulua dela eta, Xabier Eskisabeli idatzi nion txioa, tweet-a, tartekatzen: «Gaurko gizartean, klitxe baliagarriari esker bakarrik egin daiteke aurrera; problema da euskararen premia non eta nola sortu.»

 Andoni Egañak ere euskararen beharra azpimarratzen du: «Euskal Herrian, eta euskarari dagokionez, beharrik eza izan dugu areriorik txarrena.» Txalotu egiten du Diputazioaren erabakia: «Bazela garaia, pentsatu dut nik, askoren nahi eta gogo bakarkakoak erakunderen baten aldetik bermea izan zezan.» Anekdota batekin jarraitzen du. Behiala, euskara “lengua muerta” zela esan zion enpresa bateko gerente erdaldunarekin egin omen zuen topo Donostian. Joatea omen dauka orain Diputaziora diru-laguntza eske, «segur aski oker gidatu duen lantegia zulotik ateratzeko;» ikusiko omen du zeinen hilda dagoen euskara! “Herritarrak behartzen” ez, baizik “beharrak sortzen” ari garela esanez amaitzen du.

Baztarrikak ere euskara salbu ikusi nahi du. Ez dago ukatzerik Baztarrikak lan asko egin duela euskararen alde. Baina ez zaio gustatu Gipuzkoako Diputazioaren erabakia. “Tresnakeria” deitzen dio: «Hizkuntzaren ofizio propioa bete beharrean, hizkutza hartzen da, alegia, beste zerbaiten bandera, arma edo aitzakiatzat…» Dena den, ados dago administrazioan euskararen aldeko neurriak hartzearekin, noiz eta nola omen da kontua. Basagoitiren erreakzioa gogor salatzen du, baina Diputazioa ere bai, erabaki hori kanpaina garaian kaleratu duelako. «Desafioaren tonuak ez dio inoiz onik egingo hizkuntzen elkarbizitzari, are gutxiago ahulenari, euskarari alegia», dio Patxi Baztarrikak. Elarrizketa eta akordioaren aldekoa da.

Euskaltegian askotan aipatu ohi genuen “motibazio instrumentala”. Horrela deitzen genion beharrak eraginda zetorren ikaslearen motibazioari. Egia esateko, demokraziaren urteotan, behar asko sortu da; hori bai, denak sektore publikoan: Hezkuntza, Osaun-eremu, Udaletxe… Sektore pribatua dago kasik “in albis”, herri txiki batzuetako (Gipuazkoan dezente) behar soziala kenduz gero. Problema detektatua dago; orain imajinazioa astindu behar!

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s