Hizkuntza bat ikastea mundu berriak deskubritzea da

2006ko martxoaren 14an, Joxerra Garzia etorri zen Lasarte-Oriako Udal Euskaltegira, hitzaldia ematera. Euskaltegiko klaustroak gai hau proposatu zion: Zer mundu  berri ezagutu eta gozatzeko aukera ematen du euskara ikasteak? Izenburu luzea; agian, luzeegia, baina ongi moldatu zen hizlaria. Oso modu atsegin eta pedagogikoan eman zuen hitzaldia. Batez ere, bere esperientzia kontatu zuen; gitarra lagun zuela, tarteta abestuz.

Hasieran, harridura amiñi bat sortu zuen entzuleengan, esan baitzuen: “Aldez edo moldez, guztiok gara euskaldun berri arloren batean”. Honela arrazoitu zuen gero: “Inork ez du ikasten euskara matematika, musika edo anatomia emateko; horretarako, bereziki landu behar da, beraz zentzu horretan, guztiok gara euskaldun berri, baita euskaldun zahar direla diotenak ere”.

Izenburuak agintzen zuen eran, euskara ikasteak dituen abantailekin jarraitu zuen gero. Hiru abantaila aipatu zituen: a) hizkuntza bat ikastean, mundu berriak irabazten dituzu; b) lehengo mundua, mundu zaharra, begi berriz ikusten duzu; c) unibertsalago bihurtzen gara.

Hirugarren puntuan ez zuen argibide askorik eman, denbora eskasia zela medio. Dena den, erraz eta esplikazio handirik gabe uler daiteke kultura linguistiko berriaz jabetzean unibertsalago bihurtzen garela.. Lehenengo puntua eta bigarrena, haatik, sakon jorratu zituen. Baina ez zen galdu azalpen  teorikoetan, baizik eta berak bizi izandako esperientziaren iturritik aritu zen; berak, gozamen gisa deskubritu dituen mundu berriak eta mundu zahar berrituak eskaini zizkigun.

Joxerraren esanean, hizkuntza baten barruan daude gordeta hizkuntza hori historian zehar hitz egin dutenen bizipenak: mundua ikusteko modua, iritziak eta balorazioak. Hitz bakoitzean dago ikuspegi berria.

“Non dago, ordea, altxor hori? Bada, hizkuntza horren tradizioan, baina tradizioa oso zabal hartuta”. Hizlariaren ustez, tradizioa da literatura; tradizioa dira bertsoak, esaera zaharrak, inguruko jende euskaldunak nola hitz egiten duen… Tradizioa da hizkuntza bati bizirik eusten dion oinarria. Hor daude mundu berriak, eta, horrez gain, hor dago beste mundu batzuk eraikitzeko materiala ere.

Ondoren, hainbat adibide ipini zituen: ipuin mitologikoak, hitz jokoak eta esaera zaharrak, soinuen jolasak, bertsoak eta poesia kantatua….

Beste gauza inportante bat ere esan zuen: mundu espresiboa eta irainen mundua edo publizitatearena posible dela euskaraz, baina horretarako baliabideak egoki erabiltzen ikasi behar da. Esate baterako, izerdi, pixa, lerde… eta ontzi, pote, zaku eta poltsa hitzen konbinaziotik atera litezke irain polit askoak. Adibidez, “hi haiz hi lerde poltsa”. Argi zigun, era berak,  esaera zaharrek zine munduan eta publizitatean duten baliotasuna. Eta behin eta berriz esan zuen ez ditugula maitatu behar “gureak” direlako soilik, baizik eta, batez ere, mundu berriak sortzeko baliagarri zaizkigun neurrian.

Konklusio gisa adierazi zuen, hizkuntza bat ez bada plazera sentitzeko, hizkuntza horrek ez duela gehiegi balio bizitzan ibiltzeko, edo balio murritza zeukala.

Hain zuzen, kritika zorrotzak jaurtiki zituen zenbait tokitan euskarak duen egoera negargarria ikusita. Esate baterako, Donostiako auzo batzuetan, hamazortzi urteko neska-mutikoei euskarak ez die balio ikasteko baino; eta, Garziaren iritziz, ezinbestekoa da, norberaren eta euskararen osasunerako, hizkuntzarekin jolas egitea.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s