‘Kostatu gabe deus ez’

 Egiak aurrera egiten du beti. Horrek pentsarazten dit posible dela aldaketa handietan sinestea

Xalbador handiaren esaldia da izenburukoa. Agortzen ez diren pentsamendu sakonen adierazle izan genuen Urepeleko pentsalari eta herri-poeta handia. Uste dut, gainera, edozein eremuri aplika dakiokeela. Adibide bat ipintzekotan, hipoteken legea zerbait arintzera badoaz, ez da banketxeen jabeei aingeruak ametsetan bisita egin eta bihotz samurtzeko esan dielako, ez; jendea latz borrokatu delako, eta borrokan kolpeak jaso eta malko ugari isuri behar izan duelako, eta zenbaitek heriotzarekin ordaindu duelako. Horrela egiten da historia egun eta horrela egiten zen lehen. ‘Kostatu gabe deus ez’. Xalbador aipatu dugularik, oraintxe bete dira 36 urte hil zela. Baina gaur historiako beste gizon handi baten heriotzako urteurrena gogoratu nahi dugu, Johannes Kepler-ena. Datorren ostegunean beteko dira 382 urte Kopernikoren jarraitzaile hau hil zela. Besteak beste, adierazi zuen planetek eguzkiaren jiran orbita eliptikoak deskribatzen dituztela.

Momentu honetan irekiko dizkiogu historiari leihoak eta ikus dezagun zer aire  eta haize mota sartzen ziren barnera. Esan gabe doa Elizak agintzen zuela denean. Bere egina zeukan Grezia zaharretik, Aristoteles buru zela, zetorren pentsamendua. Aristolesen arabera, objektu material batek zentro kosmikora jotzen du pausagune bila, hau da, Lurraren zentro edo erdigunera. Objektu bat erori ohi da, zentro kosmiko hori aurkitzeko duen irrika itzela dela medio. Objektu pisutsua, noski, arina baino azkarrago eroriko da, askoz ere irrika handiagoa duelako. Bestalde, zeru goiko perfekzioa kontuan izanik, horko objektuek figurarik perfektuena deskribatzen dute, hau da, zirkulua, eta abar.

Erdi Aroaren azken aldera, Elizaren dogma ofizial bilakatu ziren, batez ere Akinoko Tomasen eskutik. Honek ederki uztartu zituen Aristotelesen kosmologia eta fisika Elizaren doktrina moral eta espiritualarekin, eta sintesi bikaina lortu zuen. Lurra, zeinen zentrora erortzen ziren gauzak, era berean, gizaki eroriaren erreinua ere bazen. Zerua, non gauza guztiak zirkulu perfektuetan mugitzen ziren, Jainkoa eta aingeruen erreinua zen. Unibertsoaren barren muturrean, Lurraren zentroan, infernua zegoen. Errenazimenduaren hasieran, Dantek ‘Divina Commedia’n eskema kosmologiko hori sartu zuenean, ikusmolde benetan eragingarria suertatu zen sartaldeko pentsamenduan.

Baina ‘sagar ustela’ –XVI. mendean– Elizaren barnean bertan sortu zen: Nikolas Koperniko. Koperniko, apaiz eta astronomoa, poloniarra zen. Zeharo konbentziturik zegoen Plotomeok esaten zuen baino askoz ere sinpleago izan behar zuela Naturak. Lurra eta beste planetak eguzkiaren orbitan zebiltzala jiraka; eguzkia geldirik, noski. Gure planeta, Lurra, ez zen beste planeta bat baino. Koperniko hil egin zen. Bestela, ez dakigu zer gertatuko zitzaion; dakiguna da Giordano Bruno, Galileo bezalaxe, guztiz kopernikarra, Inkisizioak bizirik erre zuen sutan.

Koperniko hil eta laster plazaratu zuten haren lana. Hori bai, badaezpada ere, hitzaurrean argibide batzuk ipinita. Kopernikoren deskripzioa komenientzia matematikoa omen zen; inolaz ere ez mugimendu errealak deskribatzeko pretentsioa. Horrela zuriturik geratzen zen Elizaren aurrean, kontraesanik gabe honen iraskasbideekiko.

Hamarkada batzuk geroago, Johannes Kleper-ek hartuko Koperniko utzitako hari-muturra Labur esateko, planetak eguzkiaren jiran kontsideratzeaz gain, esan zuen hauek orbita eliptikoak deskribatzen zituztela. Ez zen horretan geratu: planete eguzkiari jira osoa ematen behar zuten denbora kalkulatu zuen. Kepler-ek zer gertatzen zen azaldu zuen, nahiz eta matematikoki, edo teorian, ezin izan zuen esplikatu zergatik gertatzen zen. Hori zientzian askotan gertatzen da: zientziak fenomenoak deskribatzen ditu, teoriak frogatzen ditu, baina horien zergatiaz ez da arduratzen. Hori filosofoen lana da.

Galileo ere kopernikarra zen guztiz, erabat konbentzitua. Galileorentzat ez zen kalkulurako baliabide tekniko bat Kopernikoren aldarria, haren lagunek, segur aski beldurragatik esan zuen bezala,  munduari buruzko ikusmolde berria baizik.

Elizak nolabait aurre egin beharra zeukan Galileoren pentsamendu libreari, bestela goitik behera zetorren etxea (Elizaren egitekoa arimak salbatzea zen, ez zientziaren azken hitza aintzat hartzea). Inkisizioak epaitu eta erruduntzat jo zuen. Tortura-kamarak bisitatu ostean, atzera egin zuen Galileok, bere teoria heliozentrikoa bertan behera utzirik. Hala ere, azken urtean etxetik irten gabe igaro behar izan zituen, Inkisizioaren aginduz.

Kostatuta, baina azkenean egiak aurrera egiten du. Horrek pentsarazten dit, historiari begiratuta, posible dela aldaketa handietan sinestea. Gaur utopia eta ezinezko iruditzen zaizkigun gauza asko bihurtuko dira errealitate. Denbora izango da testigu, eta bizi denak ikusiko du.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s