Bakearen kalitatea

Okerrena da ez dagoela kalitatezko bakearen eredu sendorik, beraz, utopiara jotzea da onena

Niri ez zait gustatzen israeldarren bakea. Ez dago berdintasunean oinarritua. Eurak salbo direla, arerio politikoa suntsitzeari deitzen diote bakea. Eurak sabela ederki berdindu eta Gazan jendea goseak akabatzen edukitzeari deitzen diote bakea.

Okerrena da ez dagoela kalitatezko bakearen eredu sendorik, beraz, lehenari eutsiz, utopiara jotzea da onena. Ez zait gustatzen EE.BB.etako bakea, ez zait gustatzen Txinako bakea, ez zait gustatzen Errusiakoa, ez zait gustatzen Esapiniako bakea –kasik bost milioi langabetu dituen herrian ez dago benetako bakerik–. Eta horrela jarrai genezake munduko herrialde guztiak zerrendatzen, kalitatezko bakerik inon aurkitu gabe.

Jesusen bakea utopikoa da, Marxen bakea utopikoa da, San Frantziskorena ere bai, Ghandirena berdin, Luther King edo Ignazio Ellakuriarena bezalaxe. Kalkutako Ama Teresaren bakea, beste gauza askoren artean, inuzentea da. Joseba Arregiren bakea konbertituaren bakea da, San Paulorena bezalakoa. Savaterren bakea kafkianoa da: bake hau zuentzat da, baina zuek paretik kendu arte ez dago bakerik. Ibarretxeren bakea trenbideko bakea da, ekilibrio asko egin beharrekoa, ez gorako eta ez beherako trenak harrapa ez zaitzan. Aznarren bakea gerra da. Egigurenen bakeak karamelu-usaina du.

Baina zer-nolako bakea komeni zaio Euskal Herriari? Edo, bestela esanda, zer-nolako bakea da posible Euskal Herrian? Inkubadoran denbora askoan eduki beharreko bakea izango da. Kontzientzia handiko zaintzaileen premia izango du. Bistan denez, ondorioak izango dituen bakea izango da. Babel kontrolatu bat izango da: denek dena ukatuko dute, eta denek dena baieztatuko. Eta horrela izan behar du, denak garaile irten daitezen.

Posibilitateak emango dio kalitatea bake horri. Nahi duten guztiek ez dute parte hartuko eraikuntzan, baina behar bestek bai. Eta, batez ere, ez da komeni behar den tokitik kanpo mintzatzea. Horregatik, ez zitzaidan gustatu Arregiren «A quien corresponda» artikulua.

Oharra: Artikulu hau duela bi urtekoa da. Gaur azaroaren 16a da, Ellakuria eta bere lankideak hil zituztela 23 urte. Bestetik, Israel bereak eta bi egiten ari da Gazan. Beste bake mota batzuk ere aipatzen ditu. Hori guztiarengatik berriro argitaratzea pentsatu dut, lehenengo paragrafoa kenduta.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s