Hiru aldagai eta, gero, NAIZ

Kontzientzia-maila: transpertsonala

Paradigma: postmodernoa

Kognizio-eredua: ez-duala

Dudarik gabe, goiburua argitzetik ekin beharko diot. Hauek dira hiru aldagaiak: kontzientzia-maila, paradigma edo hizkuntza kulturala eta kognizio-eredua. Hiru horien konbinaziotik etortzen da pentsamoldearen egoera historiko jakin bat. Hizkuntza kulturala filtroa da, eta horren bidez ikusten dugu errealitatea. Ikusi dugun eran, hizkuntza kulturalari paradigma ere esaten zaio.

Kontzientzia-maila baino kontzientzia-mailak, pluralean, esatea hobe. Gizakiaren eboluzioarekin dago lotua. Gizakia, bere bilakaera-bidea egitean, kontzientzia-maila hauetatik igaro da: arkaikoa, magikoa, mitikoa, razionala, eta transpertsonala.

Tximua gizaki izateko bidean hasten den garaikoa da maila arkaikoa: duela 200.000 urte baino lehenagokoa; auskalo noiz arte joa daitekeen atzera; duela 200.000 eta, gutxi gorabehera, duela 10.000 urtera arteko etapari kontzientzia-maila magikoa esaten zaio; hortik 1.000 urtera artekoari maila mitikoa deitzen diogu; garai horretan sortu ziren erlijiorik gehienak. Gero, maila egoikoan (mentala, razionalista) sartu ginen, eta oraina fase transpertsonalean (transegoiko, transmental, transrazional) abituak gaude, eta batzuk nahiko aurrera joanak ere bai.

Gauzak ez dira linealak, denbora ez den bezalaxe. Nahiz eta batzuk etapa transpertsonalean egon, beste batzuk egon daitezke oraindik fase mitikoan, batez ere erlijioan. Edo pertsona bera eguneroko bizitzan maila batean eta erlijio kontuan beste batean.

Kontzientzia-mailari hizkuntza kulturala edo paradigma erantsi behar zaio. Jada atzean utziak ditugu paradigma premodernoa eta modernoa: postmodernian bizi gara.

Hirugarren aldagaia da kognizio-eredua, eta eredu dualetik ez-dualera igaro gara. Eredu dualak bereizketa eta zatiketa esan nahi: objektu/subjektua, zu/ni; hau da, ezagutzeko banatu egin behar dena. Jainkoa ere, azkenean, berak sortutako unibertsoari begira dagoen norbait da. Eredu ez-dualean ez dago banaketarik: ezagutua, ezagutzailea eta ezagutzea, dena bat da, ekintza bakarra. Fisika kuantikako adituen diotenez, ez da ezer kanpoan geratzen: behatzaileak behaturi eragiten dio. Dena denarekin uztartua dago. Jainkoa ez da nigandik bereiziriko zerbait. DENA, izenda ez daitekeen MISTERIOA. Bizi egin behar da.

Hiru aldagai hauen konbinazioak eragiten duena da etapa jakin batean idatzitako testua beste batean ez ulertzea, itzuli dago egin beharra, gaurko kode kulturalean eta kontzientzia-mailan ipini.

Hainbeste jende Elizatik eta elizatik urruntzea zeren ondorioa dela uste duzue zuek? Neurri handian, gaurko kontzientzia-mailatik begiratuta, testu askok astakeria edo absurdoak ematen du. Erlijio-forma konkretuak gaindituko dituen espiritualtasunaren zain gaude. Bide hori oso gutxik jorratu du, oso gutxik ezagutzen baitu baina gizakia izaki espirituala da, momentu honetan galduta badabil ere, onartu ezin dituen dogma eta eduki, eta aurkitu ezin duen bidearen artean.

Beraz, esan daiteke gaurko krisia ereduaren balio ezetik datorrela. Balio ez, gainera, hiru dimentsioetan: kontzientziarenean, paradigmarenean eta, berdin, kognizio ereduari dagokionez. Eduki edo formulazio doktrinario batzuen onarpen mentala zen fedea. Ebanjelioa doktrinarismo horretara murriztu zen, zekarren berri onari hegoak ebakita. Hau da, gailendu zena izan zen irakurketa literalista, moralista eta doktrianarioa. Denak ere aipatu ditugun hiru estadio horietatik konprenitu ezin direnak. Horrela, ebanjelioak bere freskura, mezua eta originaltasuna galdu egin zituen. Garrantzia Jesusen bizitza eta jardunari eman ordez, gurutzeari eman zitzaion, gurutzea ondorio bat baino besterik ez denean.

Mistikoen fedea edo, hobeto esan, mistikoen ‘federik eza’ da nire aspirazioa. Mistikoak  ‘ikusi’ egiten du, eta zertarako ditu dogmak? Dogmek, egia esan, ez dute inorentzat balio. Lege justu-justu betetzen erakusten duten  ‘absurduak’ dira. Garai batean eduki zezaketen justifikazioren bat; gaur inondik inora ere ez. Gaurko paradigma kulturalean ez dira ulergarriak, eta fedeari eta erlijioari kalte egiten diete. Bere burua eta lagun hurkoa maitatzen irakatsi behar zaio pertsonari, eta dena egina dago. Sentimenduak bizitzen, egoa integratzen, itzalak onartzen… irakatsi behar zaio pertsonari, eta hortik aurrerakoa egina dado. Presente atenporalean Misterioa, izenik ipini gabe, bizitzen irakatsi behar zaio pertsonari, eta kito! NAIZ.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s