Erlijioa eskolan

Baina hemen problema eta gorabehera guztiak arazoa gaizki planteatzetik datoz

 Ez du ematen jada ezerk harritu gaitzakeenik, baina harritzeko motiboak sarri izaten ditugu herri honetan. Erlijioa da oraingoan liskarbide, askotan bezala. Hezkuntzak atzeratu egin du Tribunal Gorenaren epaia. Epai horren arabera, eskola-orduetan eman behar da erlijioa ere. 2009tik honako egoerak matrikula jaistea eragin du. 2009an, hau da, Euskal Gobernuaren dekretuaren aurretik, institutuetan, bi milatik gora ziren erlijioa ikasten zutenak, ordura arte derrigorrezkoa baitzen Batxilerrean erlijioren bat ikastea edo, bestela, alternatiba gisa, erlijioaren historia ematea. Gero, erlijioa ikasi nahi zuenak eskolan gelditu behar zuen; nahi ez zuenak, berriz, nahi zuena egin zezakeen, adibidez lasai ederrean etxera joan edo futbolean jokatu.

Lehenengo irakurketa da, matrikula bi milatik bostehunera jaitsi bada, mila eta bostehun, gutxienez, konbentzimendu handirik gabe zebiltzala; gurasoei disgusturik ez ematearren edo jakizu zergatik! Beraz, beherakadaren kausa erlijioa eskola-ordutan ez ematea dela esatea, arduradun erlijiosoen aldetik, dorpezia handia da. Erlijioko klasetara joatea ala ez joatea ‘agrabio konparatiboan’ oinarritzeak zalantzan ipintzen ditu gauza asko; larriena, baja eman duten ikasle horiei ere bost axola zitzaiela erlijioa. Ez nago ados tribunalaren baieztapen honekin ere: «Asignatura alternatiborik ez egoteak disuasio-efektuak ditu ikasle eta gurasoen artean.» Lehen esan dudana: horrek eragiten dien ikasle eta gurasoak heldutasunean motz dabiltza.

Bestalde, Celaa andereari ere belarritik tiraizo fuertea emango nioke nik. Maila horretako arduradun batek nola esan dezake ez dagoela denborarik sententzia betetzeko? Bada, uda osoan lan egin behar bazuten, egin egin behar zuten, aitzakiarik ipintzen ibili gabe. Bestetik, ez omen dago, Islameneko klaseak emateko, baldintzak betetzen dituen nahiko irakaslerik.

Hori ere problema! Baina hemen problemak arazoa gaizki planteatzetik datoz. Lehenengo okerra da gizakiaren dimentsio espirituala landu beharreko alderdia izanik, ez lantzea. Beraz, erlijio partikularrak ikasteari utzi eta benetako dimentsio unibertsala landu beharko litzateke, eta hori berdina da guztientzat, zernahi erlijiotako pertsonentzat, edo erlijio gabeentzat ere. Erlijioaren historia baino gehiago da. Gizakiaren historia. Denekin lotua dago: fisika, matematika, filosofia, psikologia…

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s