IPUINAREN EGITURA

PATXI ETA BIOK UDABERRIAN (ipuin laburra)  

HASIERAKO EGOERA

Patxi eta biok izaten ginen beti. Txiki-txikitatik ginen lagunak. Urteko lehenengo “piperra” udaberrian egiten genuen. Maisuak bazekien hori edozein egunetan gerta zitekeela, eta etxean bazekiten edozein egunetan irits zitekeela maisuaren abisua. Txori-habia bila joaten ginen. Behin aurkituz gero, ez zitzaigun ahaztuko tokia. Gustura pasatzeaz gain, txorikumeak lumatzen zirenean, janaldi ederra egiten genuen, txorikumeak patatekin egosita edo zartaginean frijituta.

Egun hartan baso osoa pasatu genuen etxekoneko Patxik eta biok. Habia asko aurkitu genuen, txori-mota askorenak. Eskuak igurtzika eta inori ez esateko promesa elkarri eginez itzuli ginen etxera. «Lapiko handia beharko diagu hauek denak otordu bakarrerako prestatzekotan», esan zidan Patxik.

HASIERAKO EGOERA ALDATZEN DUEN GERTAERAK

Itzulerarakoan, Sagastiaundi baserriko amona itsuarekin egin genuen topo. Hiztun aparta zen, batez ere pasadizoak eta ipuinak kontatzen. Gustura eta atseginez jarri gintzaizkion entzuten.

EGOERA BERIA SORTZEN DUTEN GERTAERAK

Hauxe kontatu zigun: Aida, gorri!; aida, zuri!; itzaintzan Andra Mari. Amabirjina garraioan zebilen, eliza egiteko harriak garraiatzen. Sasarte batetik pasatzerakoan arantza sartu zitzaion begian. Min handia ematen zion. Aingeruek deiturik, txantxangorriak sokorritu zuen. Txepetxa argiari eusten jarri eta txantxangorriak hego-puntaz malkoak lehortu, mokotxoaz arantza atera eta bere papar gorriko lumatxoez begia igurtzi zion. Amabirjinari berehalaxe joan zitzaizkion oinazeak.

AMAIERA 

Amonaren ipuinak hunkitu egin gintuen, eta gure portaera asko aldatu zen. Geroztik sekula ez genuen tiragomarik erabili txantxangorri eta txepetxaren aurka.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s