Archivo mensual: diciembre 2012

Gure Aita berria

Gure Aita izanean zarena Handia da zure izena gugan dago zure erreinua “NAIZ” da gure-zure nahia zeruan bezala lurrean ere. Eman duzu gaur eguneroko ogia, batak bestearekin zorretan inor utzi gabe bana dezagun zuzen, oparo; ez gaitzala tentazioak gu jo … Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Urtezahar asmo berri

Txit gogoangarria bihur bedi egun nortasun sakonena dugularik lagun Inuzente Eguna ospatu dezagun proposamen hoberik ez dagoke inun: ahoa itxi eta kirolean jardun. (R.I.)  

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Barnerako bidaia

Bada bidaia bat beste guztiekin konpara ez daitekeena, geure barnerako bidaia da hori; bidaiari ekin orduko ohartuko zara altxorrik handiena aurkitzen de tokira zoazela: bizi-iturri iraunkorrera, egia eta ederraren iturrira. Esperientzia horren aberastasunak dena merezi du: zailtasun guztiak konpentsatzen ditu, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Emakumea Elizan

Dezente dira Elizaren barnean bakearekin bizi ez diren emakumeak. Batzuengan hazten ari da egonezina eta desafektua. Sufritu egiten dute ikusirik, nahiz eta eremu askotan kolaboratzaile nagusiak izan, ez direla aintzat hartzen pentsatu, erabaki eta Elizaren martxa bultzatzeko orduan. Egoera horrek … Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

ESNATU

Esnatzeko, saia zaitez ahal duzun laguntza guztiaren bila, irakur itzazu aurkitzen dituzun liburuak, zoaz gonbidatzen zaituzten topaketetara, medita ezazu, arnasa hartu eta itxaron. Denak lagunduko dizu…, baina azkenean alkimia zeuk egin beharko duzu, ez dezake inork bultza eta aurreratu, gerta … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Nolakoak ziren zure txikitako jostailuak?

Toki onetik hasi zera zu neri hartu nahian prenda, pentsatzen nago ote zabiltzan arrastokitan ertenda; bizimodua mundu honetan berdin ez da egoten da: neretzat ez zan on eta txarrik ezer ez zan izaten da. (Joxe Agirre)

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Arbola zaharrak…

Arbola zaharrak ez du besterik: zotz iharra ta horbela, ni kontsolatzen ari da baina gauzak ez dira horrela; honez aurrera hobeko det nik babesa eta epela… beste pozikan ez det sentitzen: gazteak badatozela. (Uztapide)

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario