Gizabidea Gabonen oinarri

Duela hogeita hamaika urte, ikus-entzunezko ikastaroa egiten ari nintzela, elkarrizketa egin On Joxe Migel Barandiarani, Gabonei buruz. Zein hoberik horretarako Ataungo etnologo handia baino? Joxe Migelen ustez, IV. menderako baziren kristauak Euskal Herrian, eta garai modutsu horretan hasi ziren Gabonak ospatzen. Ez, ordea, guztiak, eta baliteke artean ere urte batzuk igarotzea Euskal Herri osoa erabat kristau arte.

Eguberriak jai paganoak ziren. Neguko solstizioa ospatzen zuten. Herri indoeuropear guztietan ospatzen zen hori. Eguzkia zuten jainkotzat eta huraxe adoratzen zuten. Joxe Migelen ustez, Eguzkia gurtzea berria zen Euskal Herrian, kultura indoeuropearrak ekarritako fenomenoa.

Horren aurretik, orain dela 15.000 urte inguru, bazen hemen beste erlijio bat. Hildakoei, hobiratu ondoren, kuttunak-eta ipintzen zizkieten: kristal bereziak, erreka-harri, harbilak, eta abar. Esanahi erlijiosoa zuten. Otoitzaren pareko ziren. Gizakia harpean bizi zen eta uste zuten, era berean, hor bizi zirela ireluak eta jainko-jainkosak ere. Hormetako animalia-irudi piktorikoen bidez irudikatzen zituzten.

Bere gaztarotik Gabonak aldatu al diren galdetu genionean, ‘gizabidea’ hitza atera zitzaion. Begiratu batera ez zirela hainbeste aldatu esan ondoren, zehaztu egin zituen bere hitzak: “Euskal gizabidea zen orduko Eguberrien oinarri, eta hori bai aldatu dela! Gaurko gazte askori (1981ean gaude) galdetzen badiozu gizakia zer den, zer eginkizun duen…, aurrekoan telebistan entzuten genuena esango dizute: “Bizitzea da gure zentzuei nolabaiteko asetu batzuk ematea.” Gehienez ere, sentsualitate apur bat eskaini eta bueltan jaso.

Giro hori dago, baina giroa ez da etorri hori eta horrenbestez. Hemengo eskolek erru handia daukate. Eskoletan ez da irakasten GIZIBIDEA. Kultura instrumentala bakarrik irakasten zaie haurrei; gizakia zer den, eta zertarako den inoiz ere ez. Gabonak ere horixe ari dira bihurtzen; jan, edan, inertzian murgildu, eta… barrena hutsik.

Nik esan nion problema dela Gizabidea Gabonetarako uztea. Uste dut gaizki planteaturik dagoela arazoa. Gizabidea egunero praktikatu beharrekoa da, egunero praktikatzen ez dena artifiziala da egun Handietan.

Kristautasunaren etorkizunari buruz ere eskatu genion iritzia. “Nik ez diot kristautasunari etorkizun txarrik ikusten”, adierazi zigun. “Geure baitakoak ez gara” –jarraitu zuen–, “ tristeen-tristeena da gutxien uste dugunean  hor eramango gaituztela”. Baina bagara eta norbaiten baitan gara. Nor da hori? Jainkoa, Jainkoarekiko lotura aitortzea da erlijioa.”

Guk hura maite dugu. Hark ere bai gu, eta gu bezalaxe beste guztiak ere. Hark maite dituenak, denak, nik ere maite izan behar ditut. Kristautasunaren muina maitasuna. Eta horixe da nik esaten dudan gizabidea.

 (2012/XII/18, berritua)

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s