ESNATU

Esnatzeko, saia zaitez ahal duzun laguntza guztiaren bila, irakur itzazu aurkitzen dituzun liburuak, zoaz gonbidatzen zaituzten topaketetara, medita ezazu, arnasa hartu eta itxaron. Denak lagunduko dizu…, baina azkenean alkimia zeuk egin beharko duzu, ez dezake inork bultza eta aurreratu, gerta dadin duzun gogoak baizik. Eta ezertxo egiten ez baduzu ere, itxaron lasai, agian gertatuko da…

Esnatu bazara eta ingurukoak oraindik lo daudela ikusten baduzu, zoaz hanka-punttan, errespetatu besteen loa y ohartu beren denbora propioaren perfekzioaz, zureak perfektuak izan ziren bezalaxe. 

Begiak irekitzen dituzunean, zure argiaren distirak lagunduko die esnatzen, zeuk deus egin beharrik gabe. Oraindik lo bazaude, erlaxatu eta gozatu loaz, amultsuki zaindu eta begiratua zaude.

Esnatzea ez da magia-ekintza, baina magiaz jantziko du zure bizitza.

Esnatzeak ez dauka inolako zerikusirik kanpoko zure munduarekin, nahiz eta inguratzen zaituen guztiak distira berria izango duen.

Esnatzeak ez du aldatuko zure bizitza, baina dena aldatu egin dela sentituko duzu.

Esnatzeak ez du ezabatuko zure iragana, baina atzera begiratzean ohartuko zara asko maite zenuen  eta gauza asko ikasi zituen norbaiten historia dela, eta norbait hori jada zu ez zarela sentituko duzu.

Esnatzeak ez ditu esnatuko zure golkoko maiteak, baina haiek bere burua jainkotiarrago ikusiko dute zure begien aurrean.

Esnatzeak ez ditu sendatuko zure zauriak oro, baina orain zauriek ez dute zuregan aginpiderik.

Esnatzeak ez du konponduko zure egoera finantzarioa, baina aberats sentituko zara.

Esnatzeak ez zaitu egingo famatuago, baina gehiago ez zara bakarrik sentituko.

Esnatzeak ez zaitu edertuko besteen begietan, baina perfektua izango zara zeure begirada propioarentzat.

Esnatzeak ez dizu ahal gehiago emango, baina duzun ahalaz ohartuko zara.

Baliteke esnatzeak zure kartzelen barroteak ez haustea, baina zu zeu izateko askatasuna emango dizu.

Esnatzeak ez du mundua aldatuko, zu aldatuko zaitu.

Esnatzeak ez du kentzen erantzukizunik; guztiz alderantziz baizik: zure ekintza eta hautuen ondorioei buruzko kontzientzia emango dizu.

Esnatzeak ez dizu beti arrazoi emango, aitzitik ez duzu arrazoi izateko desiorik sentituko.

Esnatzeak ez dio ekarriko zure bizitzari ixten ez den amodiozko iturriaren kanilik, iturri hori zeure baitan dagoela ohartuko zara.

Esnatzeak zerikusi gutxi dauka imajinatzen duzunarekin, amodioarekin dauka zerikusi osoa.
Esnatzea zeure burua maitatzea da, bere muga eta esperientziekin; hurkoa maitatzea da zure izanaren parte den aldetik, existentzia osoa maitatzea da… Bai, bizitza eder hau maitatzea, beti harrigarria eta anitza bere ñabardura guztietan.

Saiatu disfrutatzen jadanik zaren Izaki miresgarri horren esperientziaz. Zure bizitza ekintza sakratua da: Jainkoaren kreazioa zeure baitan.

(Anonimoa, E. Martínez Lozanoren oparia, R. Iraolak euskeratua)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s