Murrizketekin bizi

Ez da erraza egoera honen aurrean jendeari irribarre eginaraztea

Iñigo Urkulluk murrizketa gehiago iragarri du, eta gerrikoari –berriz ere estutzeko– zulo bat edo, deskuidatuz gero, bi egin beharko dizkiogu. Jendea bizi ote daiteke soseguz horren diskurtso ezkorra entzunda? Jakina, urteetan aurrera goazenon kasua oraindik larriagoa da, ez dakigu-eta iraulitako trena altxatzen dutenean hemen izango garen. Momentu honetan, batez ere duela urte dezente erretiratu ziren pertsona eta langabetuengan dago nire pentsamendua, batzuetan errukia ere bai; ikusten diren gauzak ikusita, zaila baita odolik duenari barrua ez mugitzea.

Artikulu hau idazten ari nintzen bitartean, ohiko soinu txikia jo dit ordenadoreak, zerbait iritsi zaidala adierazteko. Bideo labur bat zen, testu honekin: «Jai zoriontsuak opa dizkizuet, eta urte berria etor dadila esperantzarik onenez betea; jakizue alaitasuna topa daitekeela murrizketak gorabehera eta, horren adibide gisa, bideo hau uzten dizuet; horrek ahal badu, zuk ahal duzu.»

Oso laburra da bideoa. Haur bat, hau eder bat, azaltzen da sofan eserita, eskuetan orri handi bat eta alde guztietatik irribarrea dariola. Bestalde, pertsona baten eskuak ikusten dira; forma eta tamainarengatik, emakumezkoarenak direla ematen du. Haurraren ama da seguruenik, edo bideoan amaren papera egiten duena. Esku horiek, apurka-apurka, orriak zatitzen dizkiote haurrari, eta zati bakoitza kentzean, gero eta barre handiak egiten ditu haurrak, gero eta aurpegi alaiagoa erakusten du. Azkenean, zati txiki-txiki batekin geratzen da, eta barrez lehertzen jarraitzen haurrak, esan daiteke guztiz zoriontsu. Bideoa amaitzeko, orri puska mordoa jausten zaio haurrari burutik behera, eta irribarreak ez du azkenik.

Metafora edo sinbolo horrek balio ote digu helduoi, gure bizimoldean hobeto kokatzeko, alai sentitzeko, irribarreak ihes egin ez diezagun? Ez da erraza egoera honen aurrean jendeari irribarre eginaraztea, baina egon behar du metodoren bat, sistemaren bat, laguntza motaren bat… jendea zulora eror ez dadin, laguntza ekonomikotik hasiko dena baina bestelako arreta ere eskatzen duena. Gizarteak gizabidetik oso gutxi erakutsiko luke, baldin eta bere kideak tren irauliaren azpian galtzen utziko balitu. Gizarte hori kondenatua legoke ondorio txar asko nozitzera.

Herenegun, Urteberri Eguna, hauxe idatzi nuen twitterrean: “Betiko hiru E handi 2013rako ere: Errukia, Enpatia, Elkartasuna”. Orain 2014raino luzatu behar, hura ere gogorra omen dator eta.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s