Klopazko puzzlea

 

Ikusi ditut begi polit bi

zerorri ez zaitut ikusi,

nora begira zeuden ez dakit

baina nigandik ihesi.

 

Begiramenik aski ez duzu

ondo dakizu zauritzen,

baina norbaitek jakingo ahal du

nire samina arintzen!

 

Arantza gabe nola topatu

bizitzarako lorea?,

horren zorrotza zertan izanik

zuk zeneukan ordea.

 

Mantsoagatik zulatzen nauzu,

orratz gupida gabea…

nire borrero bihurtu zara

zinena nire jabea.

 

Maitatu beste lanik ez nizun

nik sekula aginduko,

eta ostikoz eman didazu

zerbait hurbildu orduko.

 

Edozein gauza egiten dugu

urguiluz edo beroan,

oraina ahaztu eta maizegi

murgiltzen gara geroan,

 

Maitasunaren plazan sarritan

egin ohi dugu apustu,

aitortzen dizut horixe dela

galdu dudana hain justu,

 

Zuretzat ere bidea berdin

dator arriskuz arrisku…

ukabilkaden ondoren gero

elkarri eman behar esku!

 

Zure ezpainen zuku mingotsa

irentsia dut tantaka,

horri eskerrak konposatu dut

maitasunaren kantata.

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s