Dena organizatuta

Zer demontrek bultzatzen gaitu herriko jaiak, urtebetetzeak Erregeak… egutegian seinalatzera?

 Gizakioi ezinbestekoa egin zaigu egutegia, eta egutegian egun batzuk gorriz, berdez edo beltzez azpimarratzea. Naturak eman duen alerik arraroena bada gizakia edo, agian, artifizialena. Beno, izan daiteke animalia arrazionala delako edo, Unamunok zioen moduan, abere sentimentala delako. Dena dela, niri beti Lazkao Txikik kukuari kantaturiko bertsoa etortzen zait gogora: “Kalendario gabe badaki noiz etorri eta noiz juan”.

Zer demontrek bultzatzen gaitu herriko jaiak, urtebetetzeak, urte-hasiera edo amaierak, Erregeak… bereziki egutegian seinalatzera? Zergatik itxaron behar dugu igandera arte, trajea janzteko edo Gabonak arte langostinoak jateko? Eta pastel-dendetako zerrendak, Errege Eguneko erroskoa enkargatzeko! Zergatik ematen dizkiogu zorionak lagun bati urtebetetze egunean, eta ez bezperan edo handi zazpi hilabetera? Telefonoz deitzeko ere egun seinalatua daukagu. Ez al dizue higuin apur bat ematen dena organizatuta eduki behar horrek? Zergatik ez dugu kantatzen egunsentian, txoriek bezala, bazkalondoko kafe eta kopari itxaron gabe? Harriturik begiratuko digute zozo eta birigarroek hain desgaraian kantuan ikusita, kasik beraiek lotara doazenean.

Izan ere, zozoak, birigarroak, kukuak eta gaineratiko animalia guztiek ez daukate data berezien zain egon beharrik biziaren festa ospatzeko; egunero, eguneko ordu guztietan, minutu eta segundo guztietan elkartzen zaizkio Misterioari eta kantatzen diote bizitzari. Guk, aldiz, hurkoa maitatzeko ere egutegia behar dugu, “Gabonak” irakurri arte ez gara kezkatzen eta arduratzen. Erleek Gabon bezperan, egunean eta biharamunean biltzen dituzte loreak eztia egiteko, zeinezkorik gabe; eguraldia lagun izatea basta. Guk egutegia daukagu lan egiteko, eta atseden hartzeko, eta banaketak berak nekatzen gaitu.

 Badirudi naturak ahal berezia eman diela abereei egunerokotasunean bizi eta disfrutatzeko. Guk horri monotonia deitzen diogu, asperdura eta errutina. Monotonia hausteari deitzen diogu egoera ideala, hortik aurrera hasten gara “gozatzen”. Jainkoa ere ez ote zen deskuidatu zazpigarrenean atseden hartzearekin? Kontraesan handia dago hor, animalientzat ez baitzuen ipini atseden-egunik.

  Jakina, aurtengoz inori ez zaizue suertatuko oztopo nire idatzia, beti bezala jokatzeko, festak igaro ostean eskribitu baitut, baina, agian, balio dezake hemendik aurrera egun bakoitza, egutegiari begiratu beharrik gabe, gozatu eta zoriontsu bizitzeko.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s