Palomaresko bonbak

Ni tailatu nintzen urtea zen, eta urtarrilaren 17a, gaur bezalaxe. Bai, gaur betetzen dira 47 urte Palomaresen (Almeria) bi hegazkin amerikarrek txoke egin eta lau bonba erori zirela. Palomares non zegoen ez genekienok ere berehala jakin genuen, katastrofeari esker. Ongi esana dago katastrofea; begiratu batera, kalte handiegirik egin bazuen ere, gero jakin zenez, kalteak egin, noski, egin zituen, eta katastrofea ez zen handiagoa izan, norbaiten aingeru guardakoak nahi izan ez zuelako.

Lau bonba horietatik hiru lehorrean erori ziren, eta laugarrena itsasoan. Horrek sortu zituen, batez ere, buruhausteak eta irudi ahantzi ezinak: gogoratzen Fraga Iribarne –tirante barik– garaiko bainujantzian, Palomaresko uretan igeri? Igeri edo Francoren erregimenaren alde bustitzen? Ordurako martxoaren 8a zen, Estatu Batuetako enbaxadorea, Angier Biddle Duke, zuen lagun Fragak. Ezer ez zela gertatzen adierazi nahi zuten. Baina inork ez daki bonba erori zen tokitik zenbat kilometrotara zebiltzan.

Gero ere, Espainiako politikan, Fragak adinako protagonismoa izan duenik konta ahala. Francoren ministro izan zen urte luzeetan, ministerio inportanteetan. Eta guregana, askotan, mamu beltz moduan azaldu zen; besteak beste, barne ministro zen Gasteizko langileak hil zituztenean (1976ko martxoa).

Heriotzak eraman zuen arte guztian ibili zen lehenengo ilaran Fraga politikan: trantsizioan lehenengo puntan, alderdi baten sortzaile moduan, edo Galiziako presidente gisa. Nahiz eta azken kargu horrek zuzenean eragin ez, haren presentzia handia zen beti komunikabideetan, ezer gutxi ulertzeko moduan hitz egiten zuenean ere. Arrazoi zuen Lazkao Txikik: “Ederra atera zaigu gure mestizoa, ama euskalduna ta aita gailegoa”.

Istripura itzulirik, Francisco Simó Orst arrantzaleak aurkitu zuen bonba. Hark seinalaturiko tokian hantxe zegoen. Apirilaren 7an atera ahal izan zuten lehorrera. Gertaerak, nola ez, sekulako eragina izan zuen. Mundu osoko zineastak inguratu ziren, gertaera filmean ateratzeko asmoan.

 Eta erradioaktibitatearen kontua? Nahiz eta garaiko agintariek, Fraga buru zela, osasun-arriskurik ez zegoela esan, 20 urte geroago zientifikoek eta medikuntzan adituek esango dute Palomares dela, mundu osoan, plutonio-kutsadurarik handiena duen zona.

 Hainbat urte igaro eta artean herriak bi kezka nagusi zeuzkan: gertatuak beraiei eta ondorengoei nola erasango zien, eta agindutako ordainsariak noiz jasoko zituzten

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s