Bizitzaren norabidea

Aurrera jarraitu errudun-sentimendurik gabe, bizitzaren gainean dantza eginez

Gaur goizean, goizero bezala, joan naiz kalera, ogia eta egunkaria hartzera, eta berri negargarria etxeratu dut. Lagun batek atzo istripua izan zuen, bizitzaren mapa osoa beltz-beltz ipini zitzaiolako: emozioak kontrolatu ezinik, zubi batetik behera erori zen. Izan ere bizitza, nonbait irakurria dudan eran, itsasontzia da, noiznahi urperatzeko zorian.  Gero egunkaria ireki, eta berri negargarri asko han ere: Indian 23 urte neska abererik basatienak egingo ez lukeen moduan bortxatu eta ankerki asasinatu, Los Angelesen emakume etxegabe bat gasolinaz igurtzi eta bizirik erre, Frantzia Maliko Errepublikarekin gerran, umezurtz eta elbarriak lur-estali mundu zabalean, Mota diseinatzaileak bere buruari labana sartu… Definitiboki, bizitzak hondoratzera doan ontzia dirudi.

Egoera batzuk zinez nekosoak eta mingarriak dira: hilketak, tortura, haurrak sexualki esplotatuak, lanik eza… Ez  dakit nola bizi ere egin daitekeen zenbaiten zirkunstantzietan, hainbaten larruazalean. Gure artean, aldiz, oro har, bizimodua ez da hain deserosoa eta zorigaiztokoa. Dena den, badirudi egoerarik onenean ere gizakiok txit zaurigarri eta kalteberak garela. Halakoxe bulkadak nozitzen ditugu emozio, pentsamendu eta sentsazioek aldetik, defentsa-mekanismo guztiak apurtzen zaizkigu, eta hortik datoz adikzio eta burutik egiteak, askotan suizidio eta bestelako ondorio lazgarriekin.

Batzuetan sentitzen dugu beste inoren oinazea ere, urrungoa izan arren; eta, zorionez, badakigu nozitzen duenaren tokian jartzen, elkartasuna eta solidaritatea eskaintzen, eta ez mingainez bakarrik, bihotzez ere bai. Gure ahala hain txikia izaki, ordea, horrek berak gaineratzen digu sufrimendu berri gehiago sarritan. Baina ez dugu ezer aurreratzen azkazalei hozka, deprimituta, hiraz josita. Are gutxiago kontrako lekura kontsolamendu bila joanda. Behingoz uler dezagun bizitza noraezean dabilen ontzia dela, txanponak beti bi aurpegi dituela, ongia eta gaizkia elkarri josita daudela.             Alabaina ez gaizki ulertu eta ezer ez egiteko aitzakiatzat hartu, baizik eta ahal dugun guztia egin sufrimenduaren aurka; hori bai, ezpainetan irribarrea loratzeari utzi gabe egin. Bizimoduan segi: idatzi, musean disfrutatu, eguneroko paseoarekin gozatu, txorien kantua entzun, egunsentiaren sorrera dastatu Lazkao Txikiren bertsoa kantatuz edo isiltasunean begira eta aurrera jarraitu errudun-sentimendurik gabe, bizitzaren gainean dantza eginez.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s