Bazter guztiak ikusten ditut
ustelkeriaz beteta,
gainera orain hori estaltzeko
ez da existitzen…
Santa Ageda, ora pro nobis,
hau al da kuxidadea?,
hemen da “todo por la patrika”,
hor ez da galdu fedea.
Milaka milioi bankuetan lo
edo magoen eskuan,
magia beti horrela izan da:
bete hor eta hustu han.
San Martin ere ospatzen dugu
gaur Goierriko partean,
lapurren kontra errezoren bat
egingo diot tartean.
Diruak beti bi etsai ditu
lapurra eta haizea,
pobrearentzat lehengo zaurian
berriz ere guraizea.
Zeruko santa eta santuak
erruki zakizkigute,
ezin baitugu inolaz ere
mantendu hainbeste putre.
Anuncios