Ez beldurtu, zarena bizi

V. Igandea, Aldi Arrunta, 2013ko otsailak 10, Lk: 5, 1-11

Behin batean, Genesaret aintziraren ertzean zegoela, jendea inguruan pilatu zitzaion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko. Eta bi ontzi ikusi zituen uraren ertzean: arrantzaleak, ontzitik jaitsirik, sareak garbitzen ari ziren.

Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion. Gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik bertatik.

Hizketan amaitu zuenean, esan zion Simoni:

―Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako.

Simonek erantzun zion:

―Maisu, gau osoan jardun dugu eginahalean eta ez du ezer harrapatu; baina hala diozunez gero, botako dut, bada, sarea.

Agindutakoa egin zuten, eta hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. Beste ontziko lagunei egin zieten keinu, laguntzera etor zitezen. Hurbildu ziren, eta mukuru bete zituzten bi ontziak, ia-ia hondoratzeraino. Gertaturikoa ikusirik, Jesusen oinetara makurtu zen Simon Pedro, esanez:

―Alde nigandik, Jauna, bekataria naiz eta!

Izan ere, zur eta lur zeuden Simon eta harekin zirenak, eginiko arrantzuagatik; eta berdin gertatzen zitzaien Simonen lankide ziren Santiago eta Joani, Zebedeoren semeei.

Jesusek esan zion Simoni:

―Ez beldurtu: hemendik aurrera giza arrantzale izango zara. Ontziak lehorrera atera zituzten, eta, dena utzirik, jarraitu egin zioten.

********************************

EZ BELDURTU, ZARENA BIZI

«Ez beldurtu»: hori da Dibinitatearen ohiko agurra, Eskritura judeokristauan, eta agur horrekin hurbiltzen zaie gizakiei, beldurrak osatzen duela gure identitate-ikurretako bat ontzat emana balego bezala. Batez ere, guretzat berria den harekiko beldurra eta, partikularki, gaina hartzen digunarekikoa.

Nolanahi ere, horrenbeste beldurren mende egonik, on egiten digu bihotzaren sakonean hau entzuteak: «Ez beldurtu.» Ez noski, edo ez bakarrik, kontsolamendu erraz gisa, baizik eta egiaren zantzua duelako. Zeren, konfiantza aldetik zauriturik sentitzen bagara ere, gure barnean beti dago leku bat hitz horrek jostarazten diona. Baina garrantzitsua hau da: egiazkoa dela ziurtatzen digu.

Honengatik dakigu egiazkoa dela: bizitzea dagokigun egoera edozein dela ere, beti dugu posibilitatea den haren baitan atseden hartzeko. Esperimentatzen dugu errealitate Errealaren azken Funtsa fidagarria dela, konfiantza izatekoa, eta haitz sendoa dugu azpian, oina kokatzeko, baita gure buruari bere galdera amaiezinen erantzun guztiak falta bazaizkio ere.

Konfiantza beste erregistro batean mugitzen baita, ez du zerikusirik erregistro mentalarekin. Ez da arrazoitze edo arrazoiketaren emaitza; are gutxiago zirkunstantzien gaineko kontrola; baizik eta zuzeneko esperientzia da, buruaren partaidetzarik gabea, eta, hain zuzen, arrazoiketa amaitzean jaiotzen da.

Konfiantza horrekin baino ez dezakegu onets eta jarrai Jesusen gonbita: «Jo itsaso zabalera.» Irten errutinatik, geldi egonetik, zahar erosotik…, bizitzaren sakontasun berri-berrian barneratzeko.

Erlijioek, beren izaera medio, jaso duten mezua “kosifikatu” edo “momifikatzeko” joera dute. Horrela, intuizio orijinalaren nobedadea txit erraz bihurtzen da instituzio petrifikatu, inolako gozorik sortu eta bizirik ematen ez duela.

Jesusek  gonbidatzen gaituen sakontasuna —“jo itsaso zabalera”— ez dago hain urrun, eta ez dauka zerikusirik inolako haluzinazio-ametsekin. Presentziaz hitz egiteko izen berria da, ezberdina. Presentea beti berria eta freskoa da, ezin esan ahalako aberastasunez betea eta inoiz ez du azkenik.

Irten buruaren mezu errepikakorretatik; izan ere, zer besterik egiten du, zinta grabatuaren antzera beti eduki berak errepikatu baizik?; eta etorri, behin eta berriz, momentu honetara, presentera, harik eta zure egoa hortxe desegin arte.

Beldur diogun “itsasoratze” hori da: nobedade-tokia, ezer kontrolatu ezin dugun tokia, eta, maiz asko, gure identitatearen pertzepzioa mudaturik ikusten den tokia.

Bai, “itsasoratze” horretatik modu ezberdinean ikusten dira gauzak, eta horrek lagunduko digu betiko gure erreakzio egoikoetatik ateratzen.

Badakigu ongi egoaren baitatik nola erreakzionatzen dugun: nola bizi ditugun, bere baitatik, gure lana, gure erlazioak, gure konpromisoak… Presentera etortzean, aldiz, garen Presentzian kokatzen gara, eta ez dugu ‘ego’ moduan hautematen geure burua, dena aldatu da. Sorpresa eta atsegin handiz, esperimentatzen dugu posible dela ikusteko eta bizitzeko beste era bat.

Hor bai, hor bota ditzakegu “arrantzurako sareak”, hots, pertsonen bizia indartzea ahal den tokian (arrantzuan egin = pertsonak itsasotik/gaitzetik lehorrera/bizitzara –bizitzen lagundu– atera).

Transformazio sakonak ez dira etortzen asmo on eta inolako boluntarismotatik, baizik eta konprenitzen jakitetik jaiotzen dira: ikusten dugunean, aldatzen gara. Aldatzea ez baita urruneko helbururen bat lortzea, edo zama berria gainean hartzea; aldatzea da arinkeria eta azalkeriatik irtetea, sakonean garena bizitzeko. Baina horrek ikustea eskatzen du.

Ikustean, bizitza argiztatu eta edertu egiten da, beldurra konfiantza bilakatzen, eta, Jesusen erara, zerbitzu bihurtzen gara beste guztientzat.

                                 www.enriquemartinezlozano.com

(rufino iraola garmendiak itzulia)

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s