Ametsa, inkontzientetik informatzen

 Inkontzientera ez dago iristerik buruaren bidez. Freudek hiru alor hartu zituen: hutsegiteak, ametsak eta lapsusak. Gorputzak ere lagun diezaguke: buruak ez bezala, gogoan du lehena, eta sentsazio gisa erregistraturik dauka. Ametsak altxorra dira, preziatzen jakinez gero. Ametsak gure lagunak dira, eta badute beti mezuren bat guretzat, baita hain atseginak ez direnean ere. Ametsen egitekoa irakastea da, pertsona bezala hazten lagunduko digute.

Baina nahi izan behar dugu horietatik ikastea. Jakin  ametsa ez dela errepresentazio teatrala baino. Ametsak bertute hau du: proportzionatua da pertsona igarotzen ari den fase eta zirkunstantziekiko. Eta hau da bestea: pertsonaia guztiak ameslaria bera dira. Ametsaren ezaugarriak, berriz, hauek dira: inolaz ere ez dago ondo interpretatzerik buruaren bidez, buruak ez du zuzeneko sarrerarik inkontzientera; beraz, gogoratzean sortzen dizkigun sentsazioetan ipini beharko dugu arreta.

Ametsak, sarritan, inkongruenteak iruditzen zaizkigu. Zergatik? Aintzat hartu ez ditugulako. Eta interpretatu nahi ditugunean, gogamen kontzientearen parametroetan egin nahi izan dugu, eta horrek ez du funtzionatzen. Adibidez, inkontzientearentzat denborarik ez dago. Amesgilea azal daiteke, aldi berean, haur bezala eta pertsona heldu gisa, eta bi leku diferentetan. Baina hori gure buru denbora-neurtzailearentzat bakarrik da inkongruentzia. Inkontzienteak sexurik ere ez du. Eszenako gizonezko eta emakumezkoen bidez, amesgilearen alderdi maskulinoa edo femeninoa azaltzen ariko da.

Hau da inportantea. Ametsak mezulariak dira. Normalean, inkontzientearen jakinduria esaten ari zaigu gure itzalarekin adiskidetzeko, gure izatea (pertsona) erabat osa dezagun. Jardun onirikoa errepresentazio teatrala da, inkontzientearen mezuren batekin, eta mezu hori, dirudienez, amesgilearen bizitzarekin lotua dago. Sarritan, datu kontraesankorrak azaldu zaizkigu. Eta kontuz! Berriro errepikatuko dugu: kontraesan kontzientearentzat, baina ez inkontzientearentzat.

Hasieran esan dugu ametsa dela inkontzientea arakatzeko moduetako bat. Eta ezinbestekoa da nork bere itzala (itzalak) identifikatzea eta gorrotorik gabe begiratzea. Behar-beharrezkoa da geure egia, egia osoa, itzalak barne, onartzea, beste inorengan atzematen dugunean ez kondenatzeko. Beharrezkoa da gure argi-itzalak onartzea, pertsona konpletuak, umilak eta errukitsuak izateko.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s