Itzalaren bila

Itzala jaiotzen da gogoko ez dugun zerbait edo gizartean ondo ikusia ez dagoen zerbait erreprimitu eta inkontzientera igortzen dugunean. Azpi-azpian dagoena da geure irudi pertsonal eta sozial onargarria eraiki nahia. Baina, adituen esanetan, ezinbesteko jarrera da, pertsonarentzat, itzala aitortu eta onartzea, batasun harmoniatsuan, norberarekin identifikaturik eta besteengana entregatuta hazi eta hazteko.

Ez da harritzekoa itzala mehatxu moduan ikustea. Izan ere, begien aurrean jartzen zaigunean gogorarazten digu ez garela itxura genuen hura, eta bertigo-sentsazioa sortzen digu. Izan ere, hainbat urte eman ondoren irudi onargarri samarra eraikitzen, halako esfortzuak eginez, eta mila justifikazioaren ostean, Connie Zweig-ek esaten duen eran “nire santu hain fin eta ongi heziak nire bekatariarekin egin du topo”. Sarritan, zimenduak kolaka ipintzen dizkigute.

Krisi mota  hau sortzen denean, ezin dugu ezer egin lehengo egoerara itzultzeko. Alabaina, asko egin daiteke pertsona bezala hazteko. Aukera handia da, eta, ongi aprobetxatuz gero, opari ederra ere bai, nahiz eta bat-batean itzalarekin topo egiteak zeharo deskontzertaturik eta deprimituta utzi.

Hau ere bada! Gutxien uste dugun garaian azaltzen da itzala, nahikoa ondo eta gustura bizi garenean edo etorkizuna argi samar ikusten ari garenean. Orduantxe azalduko da bazterrak nahastera, eta lasaitasuna hondatzera.

Itzalak esan nahi du badugula errealitate bat hor nonbait galdua, adopzioan emandako seme edo alabaren antzera, eta seme edo alaba horrekiko erlazioa berreskuratu nahi badugu, egiari men egitetik hasi beharko dugu, historiaren ondoraino iritsi beharko dugu, eszenario posible guztiak miatu beharko ditugu. Kasu honetan, gure eszenarioa inkontzientea da, eta errealitateari buelta ematen lagunduko digun elementua: itzala.

Baina, hasieran, higuingarri irizten diogu, ez dugu begi onez ikusten, lotako garaian zaunkaz isiltzen ez den zakurra bezala. Hasieran, gogor hartuko dugu; joka, agian. Baina ez dugu ezer lortuko. Momentuan isildu arren, laster da berriro ere zaunkaz eta lehen baino gogotiago, segur aski. Lotan bakea nahi badugu, zakurraren lagun egin beharko dugu, eskatzen duen arreta eskaini beharko diogu.

Zakurraren metaforak balio du itzalarentzat. Ez zaigu geratzen aitortu eta onartzea beste erremediorik. Orduan, barne prozesu bat irekiko da gure baitan. Baliteke balio-eskala aldatzea eta bizitzari beste modu batean begiratzea. Iritz gintezke itzala besarkatzera, eta zorion berri baten hasiera izango da. Munduan egoteko modu eraberritua eta beteagoa.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s